Filosofia Grekoaren Oinarriak: Sofistak, Sokrates, Platon eta Aristoteles

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,93 KB

Filosofia Grekoaren Oinarriak

Sofistak: Jakintzaren profesionalak

Sofistak jakintzaren profesionalak ziren; hau da, irakasteagatik kobratzen zuten. Haien irakaspenaren helburua ez zen egiazko ezagutza lortzea, baizik eta erretorika erabiltzea. Ezagutzari dagokionez eszeptikoak ziren eta, ziotenez, iritziak baino ezin ziren eman. Haien ustez, ez dago egia absolutu bat; egia ezagutzen duenaren araberakoa da.

Sokrates: Egia unibertsalaren bila

Sokrates sofisten planteamenduei aurre egin zien lehen pentsalaria da. Berarentzat, ezagutza egia bilatzeko tresna bat zen eta sofisten erlatibismoaren eta eszeptismoaren aurka zegoen.

  • Ironia sokratikoa: Hasieran, kontzeptuei buruz galdetzen ziotenean, ezjakinarena egiten zuen, solaskidearen baieztapen faltsuak agerian uzteko.
  • Maieutika: Elkarrizketaren bidez, solaskideari egia unibertsala aurkitzen laguntzen zion metodoa.

Sokrates jendea bide txarretik eramateagatik kondenatu zuten; ondorioz, pozoia hartu eta hil egin zen.

Platon: Doxia eta Episteme

Platon-ek iritzia (doxia) eta zientzia (episteme) bereizten zituen. Pentsatzen zuen pertsonok ezin dugula mundua begiekin soilik ulertu, arrazoimenarekin baizik. Bere ustez:

  • Iritzia subjektiboa da.
  • Ezagutza arrazionala objektiboa da.

Begiekin soilik ikusten duten pertsonak ez dira jakintsuak.

Aristoteles: Ezagutzaren abiapuntua

Aristoteles-ek ere zentzumen bidezko ezagutza eta ezagutza arrazionala bereizten zituen, baina modu desberdinean baloratzen zituen:

  • Ezagutza arrazionalaren bitartez, gauza zehatzen esentzia unibertsalak jasotzen dira.
  • Arrazoimenak kontzeptuak sortzen ditu esentzia horiek adierazteko.

Hortaz, sentsazioak eta esperientzia dira ezagutzaren abiapuntua.

Entradas relacionadas: