Filosofiaren Jatorria: Grezia eta Zientzia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

Filosofia grezian sortu zen, K.A.VI mendean, Tales Miletokoa izan zen lehenengoa. Fenómeno naturalen azalpen mitikoen ordez azalpen arrazionalak emateko asmoz. Merkataritza garatzearekin batera, ohartu ziren hainbat herriren kontakizun eta azalpen mitoak ez zetozela bat, eta horrek ekarri zuen lehen filosofoak mundo mitikoaz ez fidatzea. Horren ordez, munduaren ikuspegi arrazionala sortu zen: mundua kosmos ordenatua da, lege finkoen mende dago, eta lege horiek zein diren jakin daiteke.

Zientzia

Zientzia zientifikoa: Emaitzen jakintza da; errealitatea arlotan banatzen du; método praktiko-esperimentala darabil; informaziotik abiatzen da, ezagutza eskuratzeko. Zientzia filosofikoa: Auzien jakintza da; errealitatea osotasuntzat hartzen du; método teoriko-kritikoa darabil; ezagutza-maila batetik abiatzen da, jakinduria eskuratzeko.

Arrazoiketa

Arrazoiketa deduktiboa: Premisa deituriko judizio batetik edo batzuetatik abiatuta, nahitaez ondorio deritzon beste judizio bat ondorioztatzea. Arrazoiketa induktiboa: Fenómeno jakin batzuen analisitik abiatuta, mota bereko fenomenontzat azalpen orokor batera iristean datza, prozedura esperimentala da.

Sentsazioak

Sentsazioak: Sentsazioak fenómeno psikofisikoak dira. Kanpoko zein barneko estimuluek gure zentzumen organoei eragitean sortzen dira. Hiru fase: Lehendabiziko fasea: Estimuluek zentzumen-organoen nerbio-bukaeretan eragitean sortzen da. Bigarren fasea: Kitzikapena informaziodun nerbio-korronte bihurtzen da eta neuronek garunera garraiatzen dute korronte hori. Hirugarren fasea: Bulkadak garun-azalera iristen dira, eta, han deskodeatu eta interpretatu egiten dira. Beste bulkada batzuk ateratzen dira: organismo osoko órgano eragileentzako aginduak.

Pertzepzioak

Pertzepzioak: Zentzumenak kritikatzen dituzten obejtu hautemangarriak geure ganatzea da pertzepzioa. Sentsazioen batura hutsa, emaitza osoago bat da, konplexuagoa edo soilagoa izan daiteke, eta sentsazioek eta beste elementu subjetibo batzuek osatzen dute. Funtzio informatiboa da nagusiki, eta subjetua bizi den ingurura ahalik eta ondoen egokitzea da haien helburua: tamaina, soiltasuna, inguratzailea eta inguratua, itzulgarritasuna.

Kritika gnoseologikoa: Humek zentzumenen bidez egiaztatutako edukien baitan dago ezagutzaren jatorria, baliozkotasuna eta garrantzia. Horrenbestez, muga horiek gainditzeko ahalegin oro ezagutzaren eremutik dago. Metafisika ez du baliozkotasunik jakintza gisa. Kritika linguistikoa: Rudolf Carnap bizitzaren aurrean jarrera emotivo bat bino ez da metafisika, gizakiaren eta bere natura ingurunearen arteko harreman emozional horien adierazpen poetikoa da.

Entradas relacionadas: