Filosofia Politikoa: Estatuaren Kontzeptua, Jatorria eta Formak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,84 KB
Filosofia Politikoa: Sarrera
Politikak, Antzinako Grezian, "gizartearen bizitzaren artea" esan nahi zuen.
Gizakia gizartekoia da?
Pentsalari batzuen ustez zorizkoa da, beste batzuen ustez berezkoa.
Interesagatik
Gizakiak ez du harremana izateko joera, baina bizitzaren zailtasunek laguntza bilatzera bultzatzen dute.
Berez
Taldean bizitzea funtsezkoa da ahalmen guztiak garatzeko.
Estatu Kontzeptua
Lehenengo giza taldeko kide batzuk gainerakoen komunitate-bizitza zuzentzeaz arduratzen hasi zirenean sortu zen. XVI. mendean agertu zen botere modu berri gisa.
Estatuaren Ezaugarriak
- Lurralde boterea du: Estatuaren boterea haren mugek mugatzen duten lurralde osora hedatzen da, biztanle guztiengana.
- Burujabea da: Estatuaren mugen baitako erakunde oro haren mende dago. Estatuak, ordea, ez du inoren aurrean erantzun behar.
- Hari dagokio ordena zaintzea: Funtzio nagusia legea betetzen dela ziurtatzea, bakea eta egonkortasuna bermatzea, baita mehatxuetatik babestea ere.
Estatuaren Beharra eta Jatorria
Estatua ez da beharrezkoa (Anarkismoa)
Anarkismoaren ustez, boteredunek herria zapaltzeko duten tresna bat da.
Estatua beharrezkoa da
Indarkeria egoerak mugatu eta kontrolatzen ditu, eta guztien ongiaren alde egiten du.
Hiru Teoria Kontraktualista
Thomas Hobbes
Berezko egoera guztien arteko gerra dela dio. Estatuak ordena eta bakea bermatzen ditu, pertsona bakar batek subiranotasun erabatekoa duen neurrian.
John Locke
Itunaren aurretiko eskubide natural batzuk aitortzen dizkio gizakiari, baina estatua jotzen du eskubide babesletzat.
Jean-Jacques Rousseau
Berezko egoeran banakoak askeak, berdinak eta onak direla uste du.
Estatuaren Formak
Estatu autoritarioa
Boterea inongo mugarik gabe aplikatzen da, ez dago botere banaketarik. Adibidez: Absolutismoa / Totalitarismoa.
Zuzenbidezko Estatua
Botereak men egiten die legeei, herritarrek bezala. Konstituzioak jasotzen ditu funtsezko printzipioak. Botere banaketa: Legegilea / Betearazlea / Judiziala.
Zuzenbidezko Estatu Soziala
Herritarren ongizate materiala eta segurtasun ekonomikoa zaintzeaz arduratzen da.
Estatuaren Legitimitatea
Legitimazio tradizionala
Boterea tradizioaren bidez legitimatzen da.
Legitimazio karismatikoa
Karismara joz legitimatzen da.
Legitimazio arrazional-legala
Legean oinarrituz legitimatzen da.