Filosofia, Metafisika eta Ezagutza
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
1.2 FILOSOFIA, ARRAZIONALTASUN TEORIKOA DEN ALDETIK
Jakintza filosofikoak filosofia teorikoa deritzona eratzen du bere eremu teorikoan. Filosofia teorikoan, oro har errealitatea edo dagoena aztertzen diharduten hainbat jakintza filosofiko bereizten genituen aurreko gaian; Aristotelesek zionez, jakintza horien helburua beste era batera izaterik ez duten izakiak dira. Eta beste era batera izaterik ez dutenez, haiei so egon (theoréin) eta haiek ezagutu besterik ezin da egin. Horregatik, filosofiaren alderdi horretan, errealitatea ahalik eta egiazkotasun eta zehaztasunik handienaz ezagutzen saiatzen da arrazoimena, teorikoki jardunez. Baina benetakoa zer den argitzeko zeregin hori ezin da lortu, egiaren bidez nola lor daitekeen zehaztu gabe; hau da, ezagutzaren eta horren xedearen –egia lortzea- inguruko askotariko elementu eta arazoak argitu gabe. Argitzeko zeregin horretaz arduratzen da ezagutzaren teoria edo gnoseologia izeneko jakintza filosofikoa. Jakintza metafisikoaren baitakotzat hartu izan da, tradizioz. Adibidez: klase bateko pertsona bakoitza.
1.3 JAKINTZA METAFISIKOA
Errealitatea ezagutzen laguntzen diguten hainbat jakintza eta zientzia ditugu, gaur egun. Zer ekarpen berezi egiten dio metafisikak ezagutza horri? Lehenik eta behin, errealitateaz arduratzeko duen modua. Zientziak, adibidez, errealitatearen atalez arduratzen dira gaur egun: metafisika, aldiz, errealitatea osotasunean hautematen saiatzen da, objektu partikularrak baino harago eramaten gaitu. Azalpen zientifikoak baino harago joateko nahiak bereizten du jakintza metafisikoa zientzietatik. Zientziak, esate baterako, giza genoma aurkituko du, baina metafisikak galdetuko digu gure izatasuna gure genomara muga daitekeen ala ez. Metafisikaren oinarrizko ezaugarrietako bat azkentasuna da; hau da, azken galderetara iristen saiatzea, galdera gehiago egiterik onartzen ez duten erantzunak dituzten galderetara, alegia. Horixe esan nahi dute filosofoek, metafisikak lehen printzipioez eta lehen kausez diharduela diotenean.
Metafisika, ontologia den aldetik, ez da arduratzen gauza mota batez edo gauzen arlo batez, baizik eta gauza horiek ikuspegi unibertsaletik aztertzeaz. Ez zaizkio gauzen propietateak interesatzen; aitzitik, propietate horiek guztiek komuna dutena interesatzen zaio, gauzak zer diren alegia. Adibidez; klase bateko talde guztia.
2.1 ZER DA EZAGUTZEA?
Ezagutzearen helburua gauzen egoera jasotzea edo geureganatzea da, besteekin elkarbanatu ahal izateko. Hori esan nahi izaten dugu ezagutzea diogunean.
Ezagutzeko jardueran bi mutur egongo dira, beraz, beti: batetik, subjektua, ezagutzeko jarduera egiten duena, eta, besterik, objektua, jarduera horren helburua dena, geureganatzen edo ezagutzen dena, alegia. Beste bereizketa bat ere egin daiteke: batetik, ezagutzeko jarduera egongo litzateke, ezagutzea alegia; eta bestetik, jarduera horren emaitza legote, ezagutza. Hori horrela izanik, ezagutzea egia bilatzearekin dago lotuta: ezagutza, berriz, aurkitutako egiari dagokio batez ere. Errealitatearen lehenengo aplikazioa ezagutza (a priori) da: errealitatea dialektika egia.
Botila erdi betea
Egia motibatua (subjektu bat dago aurrean subjektiboki interpretatzen objektua).
Botila erdi hutsik
Errealitatea: botilaren eduki erdia. Neutroa, unibertsala (errealismoa).