Filosofia eta Gizartea: Ezagutza, Estatua eta Kultura
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,7 KB
Mythos eta Logos: Kosmosaren Azalpena
Mythos jainko-jainkosez eta gizaki bihurtutako botere kosmikoez baliatzen da kosmosaren sorrera azaltzeko. Logos, berriz, egia bilatzeko tresna bilakatu zen, kosmosa azaltzeko eztabaida eta deliberamendu publikoa erabiliz.
Filosofiaren Jatorria eta Lehen Pentsalariak
Lehen pentsalariek, mirespenetik eta zalantzatik abiatuta, jarrera filosofikoa garatu zuten. Lehen galderak nahastu zituzten:
- Kosmos: Unibertsoa, oreka eta harmonia dagoena.
- Kaos: Aurretik jakin ezin dena, kosmosaren aurkakoa, jainkoekin erlazionatuta.
Tales izan zen lehenengoa ikerketa, behaketa eta arrazoia erabiliz aldatzen, ura elementu nagusitzat hartuz. Natura: aldaezina eta iraunkorra den errealitatea. Zalantza: jakiteko beharra eta ezjakintasunaz ohartzea. Filosofiaren sorrera K.a. VI. mendean gertatu zen, mito bat azaltzetik logosera, azalpen arrazionalak ematera pasatzen garenean.
Gizarte irekia, kosmopolita, kulturanitza eta erlijio-aniztasuna duena, gatazkak sortu zituen.
Ezagutza eta Egia
Ezagutza: Gauzen egoera jasotzea edo geureganatzea. Egia bilatzearekin eta aurkitutako egiarekin dago lotua. Subjektua: Ezagutzeko jarduera egiten duena. Objektua: Jarduera horren helburu dena.
Ezagutza Mailak
- Iritzia: Hori egiakotzat jotzen du, baina ez du erabateko ziurtasunik izaten.
- Sinesmena: Erabat ziur egoten da pentsatzen duena egia dela, baina guztiek onartu luketen justifikaziorik ez badu, ezin da jakintza izan.
- Jakintza: Dioenak erabateko ziurtasun objektiboa du esandako horretan, eta besteak objektiboki konbentzitzeko moduko arrazoiak ere baditu.
Ezagutza Aukerak eta Ikuspegiak
- Dogmatismoa: Ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du.
- Eszeptizismoa: Ezinezkoa da ezagutza fidagarriak eskuratzea, inoiz ez baitago nahikoa frogarik zerbait egiazkotzat hartzeko.
- Erlatibismoa: Unibertsalki baliozkoak diren egiak lortzeko aukerarik ez dagoela uste dute.
- Pragmatismoa: Egiazkoa eta baliagarria parekatzen ditu.
- Kritizismoa: Egiazko ezagutzak lor daitezke, baina betiere bi hauetakoren bat eginez gero: gure ezagutzazko ahalmenak noraino irits daitezkeen argitzen saiatu, edo gure ezagutzak errealitatearekin kritikoki egiaztatzen saiatu.
- Perspektibismoa: Errealitatea ezagut daiteke, baina betiere ikuspegi ezberdinak batuz gero.
- Errealismoa: Objektuak du lehentasuna. Mundua egia da, zuzeneko ezagutza-gaiak gauzak dira. Subjektuak jarrera pasiboa du, gauzak diren bezalakoak dira, jarrera naturala eta berezkoa.
- Idealismoa: Subjektuak du lehentasuna. Zalantzazkoa da mundua, zuzeneko ezagutza-gaiak ideiak dira. Subjektuak jarrera eraikitzailea du, gauzen ezagutza ezagutzeko moduaren araberakoa da, jarrera artifiziala.
Egiaren Teoriak
- Egokitasun Teoria (Hegel, 1770-1831): Proposizioa egiazkoa izango da, baldin eta jada egiazkotzat ditugun proposizio multzoarekin bat egin badezake, testuinguru-irizpideak jarraituz.
- Pragmatista Teoria (William James, 1842-1910): Azalpenek bizitzako arazoak konpontzeko zer-nolako baliagarritasuna duten hartzen du kontuan. Egokitasuna moldakuntza da. Baliagarritasunak bi esanahi ditu: arazoak konpontzeko eraginkortasuna eta ondorio onuragarriak.
- Adostasun Teoria (Peirce, Apel eta Habermas): Behar-beharrezkoa da elkarrizketa. Beste solaskideei proposizioa egia dela sinestarazteko nahikoa arrazoi ditugunean. Solaskide guztiek baietz esan behar dute.
Zilegitasuna eta Jatorria
Instituzioen Zilegitasunaren Konbinazioak
- Jatorri positiboa eta zilegitasun positiboa: Instituzioa legitimotzat hartzen dugu: familia, merkataritza, artea…
- Jatorri negatiboa eta zilegitasun negatiboa: Gehiegikerien eta indarkerien bidez sortutako instituzioak ageri dira. Ez dira legitimoak, ohiko zilegitasun-irizpideak kontuan hartzean: esklabotza, mirabetza, mafiak…
- Jatorri negatiboa eta zilegitasun positiboa: Instituzio legitimoak dira, baldintza batzuk betez gero. Baliteke instituzioa gehiegikeriaz sortu izana: lur sailen jabetza indartsuenek izatea.
- Jatorri positiboa eta zilegitasun negatiboa: Instituzio baten jatorria hutsik gabea izan daiteke etikaren ikuspegitik, baina litekeena da instituzioa bera legitimoa ez izatea. Lehen legitimoa izan zitekeen, baina orain zalantzan jar dezakegu.
Estatu Modernoa eta Agintearen Legitimazioa
Estatu Modernoaren Ezaugarriak
- Boteraren Monopolioa: Ezaugarri garrantzitsuena bortxazko boterea monopolizatu nahi izatea da. Max Weberrek dio: lurralde jakin batean menderatze-tresna gisa legezko indarkeria monopolizatzea lortzen duen erakundea da estatua, eta instituzio forma hartzen du. Gizarte instituzioaren ezaugarriak: erakunde politikoa da, inpertsonala eta subiranoa, boterearen egitura bateratua du.
- Menderatzea eta Legitimazioa: Gizarteak behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoa da gizabanakoaren ekintzak aginte baten bidez zehaztuta egotea. Aginte hori gizarte osoak onartu behar du, aldez aurretik aitortu behar die haien nahia inposatzeko boterea eta eskubidea, hau da, legitimazioa. Max Weberrek hiru legitimazio prozesu daudela dio:
- Karismatikoa: Egitura txikia eta ezegonkorra, jarraitzaileek edo aldekoek babestua. Liderraren edo buruaren ezaugarriak ditu oinarri.
- Tradizionala: Legegilearen mendekoak edo berak ordaindutako pertsonak; nolabaiteko autonomia dute. Ohiturek eta tradizioek bermatzen dute agintea.
- Arrazionala/Legala: Burokrazia: aginte formala erakunde hierarkikoaren gailurrean dago. Agintea legezko prozeduren bidez justifikatzen da; prozedura horiek agintea nola era daitekeen zehazten dute.
Filosofo Politikoak: Hobbes eta Rousseau
Thomas Hobbes
Filosofia politikoa, estatu baketsua lortu nahi du. Gizakiaren ikuspegi txarra du: “gizakia otsoa da gizakiarentzat” (Homo homini lupus). Hitzarmen baten bidez bere askatasuna botere subirano bati ematen dio. “Guk aukeratu, norbaiten menpe bizitzea, bestela ezinezkoa delako”. Beldurra eraginez boterea aurrera eramaten da. Beldurra sentitzen badugu, arauak errespetatuko ditugu.
Jean-Jacques Rousseau
Gizakia xaloa eta bakartia da, ez du gizartearen beharrik bizitzeko. Ona da gizakia gizartean sartu izana, baldintzak betetzen badira: gizarte antolamendua berdintasunezkoa izatea eta oso jendetsua ez izatea. Baina jabetza pribatuak kolokan jartzen du bakea, eta gizarteak gaizto bilakatzen du gizakia.
Sozializazioa eta Kultura
Sozializazio Prozesua
Sozializazioa: Prozesu honen bidez gure gizarteko usadioak eta ohiturak geure egiten ditugu, eta haiekin identifikatzen gara. Gizarteko kultura bereganatzeak identitate jakin bat ematen digu.
Sozializazio Mailak
- Lehen Mailako Sozializazioa: Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu, eta haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Rolak eta arauak barneratuz joaten da, orokortze prozesuaren bidez. Alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du. Ezagutzak ia bakarrik barneratzen dira.
- Bigarren Mailako Sozializazioa: Lanekoa da. Honetan mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Gizarte-elkarreraginak ez du hainbesterainoko garrantzia afektibitatearen aldetik. Hauek indartu behar dira eta hazkuntza-krisiak daude.
- Birsozializazioa: Bi eduki mota barneratzen dira: sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura-edukiak, eta bere gizartean bertan erabateko aldaketaren bat gertatzearen ondorioz, gizarte horretarako eduki berriak. Bertan behera geratzen dira lehengo ikuspegiak, eta bestelako identifikazioa hartzen da krisi sakonen ondorioz.
Kultura Aniztasuna: Azpikulturak eta Kontrakulturak
Azpikulturak: Kultura bakoitzean hainbat azpikultura daude, izan ere, kide guztiek ez dute berdin pentsatzen ezta jokatzen. Bizitzeko ikuspegi ezberdinak dituzte, nahiz eta gizarte berean bizi. Adibidez: baserri-kultura eta hiri-kultura.
Kontrakultura: Ezarritako kulturaren aurka joaten den mugimendua. Adibidez: hiri-tribuak, gizarteari erasotzen dioten taldeak, gizarte talde alternatiboak.
Kultura Ikuspegiak Munduan
- Etnozentrismoa: Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea da. Honek bi ondorio ditu: beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasunik eza, eta norberaren taldearekiko kohesio sentimendua gogortzea.
- Kultura Erlatibismoa: Muga handiak ditu, ez baitu kulturen arteko elkarrizketak bultzatzen, eta kultura bakoitza bere balioen baitan itxita bere horretan garatzen du. Ezaugarriak: arrazakeria, kulturak elkarrengandik banantzen, kultura-paralisia.
- Kulturartekotasuna: Beste kulturei errespetua du oinarri, kultura-erlatibismoak bezala, baina ez du hutsunerik. Kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen baititu. Ezaugarriak: gizartea eta mundu plurala eta kulturen arteko elkarrizketak onartu; munduko arazoei konponbidea bilatzeko elkarlanean aritzea; hauek konplexuak direla onartzea, bai norberaren ikuspegitik, bai osoaren ikuspegitik ere.