Filosofia Politikoa: Ilustrazioa, Existentzialismoa eta Totalitarismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,06 KB

1. Ilustrazioaren Kritika eta Frankfurteko Eskola

  • XVIII. mendeko Ilustrazioa: Erlijio eta tradizio dogmatikoei uko eginez, arrazoimen askea defendatu zuen, gizartearen aurrerapena eta utopia lortzea helburu zuelarik.
  • Baina ez zen hala izan: XX. mendeko gerrek (batez ere Bigarren Mundu Gerrak) erakutsi zuten gizateria hondamendira zihoala.

Frankfurteko Eskolaren Erantzuna

  • 1930eko hamarkadatik aurrera, Frankfurteko Eskolak arazo horri erantzuna bilatu zion.
  • Max Weberren arrazoimen instrumentala berrinterpretatu zuten: Ilustrazioak naturaren kontrola bilatu zuen gizakiaren onerako, baina arrazoimen hori gizakien arteko harremanetan ere erabili zen.
  • Horrela, gizakia objektu bihurtu zen, duintasuna galduz, eta horrek alienazioa ekarri zuen.
  • Gizakia sistema baten funtzio bihurtzean, botereak efizientzia bilatu zuen giza arloan ere, eta Holokaustoaren moduko gertaerak posible egin ziren.
  • Frankfurtekoen arabera, Ilustrazioaren ametsak bere baitan zeraman totalitarismoaren arriskua.

2. Filosofia Existentzialista

  • Existentzialismoak gizakiaren existentzia indibiduala jartzen du erdigunean, pentsamendu abstraktuen ordez. Ilustrazioaren porrotaren ondorioz sortu zen.

Heidegger eta Askatasuna

  • Heidegger autore nagusia izan zen eta existentzialismoaren oinarriak ezarri zituen.
  • Existentzialismoaren arabera, gizakiaren ezaugarri garrantzitsuena askatasuna da.
  • Horretarako, esentzia eta existentzia bereizi behar dira: gauzek esentzia finkoa dute; gizakiak ez. Lehenik bizi gara, gero definitzen gara.
  • Gizakia bere bizitza aske eraikitzera "kondenatuta" dago.

Egile Nagusiak Existentzialismoan

  • Kierkegaard: gizakia askea eta mugatua da.
  • Nietzsche: norberaren eraikuntza sortzailea aldarrikatzen du, balio tradizionalen aurka.
  • Husserl: ezagutza subjektuarengan datza (fenomenologia).

3. Giza Bizitzaren Baldintzatzaileak Arendten Arabera

Hannah Arendten arabera, gizakiaren hiru jarduera nagusi daude: lana, ekoizpena eta ekintza.

  • Lana

    Bizitza biologikoa mantentzeko da. Jarduera ziklikoa da (kontsumitzen da eta desagertzen da). Horren helburua espeziearen biziraupena da.

  • Ekoizpena

    Iraunkorra dena sortzea da. Homo faber modura, objektuak sortuz mundua eraikitzen dugu. Ez da beharrizan biologikoentzat, baizik eta bizi garen mundua osatzeko. Horren helburua giza sormena da.

  • Ekintza

    Hitz egitea eta jardutea espazio publikoan. Politika eta askatasunarekin lotua dago. Hedatzeko hiru baldintza ditu: berdintasuna, hitz askatasuna eta mundu komunaren zaintza.

Heidegger eta Arendten Ikuspegiak

  • Heidegger: gizakia heriotzarako izate bezala definitu zuen.
  • Arendt: jaiokortasuna da ardatza, potentzial berriak sortzeko gaitasuna.
  • Modernitateak arriskuan jartzen du ekintzaren askatasuna eta aniztasuna.

4. Vita Activa-ren Esparruak: Pribatua, Publikoa eta Soziala

Hannah Arendten arabera, vita activa hiru jarduerak (lana, ekoizpena eta ekintza) eratzen dute, eta bakoitza esparru desberdinetan gauzatzen da: pribatua, publikoa eta soziala.

  • Esparru Pribatua

    Etxea, familia eta lana hartzen ditu barne. Biziraupena ziurtatzen du. Aginte- eta obedientzia-harremanak daude, beraz ez dago askatasunik.

  • Esparru Publikoa

    Elkarrizketa, ekintza, askatasuna eta politikarekin lotua dago. Bertan besteekiko gure existentzia agertzen dugu. Aniztasuna eta identitatea agertzen dira.

  • Esparru Soziala

    Modernitatean sortua. Pribatua eta publikoa nahasten ditu, eta horrek gizakiaren askatasuna eta ekintza arriskuan jartzen ditu. Arendten ustez, horren bidez espazio publikoa ahuldu da.

Totalitarismoaren Arriskua eta Politikaren Garrantzia

  • Totalitarismoaren arriskua: guztia politikoa bihurtzen du, esfera pribatua eta norbanakoaren berezitasuna ezabatuz.
  • Hannah Arendtentzat, politika besteekin harremanak dira, eta ekintzaren espazioa publikoa da.
  • Gizakia baldintzatutako izakia da: bizitza, jaiotza, heriotza, lurra, aniztasuna.
  • Ekintzak komunitatea sortu eta mantendu, politika egin eta desberdintasuna agertzea du helburu.

Adibidea: Antzinako Greziako Polis

  • Antzinako Greziako polis-ean, lana pribatuan egiten zen, eta ekintza agoran (espazio publikoan).
  • Jarduera bakoitza bere esparruan egon behar da. Bestela, ondorio kaltegarriak sortzen dira.

5. Totalitarismoaren Jatorria eta Ezaugarriak

Totalitarismoaren Aurrekariak

  • Antisemitismoa (XVIII-XIX. mendeak): bereziki Frantzian, estatu-nortasuna indartzeko tresna gisa erabilia.
  • Inperialismoa (XIX. mendearen amaiera): kapitalaren inbertsioa eta arraza-ideologiaren konbinazioak menderatze sistematikoa ekarri zuen.
  • Lehen Mundu Gerraren ondorengo krisi ekonomikoak totalitarismoaren hazia izan ziren.

Totalitarismoaren Ezaugarriak

  • Lege naturalaren (nazismoa) edo historikoaren (estalinismoa) aitzakian estatuaren legeak aldatu zituen.
  • Lider bakarra, masak alderdiaren menpe, eskubide indibidualik eza, ekonomia zentralizatua, propaganda.

Helburua eta Ondorioak

  • Helburua: boterea mantentzea, gizabanakoa suntsituz.
  • Gizatasunaren desagerpena: hiritarren etorkizuna burokraziaren esku geratzen da.

Entradas relacionadas: