Filosofia: Jakintzaren Jatorria, Esanahia eta Ezaugarriak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB

1. Etimologia eta Esanahia

Etimologikoki nondik datorren: Filosofia hitza grekotik dator eta bi hitzez osatuta dago: philo (adiskidetasuna, maitasuna) eta sophia (jakinduria).

Jakinduriaren laguna esan nahi du. Pitagoras bere burua filosofo gisa izendatu zuen lehen pertsona izan zen.

Esanahia: Philo-k maitasuna esan nahi du, eta sophia-k, aldiz, jakinduria. Horregatik, bi hitzak batuta, jakinduriarekiko maitasuna esan nahi du.

Definizioa: Gizartean eta errealitatean gertatzen diren gauzetan oinarritzen den ikasketa eta hausnarketa da.

2. Sorrera: Non eta Noiz

Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen, Mileton (Grezia).

3. Sorrera Faktoreak eta Arrazoiak

Fenomeno naturalen azalpen mitikoen ordez azalpen arrazionalak emateko asmoz sortu zen filosofia (Mitotik Logos-era igarotzea).

Mileton sortzeko faktore garrantzitsuenak:

  1. Mileto: Une horretan Itsas portu garrantzitsua zen. Horren ondorioz, kultura eta ideia berriak heldu ziren (Harridura sortuz).

  2. Zalantza: Miletoko pertsonen artean, portuaren eta merkataritzaren ondorioz, gauzak azaltzeko moduak aldatu egin ziren, eta mitotik zalantza berriak sortu ziren. Azalpen berriak arrazoian oinarritzen dira.

  3. Jakinmina: Azalpen berriak sortzen dira mitoen ordez. Azalpen hauek arrazoian oinarrituta daude.

  4. Aisia/Denbora Librea: Gizonezko eta libreak ziren pertsonek sortu zituzten azalpen hauek arrazoian oinarrituta, garai horretan esklabo asko zeudelako (eta haiek ez zuten denbora librerik).

Mitotik arrazoira ematen den saltoa da, eta salto honekin filosofia sortzen da.

4. Filosofiaren Ezaugarriak

Filosofiak bi helburu nagusi ditu:

  • Errealitatea ezagutzea (Filosofia Teorikoa).
  • Zoriontsua izatea (Filosofia Praktikoa).

Jakintza motak:

  • Jakintza Gogoetatsua: Pentsatzera bultzatzen du.
  • Jakintza Irekia: Bakoitzak ikuspuntu bat duelako.
  • Jakintza Arrazionala: Arrazoian oinarritzen delako.
  • Jakintza Globala: Arazo guztiak aztertzen ditu.
  • Jakintza Errotikoa (Funtsezkoa): Ezin zaie erantzun absoluturik eman.
  • Jakintza Praktikoa: Gizakiaren portaeran eragiten du (etika eta moralaren bitartez).
  • Sustraizko Jakintza: Gauza oinarrizkoen zergatia aztertzen duelako.
  • Jakintza Sistematikoa: Orden bat dauka, bere metodoak eta arauak ditu.
  • Jakintza Kritikoa: Iritzia ematera bultzatzen du.
  • Jakintza Historikoa: Une zehatz batean sortu zen (K.a. VI. mendean).

Zientzia baino lehen, filosofia zen gauzak aztertzeko modu bakarra.

Historikoa vs. Innatoa

Innatoa: Gauza bat berarekin daramana sortu denetik.

Historikoa: Ez dago izakia sortu denetik (une zehatz batean sortu zen).

5. Filosofiaren Helburu Bikoitza eta Adarrak

Historian zehar, Filosofiak bi helburu nagusi izan ditu:

  1. Errealitatea Ezagutzea (Filosofia Teorikoa):

    Filosofiak errealitatea aztertu nahi du, hura ezagutzeko eta bere zentzua ulertzeko. Funtzio hau Filosofia Teorikoak betetzen du. Honen ardura errealitatea ezagutzea eta ulertzea da. Atal honetan hurrengo jakintzak sartzen dira:

    • Logika: Arrazoitzeko irizpideak ematen ditu.
    • Metafisika (Ontologia, Gnoseologia eta Teodizea): Fisikaz haratago dagoen guztia aztertzen duen filosofiaren oinarrizko adarra (bost zentzumenetatik kanpo dagoena).
    • Antropologia filosofikoa.
    • Naturaren filosofia.
    • Zientziaren filosofia.
    • Hizkuntzaren filosofia.
  2. Zoriontsua Izatea (Filosofia Praktikoa):

    Funtzio hau Filosofia Praktikoak betetzen du: gure portaera bideratzeko arauak ematen ditu. Errealitatea ezagutzeaz gain, filosofiak gure bizitza, helburuak eta jarrerak antolatzen eta gidatzen laguntzen digu.

    Adar nagusiak:

    • Etika: Balore garrantzitsuenak zeintzuk diren ateratzeko hausnarketa egiten du.
    • Morala: Etikak egiten duen hausnarketa horren ondorioa (konklusioa).

    Atal honetan sartzen diren beste jakintzak:

    • Filosofia morala.
    • Filosofia politikoa.
    • Zuzenbidearen filosofia.
    • Erretorika.
    • Ekonomiaren filosofia.
    • Artearen eta estetikaren filosofia.

Entradas relacionadas: