Filosofia Gakoak: Weber, Hobbes, Locke, Rousseau eta Eszeptizismoa

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

Max Weber: Legitimazioa

Max Weber - Legitimazio tradizionala: Gizartearen ohitura eta usadioetan oinarritzen da, tribuetan eta monarkietan. - Legitimazio karismatikoa: Liderraren ezaugarri erakargarrietan oinarritzen da. Liderrari agintza ematen zaio, liderra kapaz ikusten baitute eta gogoz jarraitzen dute. - Legitimazio arrazional-legala: Boterearen legitimazioa legetik eta gobernuak legez eta instituzio sistematikoz jardutetik dator. Gure sistema politikoa.

Hobbes: Naturazko Egoera eta Kontratu Soziala

Hobbes - Naturazko egoera: Ezinezkoa da elkarlana, banako guztiak borrokan ari direlako. Bizitza “bakartia, pobrea, zatarra, basatia eta laburra” da. - Kontratu soziala: Ekintza arrazionala kontratu soziala egitea da, subirano bati askatasuna emanez. Subiranoak ematen duen hitza betetzeko nahikoa botere behar du izan. Ondorioa bakea da. - Subiranoa: Subiranorik egokiena: erregea. Erregearen boterea absolutua behar du izan, jainkozko zuzenbidearen aurka egonda. Subiranoaren botere nagusia mendekoen segurtasuna mantentzea da.

Locke: Naturazko Eskubideak eta Jabetza Pribatua

- Naturazko egoeran: Gizakiak askeak dira jokatzeko eta jabetza pribatua edukitzeko, besteen eskubide berberak errespetatzen duten einean. Lege natural izateak bermatzen du inork ezin duela besteen bizitza, osasuna, askatasuna edo jabegoaren aurka jokatu. Naturazko egoeran ez dago eskubide hauek betearaziko duen erakunde edo gobernurik. Edozeinek hartu dezake bere gain legea hautsi duena zigortzea. - Jabetza pribatua: Bizitzeko eskubidearen zergatia eta garrantzia begibistakoa da. Locke-ren proposamen politikoa bere gizarte jabetzaren status quo egoera mantentzeko intentzioarekin egin zuela pentsatu dezakegu, eta gure buruaren jabe gara nahi duguna egiteko. - Dirua: Inportantzia gehiago ematen diogu usteltzen ez den gauza bati usteltzen den bati baino. Adibidez: nekazariak posible du orain erabiliko duena baino gehiago ekoiztu eta usteltzen utzi beharrean saldu eta dirua aurreztu etorkizunean bizitzaren beharrei aurre egiteko. - Gizarte zibila edo kontratu soziala: Aho batez erabakitako hitzarmenarekin sortzen da. Helburua naturazko egoera hobetzea da. - Botereen banaketa: 1. Botere legegileak, herritarren eskaerak. 2. Botere betearazleak, botere legegilearen arauak betearaziko dituena. 3. Botere federala, Estatuaren segurtasuna eta nazioarteko harremanak aintzakotzat edukiko dituena.

Rousseau: Kontratu Soziala eta Nahimen Orokorra

Rousseau - Kontratu soziala: Bi ideia nagusi kontrajarri (askatasuna goretsi eta bizitza onuragarria). - Nahimen orokorra: Indibiduoek helburu amankomuna dute, estatuaren nahia ongitze amankomuna da, pertsona guztiak zergak jaitsi (guztien nahia). Hau ez da ona jendearentzat egiten ez bada. - Askatasuna: Nahimen orokorra betetzea askatasun gorena da, askatasuna positiboa eta negatiboa izan daiteke. - Legegilea: Ezinbestekoak dira lege onak, legegile batek sortu behar dituena, egoerara moldatutakoak. - Gobernua: Herriaren batuketa subiranoa da, gobernaria, subiranoak talde bati emandako politika orokorrak.

Eszeptizismoa: Jarrera Intelektual Eraikitzailea

Eszeptizismoa jarrera intelektual bat da, ez doa bakarrik egia ukatzera, alde konstruktiboa dauka. Irizpide hauek ditu: - Naturalismo metodologikoa: Fenomenoek azalpen eta kausa naturalak dituzte, ezin dugu naturaz gaindiko kausarik aipatu. - Emaitzak behin-behinekoak: Zehatzagoak eta hobeagoak diren azalpenak topatu ahal direlako. - Pentsatzea prozesu bat da: Gehiegi ahalegindu ondorio bat izan dela, gertakizunak eta datuak bihurrituko ditugu gure ondorioa atera dadin, eta ez alderantziz. - Kontrola: Gure inguruan gertatzen dena kontrolatzea. - Sinpletasuna: Errealitatea sinplifikatu eta estereotipoak sortu. - Zentzua: Gauzak arrazoi edo kausa bategatik gertatzen dira pentsatzea gustatzen zaigu. - Autoestima eta egoa: Gure komunitateko gainontzeko pertsonak errespetatzen gaituztela sentitzea gustatzen zaigu.

Entradas relacionadas: