Filosofia Modernoaren Azterketa Sakona: Freud, Marx eta Nietzsche
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 21,53 KB
Psikoanalisia: Freud eta Inkontzientearen Mundua
Psikoanalisiaren jarraitzaileek psikologiaren gai nagusia kontzientziaren edukiak direla uste dute. Sigmund Freud, mediku neurologoa (1856-1939), histeria ikertzera Parisera joan zen. Breuerekin lan egin zuen gaixotasun mentalak aztertzen, eta konturatu zen gure psikismoan prozesu inkontzienteak daudela, nahiz eta hasiera batean fenomeno psikiko guztiak kontzienteki deskubritu zituela pentsatu.
Inkontzientearen baieztapena da psikoanalisiaren ezaugarri nagusia. Freud izan zen inkontzientearen inguruko teoria garatu zuen lehena. Bere arabera, inkontzienteak eragin handia du gure barnean; pertsonalitatearen berezitasunak eta gatazkak bertan dute jatorria. Inkontziente psikoanalitikoa, gainera, irrika bortitzei lotuta egoteagatik erreprimitu ditugun gertakari, desio edota fantasiak osatzen dute.
Zentsurak inkontzientea eta kontzientea banatzen ditu, berehalako komunikabidea mozten du. Errepresioaren bidez, kontrol mekanismo bat adierazten du, eta zenbait desiori kontziente bihurtzea eragozten die.
Desira batzuk, subjektuaren oreka arriskuan jartzen dute, kontzientziak koherenteki ezin dituelako onartu. Errepresioaren bidez, arriskutsuak diren irrika eta desirak inkontzientean gordetzen dira. Baina erreprimitua ez da desagertzen psikismotik, eta eragin handia izaten du, kontzientziara pasatzeko ahalegina egiten baitu.
Inkontzienteak sinbolikoki ametsen bitartez egiten du kontzientziara. Irrika erreprimituak asimilatzen ez badira, sintoma patologiko batzuen bitartez ager daitezke, nortasunean edo nahaste psikopatologikoen zergatietan.
Inkontzientea eratzean, bizitzaren lehen urteetako gertakerek eta fantasiek garrantzia dute, ez baitira desagertzen eta inkontzientea osatzen dute. Freuden asmoa, inkontzientean ezkutaturik zegoena kontzientera pasatzea zen, asimilazio eta elaborazio hobeak lortzeko.
Hala ere, ez da erraza, inkontzientea ez baita argi eta logikoki agertzen; ezkutuan dago eta sinboloen bidez interpretatu behar da. Interpretazio zuzen eta egoki batek soilik argitu ditzake pertsona baten inkontzienteko gatazkak eta bere nortasunaren barnean kontzienteki integratzeko aukera.
Metodologia Psikoanalitikoa
Psikoanalisiaren helburua inkontzientea kontziente bihurtzea da, gaixotasun psikologikoak sendatuz. Terapia psikoanalitikoan, pazienteak hitz egin behar du, irrikak, beldurrak kontatu, eta horrela kontzientziara iritsiko dira. Oroitzapen bat, emozio handiak ekar ditzakeena, kontzientziara eramatean katarsia lortzen da.
Komunikazioan kontuan hartzekoa da hitzegitean edo idaztean egindako okerrak edo lapsusak, inkontzientea adierazten baitute eta interpretatu behar dira egoera kontuan hartuz.
Ahozko Asokiazio Askea eta Ametsen Interpretazioa
Ahozko Asokiazio Askea: Subjektuak baldintza berezi eta kontrolatuetan, analistari asoziazioak egiten dizkio, eta horrekin subjektuaren hitzen esanahia, inkontzientea adierazten da.
Ametsen Interpretazioa: Ametsak bi funtzio berezi betetzen dituzte:
- Babes Funtzioa: Loaren edo atsedenaren zaintzaileak dira. Loa ez galtzeko, amets egiten dugu eta estimulu eta exzitazio asko hartzen ditugu, batez ere barnetik datozenak. Gure irudimen onirikoak elaboratu eta maskaratzen ditu exzitazio horiek, esnatu ez gaitezen.
- Desira Betetzea: Errealitatean asetzen ez diren desira betetzea. Inkontzientearen bide egokiena dira ametsak, inkontzientearen mintzaira dira. Ia beti ametsak absurdoak edo enigmatikoak dira, ez dute logika arrazionalik, hortaz interpretazio bat behar dute. Gure desira inkontziente eta erreprimituak fantasiazko errealizazio dira. Zentsuratutako gauzak ametsetan lor ditzakegu, desira inkontziente bortitzenak maskaratuz.
Ametsetan bi maila daude:
- Edukiaren Maila Agertua: Ametsetako irudiak, pertsonaiak oso arraroak eta zentzurik gabekoak dira. Normalean aurreko eguneko gertakari xume eta ahaztuetan oinarritzen dira.
- Edukiaren Maila Ezkutua: Eduki ageriek ez dituzte desira eta fantasia inkontzienteak ezkutatu besterik egiten. Ezkutuki, eduki inkontzienteak azaleratzen dira ametsetako zentsurarekin eta atsegina lortuz. Maskaratuz eta ezkutuan soilik ateratzen dira desira eta fantasiak kontzientera. Maskaratze lan hau inkontzientea da, eta anteselaborazioa deitzen dio Freudentzat.
Karl Marx: Materialismo Historikoa eta Alienazioa
Karl Marx (1818-1883), filosofo eta ekonomilari alemaniarra, Parisera eta Bruselaera emigratu behar izan zuen. Engelsekin harremanetan egon zen eta 1848an Manifestu Komunista idatzi zuten. Beraien doktrina, sozialismo zientifikoa deitua, idealismoaren aurkakoa zen.
Bruselasetik kanporatu eta Londresera joan zen, eta han Lehenengo Internazionala sortu zuen. Marxismoak analisi metodo batetik abiatzen da, dialektika erabiliz, tesi eta antitesiaren kontraesanetik abiatuz, sintesia edo kontraesan horien garaipena lortzeko.
Marxaren Teoria
- Materialismo Historikoa: Marxentzat, materiala dena da gizarteak determinatzen dituena. Baldintza materialak ondasun eta sortzeko baliabideak dira. Teoria hau idealismoaren aurkakoa da, ideiak eta sineskeriak gizartea eta historia determinatzen dituztelakoan.
- Gizarteen Egitura (Estatika Social): Lana garrantzitsua da, lan eginez gizartea eta bizitza eraikitzen direlako. Lan egiteko moduak dira gizakien bizitzak eta gizarteak determinatzen dituztenak.
- Azpiegitura: Gizartearen oinarria, gizartearen egitura ekonomikoa. Azpiegituraren arabera, gizarte mailak daude: produkzio indarrak eta produkzio harremanak. Produkzio indarren eta baliabideen arabera determinatzen dira. Azpiegituraren arabera produkzio moduak ezartzen dira, gizarte motak desberdinduz.
- Gainegitura: Gainegituraren barnean ideologiak edo botere ekonomikoaren justifikazioak kokatzen dira.
- Materialismo Dialektikoa (Gizarteen Aldaketen Prozesua): Gizarteak aldatzeko, historian zehar, azpiegitura aldatu behar da, azpiegituraren aldaketak gainegituran eragiten duelako. Marxek zioen gizarteak modu dialektikoan aldatzen direla. Prozesu hau hiru fasetan banatzen da:
- Tesia: Gizarte egoera bat.
- Antitesia: Tesiaren kontrako gizarte egoera bat.
- Sintesia: Tesia eta antitesiaren borrokatik sortutako egoera berria.
Gizarte mailen arteko borrokatik gizarteak aldatuz joaten dira. Gizarte primitiboa, esklabista, feudala eta kapitalista izan dira. Marxek bere garaiko gizarte kapitalista komunista bihurtu nahi zuen. Aldatzeko prozesua dialektikoa zen:
- Tesia: Kapitalismoa, burgesia agintean, jabetza pribatua.
- Antitesia: Proletargoaren diktadura, proletargoa agintean, jabetza pribatuaren desagerpena eta jabetza kolektiboak.
- Sintesia: Komunismoa, gizarte mailarik gabe, produkzio bideen jabetza kolektiboa.
Alienazioa
Langileek beraien lana soldata baten truke saldu behar dute. Garai hartan, langileek soldata txikiak jasotzen zituzten eta lan baldintza txarrak zituzten. Horrek langileari alienazioa dakar. Alienazioa bere buruaren jabe ez izatean datza: despertsonalizazioa, askatasuna eta duintasuna galtzea da.
Alienazio ekonomikoa beste alienazioen oinarria da. Marxek gizaki natural gizatiarra definitzen du: izaki naturala, berezitasunez hornitua, baina bere sorburua naturala da. Gizakia lan egiten du, tresnen bidez natura eraldatzen du eta produktuak ateratzen ditu. Lan egitean, beste gizakiekin erlazioan sartzen da, eta beraz, bere jarduera soziala da.
Alienazio Motak
- Alienazio Ekonomikoa: Oinarrizko alienazioa da. Gizakiak egiten duen produktuan, berarena den zerbait uzten du, bere energiaren zati baten bidez egin duelako. Soldatapeko lanean egindakoa, beste baten kapitala izatera pasatzen da, zapalkuntzaren kausa bihurtuz. Kapitalista langilearen lanaren bidez aberasten da. Ondorioz, bere gizatasuna, produktuan adierazia, beste baten esku geratzen da, produktua bere etsaia bihurtuz. Gizakia, lanari alienatuta dago, soldata baten truke, indarrez lan egin behar du behar dituen beharrak asetzeko.
- Alienazio Soziala: A. ekonomikoaren ondorioa litzateke. Kapitalismoaren kausa, produkzioak eta jabetza pribatuak dira, non jabeak klase bat eta langileak beste bat osatzen duten. Taldeen arteko interesak ezberdinak direnez, gizartean konponezinak diren gatazkak sortzen dira.
- Alienazio Politikoa: Kapitalismoan, estatua besteak menperatzen dituen klasearen zerbitzuan dagoen tresna da. Estatua eta beste botereak erabiltzen ditu menperatzen duen klaseak besteak bere menpe edukitzeko. Horrela, diktadura edo botere ekonomikoa dutenen menpe geratzen da.
- Alienazio Erlijiosoa: Marxek erlijioa gizakiak pairatu behar duen egoera penagarriari aurre egiteko baliabidea dela dio. Baina erlijioak eskaintzen diona ez da mundu honetako bizimodu hoberik, zeruan, hil eta geroko mundu idealean baizik. Hau lortzeko, etsipena behar da, eta ondorioa insjustiziaren justifikazioa da. Erlijioa lilurakeria da, gezurrezko askapena zeinak benetakoaren atzerapena egiten baitu.
- Alienazio Filosofikoa: Filosofiaren papera errealitatea interpretatzea izan da. Idealismoa jarrera honen gailurra izan daiteke, errealitatea ideietara bihurtzen duelako, gizakia benetako errealitatetik aldenduz. Marxek zioen filosofoen eragina ez duela balio kontenplazio hutsean geratu delako eta beraien jarduera bakarra pentsamendu mailan eman delako. Jarduera praktikoa da proposatzen duena.
Friedrich Nietzsche: Botere Nahia eta Balore Kritika
Nietzscheren pentsamenduaren arabera, benetako errealitatea (bizitza) ezin da kategoria arrazionalen bidez ezagutu. Arrazoiak ezin du bizitza adierazi. Ezagutza-mailan ez dago aurrerapenik, eta arrazoiaren bidez ez gara inoiz hurbilduko bizitza-ulerkuntzara.
Botere Nahiaren Ezaugarriak
- Botere-nahia munduko indar guztien arteko sintesi mugikor gisa ulertua da. Zentzu askotan adierazten da, besteak beste, ekintza sexualak, sorkuntza artistikoa... Indar hauen adierazpena arlo intelektualean"egi" bilatzea da.
- Botere-nahia ez da metafisikoa, ezta abstraktua ere. Nietzscheren esanetan, traszendentziak, Jainkoarena batez ere, gizakiaren ahultasuna suposatzen du.
- Botere nahia, irrazionala da, hortaz, hitzen bidez ezin da adierazi. Kontzientea dena borondatearen oinarrizko enigma desenmaskaratu behar den sinboloen bidezko adierazpena da. Horrela, gaingizakia, botere nahia konprenitzen duena, alaitasunez bizi da.
- Botere nahia beharrezkoa da, gizakiengan nahitanahiez ematen da, indar hau ezin dugu menperatu, berak ekintzak egitera behartzen gaitu.
- Botere nahiak, bizitza gisa, desberdintasuna suposatzen du. Gizaki bizidun guztiak desberdinak dira eta haien bizitzako momentuak ere.
- Botere nahia ez da besteen kontra joaten den indar erreaktiboa, kreatiboa eta buruaskea da. Nietzschek bi indar bereiztu zituen: Indar aktiboa eta indar erreaktiboa. Indar erreaktiboa, besteen kontra sistematikoki joaten dena da, hau da, ahulen indarra. Horrela, autonomia galtzen da, beti besteen menpean egoten baita.
Filosofia Kritikoa
Balore Tradizionalen Kritika
Balore tradizionalen kritika, genealogiaren bidez burutzen du. Genealogiak ikertzen du nondik datorkigun morala, baloreak eta instituzioak. Nietzscheren ustez, gizakiak balore guztiak asmatzen dituena da; balore hauek ez dira gizakiengandik kanpo existitzen, ez dute objetibotasunik. Balore guztien traszendentzia eta objetibotasuna ukatzen dira.
Tragediaren Genealogia
Jaiotza Tragikoa (1872) obran tragediaren genealogia analizatzen du. Greziar tragediaz hitz egiten du. Nietzsche Greziako historialarien sailkapen klasikoaren kontra doa, hiru garai bereiztuz: Arkaikoa, Periklesen garaia (Platon, Sokrates) eta helenismoa. Garai gorena Periklesena izango litzateke, baina Nietzscheren iritziz, arkaikoa da garrantzitsuena, Periklesen garaian kulturaren jaitsapena adieraziz.
Nietzscheren esanetan, K.a. VI. mendean greziako antzerki tragikoan (Sofokles, Eskilo) sorkuntzaren adierazpena eta herritarrekiko harreman estuak islatzen dira. Antzerki tragikoak, Apolo eta Dionisiosen arteko borroka planteatzen du. Tragediak gizakien barnean ematen diren bi aldeen arteko borroka sinbolizatzen du.
- Dionisio: Jainko orgiastikoa, irrazionaltasun, barnekotasun eta bizitzari baietza ematen diona errespetatzen du. Bizitzaren hondoa suposatzen du, intuizioaren bidez adierazita.
- Apolo: Neurriaren menpean dagoen forma artistikoaren jainkoa da. Errealitatetik ihes egiten du, gauza iraunkor eta mugiezinen mundu faltsua asmatuz. Edertasunaren jainkoa, arrazionaltasuna, ordena, neurria, kanporakotasuna eta bizitza ukatzen dituena da.
Filosofiari Kritika
Nietzscheren mailukadak aurreko filosofiari buruzkoak dira ere. Bere iritziz, beste filosofo batzuek (Platon, Sokrates...) haiek deitzen duten "benetako mundua" asmakizuntzat hartu zuen. Mundu hau bizitzaren kontrakoa da. Haiek mundu faltsu bat asmatzen dute benetako mundua dela adieraziz. Nietzscherentzat haiek deritzoten "egia" gezur hutsa da.
Mundu hau asmatu duten filosofo ahulak dira, bizi izatera ez dira ausartzen, hortaz, bizitzatik ihes egiteko beste mundu bat asmatzen dute, idealen babesa behar dute bizitza jasateko. Ez dute bizitza maite eta honi zentzua bilatzen diote, bizitza den bezala onartzeko gai ez direlako.
Aitzitik, Nietzschek egia mundu edo lurrarekiko fideltasun gisa ulertu zuen. Egia bizitza hau baloratzea da. Bere esanetan, gizakia arrazoiaren bidez ezin du bizitza kontrolatu, gizakiak ez bait du patua kontrolatzen. Patua kontrolaraztea ahul edo idealisten nahia da, beldurtien nahia. Haien jokaera erreaktiboa da, ihes egiten bizi dute.
Gizaki indartsuak, ordea, patua aktiboki bizi du, bizitza arrazoiaren bidez kontrolatu nahi gabe, bizitzea dagokiona aprobetxatzen, hau da, gozatzen bizi du. Inbidia, erresumina, lamento, errudun sentimenduak ez dira sartzen indartsuen bizitzan hiru arrazoietatik:
- Autonomiaz bizi dute, besteen menpean egon gabe.
- Bizitza botere-nahi gisa bizi dute, aktiboki eta errudun sentimendurik gabe.
- Bizitzatik kanpoko ideal edo nahiak ez proiektatzean, bizitzea dagokionaz ez dira kexatzen.
Horrela indartsuek lurrarekiko fideltasuna defendatzen dute. Bere esanetan, platonismoa mendeetan zehar mantendu zen gezur hutsaren sortzailea izan da.
Justiziari buruzko Considerazioak
Justiziak, Nietzscheren kritika latza jaso zuen, justiziak guztion arteko berdintasuna suposatzeagatik. Berak zioen bezala, hasiera batean gizarte harremanetan ez zegoen zigorrik ezta erresuminik; bakoitzak naturaren arabera jaso zuen bere zoria. Baina gizaki ahulek, sendoekin alderatzean, gutxiagotasuna sentitu zuten eta sendoen inbidiaz eta erresuminaz beterik justiziaren ideala asmatzen dute, sendoak errudun sentitzera eramanez.
Moralari Kritika
Kritika hau, moralaren genealogia eta Ongiaz eta Gaizkiaz Haraindi liburuetan batez ere burutu zuen. Balore moralen oinarriak aztertzen ditu, ze motako gizakia eta ze jarrera psikologikoek balore hauek asmatzera eraman duten ikertuz. Alde batetik, morala tradizionala jarraitzen duen gizaki ezkorra, ahula eta erreaktiboen analisia burutzen du. Bestetik, apaizak kritikatzen ditu hauek moral mota hau asmatu dutelako. Nietzschek bi moral mota bereizten ditu: morala tradizionala (esklabuen edo ahulen morala) eta jaunen edo sendoen morala.
Ahulen indarra besteen menpean dago, bere indarra ez da librea eta aktiboa, erreaktiboa eta baldintzatua baizik. Oso pasiboa eta besteengan gauza txar guztiak ikusten ditu. Inbidia eta erresumina direla jokatzen du.
Erlijioari Kritika
Nietzschek erlijioa oso zorrotz kritikatu zuen. Erlijioak esklabuen morala sostengatzen du. Apaizek, oinarrizko jaunen morala eraldatu dute, ahulak onak direla mantenduz. Sendoen artean ere errudun sentimendua zabaltzen lagundu dute apaizek.
Hiru apaiz mota bereizten ditu:
- Judear Apaiza: Judaismoan ahulak eta zoritxarrekoak onak dira. Erresumina dela eta, sendoei errua botatzen dietela dio. Gaiztoak, indartsuak dira. Haiek ahulen zoritxarraren errua dute.
- Kristau Apaiza: Errua eta kontzientzia txarraren jatorria. Nietzschek erresumina ere oinarri duen beste erlijio bat, kristautasuna, analizatzen du. Judear apaizarekin konparatuz, kristau apaiza askoz ahulagoa da. Bere agresibitatea eta erresumina besteei leporatu ezinik, erresuminaren norabidea aldatzen dute. Besteak ez dira gure sufrimenduaren errudunak, geu gara. Guztiok sufrimenduaren errudunak gara, kristau guztiak jaiotzean errudun sentimendua dute.
- Apaiz Aszetikoa: Gizaki idealistek jainkoa bilatzen dute aurkitu ezinik. Hau dela eta, jainkoaren ordez, ideal batzuk asmatzen dituzte bizitza honetatik ihes egiteko. Erdi apaiz idealista hauek inbidia eta erresuminaz beteta ideal absolutuak asmatzen dituzte. Horrela, mundu honetan existituko ez dena bilatzen bizitza jasaten dute. Hutsagatik sakrifikatzen dute bizitza.
Zientziari Kritika
Nietzscherentzat zientzia bi eratan uler daiteke: a) zientzia bizitzaren zerbitzura, erabilgarria. b) zientzia zentzu arrazionalista batean, egia absolutuen eramale gisa. Nietzsche zientzia bizitzaren zerbitzura eta profetaren tresna moduan defendatzen du, hortaz, zientziaren lorpenak ez dira egonkorrak, absolutuak eta iraunkorrak izango.
Horrela, sofista eta enpiristen pentsamendua defendatzen ditu, zeren eta jarrera hauek metafisika ukatzen baitute eta zientzia bizitza-zerbitzura jartzen baitute. Zientziaren kritikaren kausak hauek dira:
- Zientziaren bidez gauzen esentzia, egia absolutua lortzen dela pentsatzen da. Hala ere, bere esanetan, objetibitate hau existitzen ez dena da, zeren eta dena subjektuaren ikuspuntu zehatz batetik (perspektibismoa) ezagutzen baita.
- Zientziak errealitatea arrazionalizatzea suposatzen du. Baina, bere esanetan, bizitza ezin da arrazoiaren bidez agortu. Bizitza indar irrazionala da.
- Zientzialariek gauzen arteko harreman beharrezkoak (kausa-efekto) suposatzen dituzte. Nietzsche zientzia-ulerkuntza honen kontra dago. Gauzen arteko harremanak baieztatzeak gauzak diren moduan objetibitate osoz ezagutzen direla suposatzen du eta objetibitate hau ez da existitzen. Sujentu ahul hauek mundu egonkor bat asmatzen dute existitzen ez den mundu ordenatu eta ziurraren babesa bilatuz.
Nietzscherentzat, zientziaren bidez bizitza ezin da konprenitu, zientziaren ulertzeko erak oso zurrunak direlako. Artearen erak goresten ditu, libreak, irudimenezkoak eta malguak baitira.
Jainkoaren Heriotza
Nietzschek ez du jainkoa hil, bere heriotza adierazten du. Berak esaten duen moduan, nahiz eta jainkoa hilda egon, batzuk ez dira enteratu edo ez dute enteratu nahi, eta jainkoa existituko bailitzan bizi dira. Hau dela eta, Nietzschek Jainkoaren itzaletaz hitz egiten du. Batzuk jainkoaren ordez beste ideal absolutu bat jartzen dute haien bizitzari zentzua emateko.
Zer suposatzen du Jainkoaren heriotzak?
- Jainkoaren heriotza baloreen objetibotasunaren ukapena da. Jainkoa hilda badago kanpotik etortzen zaizkigun arau eta aginduak desagertzen dira.
Nola eta zergatik asmatu dute Jainkoa?
Gizakia baloreen asmatzailea da. Gizaki ahulek haien nahiak mundu honetan lortu ezinik, mundu honetatik at haien idealak proiektatzen dituzte. Horrela bizitzatik ihes egiten dute beste mundu batetan haien idealak lortuko dituztela pentsatuz. Gizakia da jainkoa asmatu zuena eta ez alderantziz.
Gaingizakia eta Betiereko Itzulera
Nihilismoarekin bukatu eta gaingizakiaren ziklo berria sortuko da: dena berriro hasten da. Nietzschek ez du betiereko itzulera inguruko azalpen sistematikorik egingo. Teoriaren metafora eta bere lanetan azaldutako ideia nagusien artean intuitu behar dugu.
Betiereko Itzuleraren Alderdiak:
- Azalpen Zikliko Kosmologikoa: Betiereko itzulera guztiaren joan-etorri bat da eta etengabe errepikatzen da. Denbora ez da lineala, ziklikoa da, berriz gertatuko da gertatutakoa.
- Azalpen Fisikoa: Amaigabetasun kosmikoa. Fisikan aldernanzagarritasunean oinarrituriko printzipio mekanikoak daude. Hauek, energia ez dela sortzen edo suntsitzen, eraldatzen baizik. Denbora infinituan energia mugatu batek era zikliko batean errepikatu behar du.
- Azalpen Filosofikoa: Denborarekiko maitasuna eta lurrarekiko leialtasun gisa. Denborarekiko maitasuna eta lurrarekiko leialtasuna direla eta, denboraren une guztiak positiboki baloratzen ditu. Denboraren maitaleek bizitza eta bere bilakaera maitatzen dute eta ezer ez dadila desagertu desiatzen dute. Horretarako denbora zirkularra izan behar du.
- Azalpen Psikologikoa: Betiereko itzulera une preziatu baten esperientzia gisa. Une bati baietza estean, une horrek dakarten guztiaren itzulera desiatzen dugu, mundua eta denbora aldaturik baitago.
- Bizitzaren Aldeko Azalpena: Betiereko itzulera bizitzarekiko konpromiso gisa. Betiereko itzulerak bizitza onartzea eta hamaika aldiz errepikatzea suposatzen du, gaingizakia denbora-ulerkuntza hain zuzen.