Filosofiaren Gakoak: Gizakia, Gizartea eta Edertasuna
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,06 KB
Gizakiaren Izaera eta Gizartea
Gizakiaren Izaera
Jaiotzen garenetik besteekin erlazionatu beharra dugu; taldean bizitzea ezinbestekoa da gizakientzat.
- Sortzetikoa: Herentzia biologikoak dira, hau da, jaiotzen garenetik daukaguna eta aldatzen ez dena (azalaren kolorea, aurpegia, etab.).
- Geureganatutakoa: Denborarekin gurea egiten duguna, gizartean bertan ikasten dena (hizkuntza, janzkera, etab.).
Ezaugarri asko nahaste bat dira, adibidez, adimena. Horrekin jaiotzen zara, baina denborarekin hori lantzen duzu. Honek faktore kulturala eta biologikoa du.
Kultura eta Aniztasuna
Gizakien ezaugarrietako bat kultura da. Kultura ez da bat eta bakarra; kultura asko daude munduan zehar eta desberdinak dira. Hori kultura-aniztasuna deitzen zaio (musulmanak, kristauak, etab.).
- Kultura: Gizarteak sortzen dituen balio, ohitura eta sinesmenen multzoa da.
Kultura-Ikuspegiak eta Arazoak
- Etnozentrismoa: Norberaren kultura bakarrik onartzen du, beste edozein kultura gutxietsi eta kritikatzen dituzte.
- Arrazakeria: Beste batzuk baino maila goragokoak direla uste dute, norbaiten arrazan, erlijioan, mailan, etab. oinarrituta.
- Xenofobia: Atzerritarrei gorrotoa.
- Erlatibismo kulturala: Bi kulturen ezaugarriak bat etortzea ezinezkoa dela deritzo.
Gizarte Interkonektatua
Gaur egun, gizartea interkonektatua da, hau da, lurreko hainbat kultura erlazionatzen dira (hiri handietan ohitura, sinesmen eta erlijio desberdinak dituen jendea bizi da batera).
- Asimilazionismoa: Atzerritik datorren jendea bertako kulturara egokitzea.
- Multikulturalismoa: Kulturak elkarrengandik bereizi beharko lirateke, jendeak eskubidea edukitzeko bakoitza bere kultura praktikatzeko; asimilazioaren kontra daude.
- Interkulturalismoa: Multikulturalismoa errespetatuz, baina kulturen artean erlazio gehiago egotea.
Askatasuna eta Determinismoa
- Kanpoko askatasuna: Nahi dugun tokietara joateko aske gara, legeek permititzen duten heinean.
- Barneko askatasuna: Bakoitzak bere erabakiak hartzeko askeak gara, baina zuri eragiten dizun heinean, ez besteei.
- Determinismo kosmologikoa: Dena dena derrigorrez gertatzen da; gizakiek ezin dugu ezer egin patuaren (destinuaren) aurka, eta zoriona hori onartzean datza.
- Determinismo teologikoa: Jainkoa da garrantzitsuena eta dena dakiena; kausa guztiak Jainkoarengatik gertatzen dira.
- Determinismo zientifikoa:
- Monismo fisikalista: Unibertso osoa materia da eta mugimenduak mekanikoak dira.
- Determinismo fisiologikoa: Nahiz eta gure erabakiak hartu, aurretik ikasitakoa erantzun automatikoak dira.
- Determinismo psikoanalitikoa: Ekintzak inkontzientziaren eraginez egiten dira.
- Determinismo ekonomikoa: Ekonomia da gizartea gidatzen duena (marxismoa).
- Baldintzatuta egotea: Askatasuna ez da absolutua, baina bakoitza bere ekintzen jabe da.
- Determinatuta egotea: Ez daukagula aukera guztiak nahi dugun moduan jokatzeko.
Gogoa eta Gorputza
- Monismoa: Gizakiak izaki unitarioak dira.
- Monismo idealista: Gorputza ez dela erreala eta espiritura eramaten dute.
- Monismo materialista: Gure errealitatea fisikora zehazten du. Materialismo erredukzionistak gogoa eta garuna identifikatzen ditu.
- Dualismoa: Gorputza eta gogoa bi errealitate mota dira. Bere lana gorputzaren desioak kontrolatu eta heriotzaren ostean askatasuna lortzea da. Arima gorputzaren aurkakoa dela esaten du.
- Emergentismoa: Gorputza eta gogoa ez dira errealitate independenteak; biak batera doaz. Gogoa gorputzetik jaiotzen dena da eta ezaugarri desberdinak eta espezifikoak ditu. Gogoa burmuinari esker existitzen da, bertatik sortzen baita.
Gogoa funtzio bat da eta bere oinarria garuna da. Funtzionalismoak gizakia ordenagailu baten antzera garela esan du, munduko informazioa jaso eta hortik erantzunak ematen ditugula.
Gogoa eta garuna berdinak dira; prozesu mental guztiak nerbio-sistemaren erreakzioak dira.
Estetika
Estetika edertasuna aztertzen duena da. Gizakiaren dimentsio estetikoa gizakiak edertasunaren ikuspuntua duguna da.
Esperientzia eta Objektu Estetikoa
- Esperientzia estetikoa: Gauza batzuek eragiten diguten esperientzia berezi hori ikertzen du.
- Objektu estetikoa: Objektuak zer esperientzia sortzen digun da, gizakiaren edo naturaren sorkuntzak kenduta.
Edertasuna
Zentzumenentzat atsegina dena da edertasuna eta ondorioz plazerra ematen diguna; horregatik atsegina eta edertasuna bat datoz, baina ez dira gauza berdinak.
- Jarrera objektibista: Objektuak dituen ezaugarrietan oinarritzen da, hau da, nolakoa den, pertsona guztiak bat datozen ala ez arren.
- Jarrera subjektibista: Guk erabakitzen dugu zer den ederra edo ez, objektuak transmititzen digunaren arabera. Edertasuna ez da objektiboa.
Artearen Ikuspegiak
- Artea imitazio gisa: Artean edo naturaren edozer gauza den bezalakoa zehatz kopiatzea zen helburua; sormenak eta originaltasunak ez zuten parte hartzen.
- Artea adierazpide gisa: Sentimenduak eta emozioak adierazteko modu bat ikusten zuten artea.
- Artea forma gisa (abstraktoa): Ez dauka forma espezifikorik, baina forma da artistiko moduan ematen dutena.
- Artea irudimenezko errealitate gisa: Artea ez da errealitate fisiko bat, hau da, irudimena da.
- Ikuspegi instituzionala: Aditu talde edo erakunde batek artea dela kontsideratzen duena.