Filosofiaren Oinarriak, Historia eta Metodoak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB

Filosofia eta beste jakintza arloak

Filosofia eta mitoa

  • Berdintasunak: Helburu bera; errealitatea osotasunean azaltzea.
  • Desberdintasunak: Pentsamolde desberdinak.
    • Mitoa: Pentsamolde antropomorfoa eta erakusten duen errealitatea arbitrarioa da.
    • Filosofia: Arrazoimenean oinarritzen da eta ez ditu pentsamolde mitikoaren ezaugarriak.

Filosofia eta literatura

  • Berdintasunak: Hitzaren bidez adierazten dira.
  • Desberdintasunak:
    • Literatura: Irudimenean oinarritzen da; errealitatearen imitazioa da eta alegiazko pertsonaiak eta egoerak asmatzen ditu.
    • Filosofia: Arrazoimenean oinarritzen da; argudioen bidezko erantzunak, soluzioak eta diskurtso sistematikoak sortzen ditu.

Filosofia eta erlijioa

  • Berdintasunak: Erlijioaren eta filosofiaren gai batzuk berdinak dituzte.
  • Desberdintasunak:
    • Erlijioa: Zalantzarik gabeko onartutako egietan (dogmetan) oinarritzen da.
    • Filosofia: Ez du ezer onartzen aurretik eztabaidatu gabe.

Filosofiaren historiaren garai nagusiak

  • Antzinako filosofia (K.a. VI. mendetik K.o. V. mendera)

    Filosofoak: Sokrates, Platon, Aristoteles.

    Gaia (Garai ontologikoa): Naturaren eta izakiaren egia (filosofoen kezka nagusia).

  • Erdi Aroko filosofia (V. mendetik XV. mendera)

    Filosofoak: Averroes, Agustin Hiponakoa.

    Gaia (Garai onto-teologikoa): Jainkoaz eta Jainkoak munduarekin duen harremanaz ardazten ziren.

  • Filosofia errenazentista eta modernoa (XV. mendetik XVIII. mendera)

    Filosofoak: Makiavelo, Kant, Descartes.

    Gaia (Kontzientziaren filosofia): Gizakiaren errealitateaz jabetzea: munduaz eta haren buruaren ezagutzaz.

  • Filosofia garaikidea (XIX. mendetik gaur egunera)

    Filosofoak: XIX. mendea (Hegel, Marx, Nietzsche); XX. mendea (Husserl, Dewey).

    Gaiak:

    • “Bira linguistikoa”: Hizkuntzaren garrantzia, jakintzaren arlo guztiak antolatzen dituen elementutzat.
    • “Bira praktikoa”: Gogoeta filosofikoa etika pertsonalean, gizarte- eta politika-bizitzako etikan, eta jakintzei eta gure gizarteko bizitzaren hainbat alorrei aplikatzen zaien etikan ardazten da.

Arrazoitzeko metodoak

Indukzioa

Arrazoitzea da, kasu singular jakinen multzo batetik abiatuta, ondorio orokor batera iristeko. Indukzioa osoa izango da lantzen den alorreko kasu guztiak ezagutzen badira. Osatugabea izango da kasu guztiak ezagutzen ez badira. Hala, bigarren kasu horretan ateratzen dugun ondorioa ez da egiazkotzat joko, probabletzat baizik. Probabilitate hori handiagoa edo txikiagoa izango da frogatutako kasu kopuruaren arabera.

Dedukzioa

“Premisa” izeneko proposizio batzuetatik abiatuta, ondorio logikoa ateratzen da.

Adibidea:

  1. Premisa 1: Gizon guztiak hilkorrak dira.
  2. Premisa 2: Sokrates gizona da.
  3. Ondorioa: Sokrates hilkorra da.

Metodo hipotetiko-deduktiboa

1. Kasua: Semmelweis

Metodoaren pausuak

  1. Ebatzi gabeko galdera proposatu: Medikuek artatzen duten ospitaleko sailean, erditu berrien heriotza-tasa (sukarraren ondoriozkoa) altuagoa da emaginek artatutako sailean baino.

  2. Hipotesi esplikatzailea eman: Emakumeak erditu baino lehen, medikuak autopsia gelan egoten dira eta bertatik gaixotasuna eramaten dute eskuetan.

  3. Hipotesia enpirikoki frogatu: Eskuak garbituz gero, heriotza-tasa jaitsi egin behar da.

  4. Egiaztapena: (Behatutako gertaerek bat egiten dute hipotesitik deduzitutakoarekin) Eskuak garbitzean, heriotza-tasa %2ra jaitsi da medikuek artatutako sailean.

Gizarte Zientziak

Gizarte zientziak ulertzeko hiru modu

  • Enpiriko-analitikoa: Gizarte-fenomenoak azaldu.
  • Hermeneutikoa: Gizarte-fenomenoak azaldu eta ulertu.
  • Kritiko-arrazionala: Gizarte-fenomenoak azaldu, ulertu eta kritikatu.

2. Kasua: Nagusitasun maskulinoa eta gerra

Materialismo kulturala

  • Oldarkortasuna gerraren ondorioa da.
  • Gerra saihets daiteke; beraz, oldarkortasuna desagertu egin daiteke.
  • Gerra ez da naturala.

Psikoanalisia

  • Gerra oldarkortasunaren ondorioa da.
  • Oldarkortasuna ezin da saihestu, umeen frustrazioaren ondorioa delako.
  • Gerra arriskua eta emakumeen menperakuntza ezin dira saihestu.

Entradas relacionadas: