Filosofia Politikoa: Rousseau eta Arendt
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB
Jean-Jacques Rousseauren Pentsamendua
Gizakiaren Nortasun Naturala
Filosofoaren arabera, gizakiak berez onak edo zintzoak dira. Naturarekin zuzeneko harremana zutenean, zoriontsuak eta independenteak ziren. Bizitza errespetatzen zuten eta bizidunak ez zituzten suntsitzen. Zoritxarrez, gizartea antolatzen hasi zirenean, batak besteari bere arauak inposatu zizkion. Antolaketa diskriminatzaile, biolentoa eta artifiziala sortu zuten. Gizakia zoriontsu izatetik injustizia sufritzera pasatu zen. Berez zintzoak eta onak izatetik gaizto eta maltzurrak izatera pasatu ziren. Gizarte antolaketak ondo funtzionatu ez duelako sortu dira gizaki gaiztoak. Agian planteamendua sinplista izan daiteke, baina egia da gizartean ditugun faktoreek (familiarrak, sozialak…) gizakiaren izateko eran eragina dutela. Rousseaurentzat gizarteak deshumanizatu ditu, horregatik gizarte berri bat sortu beharra dago.
Kontratu Soziala: Hitzarmen Zibila
Rousseauren iritziz, agintean dauden eliteek ez dute herriaren gainean haien borondatea inposatzeko eskubiderik. Gizarte antolaketaren abiapuntua herritarrak dira, hiritar arruntak. Herritarrei dagokie haien erabakiak hartu eta gizartea antolatzea. Agintea herriarena izan behar du. Filosofo ilustratu honek konfiantza handia du gizarte zibilarengan. Herritar arruntei dagokie haien proposamenak, beharrak edo lehentasunak zehaztea. Horretarako, jendeak haien artean hitz egin beharko luke, debateak egin, eztabaidatu, baina azkenean akordioetara iritsiz. Gizarteak paktuak eta adostasunak behar ditu, eta adostasun horien protagonistak hiritarrak dira.
Botere Politikoa: Hannah Arendt
Hannah Arendt XX. mendeko intelektual handienetakoa dugu (filosofian, soziologian, psikologian diplomatua zen eta jakintza sakonak zituen musika, literatura eta pinturan). Alemaniarra izanik, ikasketak bere sorterrian egin zituen. Oso gaztetan unibertsitatean bertan irakasle lana eskaini zioten, baina, hala ere, arazoak izan zituen agintari naziekin. Alemaniako herritarrek faxismoaren alde egiten zuten bitartean, Arendtek oso kontzientzia kritikoa garatu zuen, gehiengoak defendatzen zuenaren aurka. Bere ikuspuntu demokratikoak, antimilitaristak, antikapitalistak eta feministak zirenez, ideologia naziarekin talka egin zuten. Horren ondorioz, unibertsitatetik eta Alemaniatik espultsatua izan zen. Frantzian errefuxiatu zen, baina frantsesek, errefuxiatua izateagatik, Gurseko presoen esparruan sartu zuten. Zorionez, kontzentrazio-esparru honetatik ihes egin, Bigarren Mundu Gerran talde antifaxistetan militatu eta gerra amaitzerakoan, Estatu Batuetara joan zen. Hango unibertsitaterik garrantzitsuenetan eskolak eman eta bere pentsamendu ideologikoa plazaratu zuen:
- Totalitarismoa: Sistema antidemokratikoei kritika.
- Giza Faktorea: Humanismo demokratikoaren defentsa.
- Eichmann: Gaizkiaren banalizazioa.
Aipa ditzagun bere gogoeta filosofikoaren nondik norako nagusiak:
Totalitarismoari Kritika
Arendten ustez, sistema demokratikoak gero eta ahulagoak ziren 1930eko hamarkadan, eta biolentzian oinarritutako mugimenduek, gero eta eragin handiagoa lortu zuten (faxismoa). Emakume honentzat izugarri kezkagarria zen jende arruntak demokrazia despreziatzea eta faxismoa bezalako sistema totalitarioak babestea. Bere ustez, arazoa ez zegoen agintari manipulatzaile batzuengan bakarrik. Arazo larria zen gizartea bera manipulatua izateko prest egotea. Segidan totalitarismoaren oinarrizko ezaugarriak aipatuko ditugu.