Filosofia Modernoa: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Kant

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB

Arrazionalismoa

  • Arrazoiarekiko konfiantza osoa: Ezagutza lortzeko iturri bakarra arrazoia da, ez tradizioa edo fedea.
  • Sentipenezko ezagutza ez da fidagarria: Zentzumenen bidez lortutako ezagutza askotan engainagarria da.
  • Mundua arrazionala da: Gertatzen den guztia arrazoiaren bidez azal daiteke.
  • Ideia jatorrizkoak: Arrazoiak egia batzuk lor ditzake ideia jatorrizkoetatik, lehenik intuizioaren bidez eta ondoren dedukzioaren bidez.
  • Metodo apriorikoa: Ezagutza lortzeko metodo bakarra matematikaren apriorizko metodoa da.
  • Ikuspegi mekanizista: Mundua makina bat bezala funtzionatzen du, lege naturalen menpe.
  • Subjektibismoa: Arima da lege mekanikoen menpe ez dagoen bakarra, askatasuna duelako.

Descartesek ezagutza bateratzeko metodo kartesiarra proposatu zuen, jasotako heziketa, tradizioak eta sentsazioen bidez hautemandakoa zalantzan jartzea helburu zuena, gure sinesmenak egiazkoak diren ala ez kritikatuz.

Helburua ez da sinesmenak ukatzea, baizik eta benetako ezagutza lortzea. Hori da zalantza metodikoa.

Descartesek zalantza metodikoa eginda, pentsatzen duen bitartean existitzen dela ondorioztatzen du: "pentsatzen ari naiz, beraz naiz" (cogito ergo sum). Intuizioaren bidez iritsi zen lehenengo egia honetara, eta dedukzioaren bidez, Jainkoaren eta munduaren existentzia frogatu zuen. Hiru jatorrizko substantziak hauek dira: arima, Jainkoa eta mundua, sentsazio eta pertzepzioetatik kanpo.

Enpirismoa

XVII. mendeko filosofian, enpirismoak esperientzia eta sentsazioa azpimarratzen zituen. Lockek defendatu zuen esperientzia dela ezagutzaren jatorria, eta Humek esperientzia eta sentsazioa bereizten zituen, metafisika ezinezkoa zela ondorioztatuz.

Arrazionalismoan (Descartes, Leibniz, Spinoza), arrazoia da ezagutza eskuratzeko tresna nagusia. Descartesek zalantza metodikoa erabili zuen bere filosofiaren oinarriak ezartzeko.

Kantek Ilustrazioa definitu zuen, adimenaren erabilera independentea aldarrikatuz, eta gizakiari autonomia ematen dio bere pentsamendua eta erabakiak hartzeko.

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude

Kanten arabera, Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik, "ausart zaitez pentsatzera" (Sapere Aude) lema adierazten duena. Horrek heteronomiatik autonomiara pasatzea eskatzen du, oztopoak gaindituz (alferkeria, koldarkeria eta tutoreen oztopoak, besteak beste). Adingabetasuna askotan gure bigarren izaera bihurtzen da, eta horretatik ateratzea prozesu luze eta heziketa bidezkoa da. Ilustrazioa lortzeko, askatasuna eta arrazoia dira zutabe nagusiak.

Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

Kantek arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua bereizten ditu. Erabilera publikoa adimenaren erabilera librea eta kritikoa da, gizartean lehenetsi behar dena. Erabilera pribatuak, berriz, egonkortasunaren eta ordenaren izenean, pentsamendu kritikoa mugatzen du, adibidez, lanpostuetan edo gobernuan. Ilustrazioak, Kanten ustez, arrazoimenaren erabilera publikoa sustatzea du helburu, adingabetasunetik askatzeko eta gizartean askatasunez pentsatzeko aukera emateko.

Autonomia Morala eta "Caesar non est supra grammaticos"

Kantek autonomia morala azpimarratzen du Ilustrazioan, adimenaren eta arrazoiaren bidez gizakiak bere burua gidatzea eskatzen duena. "Caesar non est supra grammaticos" esaldiarekin, Kantek adierazten du ez dagoela pertsona baten autoritatearen gainean lege edo arau moralik, baizik eta norbanakoak bere arrazoiaren arabera erabaki behar duela. Ilustrazioa, beraz, gizartean eta moralan autonomia eta kritika sustatzen dituen prozesu bat da.

Kanten Kritizismoa

Kanten kritizismoa arrazoiaren eta ezagutzaren mugak eta balioak aztertzen dituen filosofia da. Kantek defendatzen du ezagutza ezin dela kanpoko errealitatea zuzenean islatu, baizik eta gure adimenaren egiturek moldatzen dutela. Kritika metodo bat da, arrazoiaren erabilera egokia eta bere muga zehatzak identifikatzeko. Kantek egiaztatzen du ezagutza esperientziaren eta arrazoiaren elkarreraginaren bidez eraikitzen dela, eta ezagutza ez dela beti objektiboa edo absolutua.

Entradas relacionadas: