Filosofia Grezian: Zergatiak eta Mitoaren Ezaugarriak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Filosofiaren Jatorria Grezian

Filosofia Antzinako Grezian sortu zen, hainbat faktorek bultzatuta:

Erlijio Olinpikoa Krisian

Galdera batzuen aurrean, beste baliabide batzuk bilatzen hasi ziren. Olinpoko jainkoek sinesgarritasuna galdu zuten. Gainera, Greziako kulturak ez zeukan liburu sakraturik eta hezkuntza sistema antolaturik ere ez. Honek erraztu egin zuen heziketaren ardura zuten olerkarien doktrinei kritika egiteko bidea. Ondorioz, zalantzari eta arazoen birplanteamenduari ateak ireki zizkien. Beste modu batera pentsatzen hasi ziren.

Egoera Soziopolitikoa

Merkataritzan oinarritutako polis indartsuak sortu ziren. Ondorioz, gizarte esklabista, klasista eta demokratiko bat sortu zuten, hiri-estatu gisa antolatuta zegoena. Polis bakoitzak autonomia osoa gordetzen zuen eta herritarren ordezkariak biltzarretan erabakiak hartzen zituzten agoran. Hitzek, diskurtsoek eta logosak eragin handia izan zuten gizarte honetan.

Beste Herriekiko Harremanak

Merkataritzarekin batera etorri ziren eta ikusmira zabaltzean, norberaren herriko mitoak, ohiturak, arauak... kanpotarrekin harremanetan jartzen dira, munduaren pertzepzio, azalpen eta interpretazio berriak sortzeko. Honek zalantzaren bidea ireki eta erlatibismoa ekarri zuen.

Pentsamendu Abstraktua

Faktore hauen eraginez sortu zen: idazkera alfabetikoa, diruaren sorrera (ekonomian, erabilera-baliotik truke-baliora pasatu ziren), egutegiak, astronomia eta matematikaren eragina.

Mitoaren Ezaugarriak

  • Oinarririk gabeko pentsamendua. Irudimenezkoak direnez, ez daude frogatuta. Adibidez, Grezian, tximistak Zeusen haserrea zirela baieztatzen zen, baina ezin zen frogatu horrela zenik, ezta kontrakoa ere.
  • Pentsamendu akritikoa. Ez du arrazoirik ematen bere buruaz, ez du adierazten, ez aztertzen bere metodologia. Greziako mitoek ez zuten inoiz galdetu nola iritsi ziren baieztatzera Zeus zela tximistaren sorrera.
  • Pentsamendu arauemailea. Komunitatearen bizitza bideratzeko eta hobea izateko, arauen eta balioen multzoa ezartzen du mitoak.
  • Pentsamendu antropomorfikoa. Jainkoak "gizakiak bezalakoak" dira; euren portaera gizakiena bezalakoa da, maitemindu eta haserretu egiten dira, nahiz eta gizakiok baino askoz ere botere handiagoa izan.
  • Pentsamendu konprometitua. Gizakia jainkoekin eta heroiekin lotzen da, eta ondo bizi nahi duenean, jainkoen mesedeak eskatzen ditu, kultuen eta errituen bitartez erakartzen saiatuz.
  • Pentsamendu anonimoa. Denboran zehar gauzatzen da, antzina-antzinatik dator, eta oroimen kolektiboaren emaitza da.

Entradas relacionadas: