Filosofiaren Funtzioa: Wittgenstein eta Ortega y Gasset

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Filosofiaren Funtzioa Wittgenstein eta Ortega y Gasset-en Ustez

Historian zehar hainbat filosofo gizakion existentziaz eta arazoez mintzatu izan dira. Hala ere, ez zuten finkatzen zein zen filosofia sortzeko arrazoia ezta haren funtzioa. Horri erantzuna emateko bi filosofo aurkezten zaizkigu: Ludwig Wittgenstein eta José Ortega y Gasset.

Wittgenstein: Filosofia eta Hizkuntzaren Mugak

Wittgensteinen ustez, hark idatzitako Tractatus Logico-Philosophicus eta Ikerketa Filosofikoak lanen arabera, filosofia hizkuntzaren mugak zeintzuk diren esango digun jarduera da, esan daitekeena eta esan ezin daitekeena zer den adieraziko diguna. Eta bietan ateratzen den ondorioa berdina da: filosofia hizkuntzaren erabilera okerraren ondorioa da. Hortaz, bietan erabiltzen da filosofia, filosofia bera kolokan jartzeko.

Tractatus eta Ikerketa Filosofikoak: Ikuspegi Desberdinak

Hala ere, Tractatus eta Ikerketa Filosofikoak lanen artean badaude desberdintasunak:

  • Tractatus-ean: Filosofiaren zeregina proposizioak argitzea da, hau da, hizkuntza aztertzea, euren forma logikoa agerian gera dadin.
  • Ikerketa Filosofikoetan: Hizkuntzak ez du erabilera bakarra, erabilera desberdin asko baizik. Baina erabilera batzuk ez dira egokiak, eta arazo filosofikoak sortzen dira hizkuntza gaizki erabiltzen denean, hitzak testuinguru desegokian erabiltzen direnean.

Ortega y Gasset: Sinesmenak eta Ideien Sorrera

Ortega y Gassetek, aldiz, beste planteamendu bat proposatzen du. Haren ustez bi ideia mota existitzen dira:

  1. Sinesmenak: Hasieratik daude gure baitan, gure bizitzaren funtsa dira, erabat onartuta ditugu eta ez gara haietara heltzen gogoetaren bidez.
  2. Ideiak: Eraikitzen ditugun pentsamenduak dira. Hauetaz ohartu egiten gara eta eztabaidatu ere egiten ditugu.

Gizabanakoa ohartzen denean berenak ez bezalako sinesmenak daudela, harrituta gelditzen da eta zalantza sortzen zaio. Gizakia ezin denez zalantzan bizi, egiaren eta ziurtasunaren bila abiatuko da. Orduan sortuko dira ideiak. Zalantza ideiei lotuta egongo da eta ez dira sinesmenak bezain errotuta egongo. Hortaz, gizakiak sinesmenetan zuen fedea galdu zuenean sortu zen filosofia Ortegaren ustez. Zalantzetan amildurik, arrazoimenari eutsi behar izan zion handik askatzeko.

Ondorioak: Filosofiaren Funtzio Bikoitza

Horrela, bi autoreek erantzuna ematen diote filosofiaren sorrerari eta haren funtzioari:

Ortega y Gassetentzat:
Filosofia sinesmenetan galdutako fedeari aurre egiteko sortu zen, gizakiaren ziurtasun beharrari erantzuteko.
Wittgensteinentzat:
Filosofia sendatu beharreko gaixotasuna da, eta filosofia da sendatzeko bidea, hizkuntzaren argitasunaren bidez.

Entradas relacionadas: