Fernando VII.aren erregealdia: Absolutismotik Liberalismora

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Fernando VII.aren erregealdia, absolutismoaren eta liberalismoaren arteko tirabira konstante bat izan zen.

Hirurteko Liberala (1820-1823)

Gorteak biltzean, liberalen artean bi joera nagusi agertu ziren:

  • Asaldatuak: Iraultza erradikala nahi zuten, gizonezkoen sufragio unibertsala aldarrikatuz eta erregeari botere betearazlea bakarrik emanez.
  • Moderatuak: Erregeak erreformetan esku hartze handiagoa izatea eta sufragioa mugatzea nahi zuten.

Moderatuek botere gehiago izan arren, asaldatuek aginte paraleloa eratu zuten armadan, elkarte aberkoietan eta elkarte sekretuetan. Gobernu moderatuak, arazoei aurre egiteko, Cadizko legeak aplikatzen hasi zen, Jaunen erregimena eta Inkisizioa bertan behera utziz. Elizaren ondasunak saldu eta hamarrenak murriztu zituzten.

Hego Euskal Herria

Probintzietako Aldundiak eratu ziren Foru Aldundien ordez, baina erakunde tradizionaleko elite berak jarraitu zuen buruan. Foru eskakizunak indargabe egon arren, noble absolutistek boterea mantendu zuten. Erregimen Liberalaren aurkako oposizioa sortu zen, foruen etsaitzat hartzen baitzuten. Muga zergak kostaldera eramatearen ondorioz, produktuen garestitzea salatu zuten.

Hamarraldi Gaitzesgarria (1823-1833)

Europako Aliantza Santuak Absolutismoaren itzulera bultzatu zuen Espainian, Fernando VII.aren erregealdiko azken etapari hasiera emanez. Konstituzio Dekretuak bertan behera geratu ziren, eta gizarte estamentala berrezarri zen, bere pribilegio eta jauntasunekin.

Fernando VII.ak, pribilegioei eutsiz, ezin izan zien zorrei aurre egin. Ultraerregezaleek Karlos Maria Isidro infantearen alde egin zuten, baina printzipio liberalek erroak eginak zituzten gizartean.

Ondorengotza Arazoa

Fernando VII.ak ondorengorik ez zuenez, Maria Isidro infantea zen ondorengo legitimoa. Hala ere, Fernando VII.a Maria Kristina Napolikoarekin ezkondu eta alaba bat izan zutenean, egoera aldatu zen. Lege Salikoa indargabetuz, emakumeei erregina izateko aukera eman zien. Ondorioz, bi talde sortu ziren:

  • Karlistak: Karlos Maria Isidro infantearen aldekoak.
  • Isalbedarrak: Maria Kristina eta bere alabaren aldekoak.

Fernando VII.a hiltzean, Karlistak matxinatu ziren, baina Isalbedarrek irabazi zuten.

Entradas relacionadas: