Filosofiaren oinarrizko kontzeptuak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,55 KB

Enpirismoa eta Arrazionalismoa

Enpirismoak zentzumenezko esperientzia lehenesten du. Zentzumenen bidez jasotako datuek gure burua gauzen irudikapenez betetzen dute (David Hume). Arrazionalismoak, aldiz, arrazoimena lehenesten du zentzumenezko esperientziaren aurrean. Ulermenetik bertatik datozen zenbait ideia daude.

Errealismoa eta Idealismoa

Errealismoak gauzei ematen die lehentasuna. Ezagutzekoan, subjetuaren jarrera irekia da, ispilu baten antzera funtzionatzen du, errealitatea fideltasunez islatuz. Idealismoak, ordea, ezin dugula ziur egon ezagutzen duen subjektuarekiko loturarik gabe errealitatea existitzen denaz.

Espiritualismoa eta Materialismoa

Espiritualismoa, materialak ez diren errealitateen existentzian oinarritutako ikuskera metafisikoa da. Platonek, adibidez, ideiak edo esentziak oinarrizko eta funtsezko errealitatetzat hartzen zituen. Zentzumenen bidez hautematen ditugun gauzak ideien kopia hutsak dira. Metafisika mota honen adibide dira, bataren nozioa eta kristau filosofia. Materialismoak, berriz, soilik elementu materialak kontuan hartuta errealitatea azaldu nahi du. Adibidez: Demokritoren atomoen teoria, Karl Marxen materialismo historikoa eta dialektikoa, Nietzscheren bizitza.

Esentzialismoa eta Existentzialismoa

Esentzialismoaren eta existentzialismoaren arteko desberdintasuna esentziari ematen zaion lehentasunean datza: existentziaren aurrekoa ala ondorengoa ote den. Gizakien kasuan, existitu aurretik zehaztutako zerbait al gara? Platon esentzialista zen, Heidegger eta Sartre, berriz, metafisika existentzialistaren adierazle nagusiak.

Monismoa eta Pluralismoa

Monismoak azalpen-printzipio bakar batean biltzen ditu teoriak. Miletoko filosofoek, Talesek eta Anaximenesek, izaki guztiek printzipio bakarra zutela esaten zuten: ura eta airea, hurrenez hurren. Pluralistek, adibidez Enpedoklesek, lau elementu kausa planteatu zituen: sua, lurra, airea eta ura. Hazien antzeko oinarrizko partikula batzuk izaki guztien osagaiak dira.

Kulturartekotasuna

Kultura-aniztasuna gertaera bat da. Kultura nagusiek mendean hartu nahi izan dituzte gainerako kulturak, bortxaren bidez. Jazarpenak, kanporatzeak, esklabotza eta genozidioak dira horren adibide. Beharrezkoa da kultura-aniztasuna beste modu batean kudeatzea. Kudeatzeko modu berri horri kulturartekotasuna deritzo. Hau proiektu bat da. Proiektua kulturaren arteko elkarbizitzako arazoak konpontzean datza, bortxarik eta baliabide bidegaberik erabili gabe. Elkarrizketa bideak sortu nahi ditu, aniztasuna errespetatuko dutenak. Honen azken xedea mundo-zibilizazio bat eratzea da, proiektu unibertsala esaten zaio. Tresnak: giza eskubideak, desberdinekiko jarrera tolerantea eta elkarrizketarako irekia izatea, eta askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna aintzat hartzea.

Identitatea eta Pertsona

Zer eta nor gara? Emmanuel Mounierren arabera, gure burua pertsonatzat izatea ezaugarri hauek ditu: gainerakoei irekia, gizartean bizi, gai garela komunikatzeko, bai kritikoak izateko, bai konprometitzeko, sentimenduak eta emozioak ditugula, finitoak garela, eta duintasuna eta baldintzatutako askatasuna ditugula.

Ona, Zoriontasun Proiektu gisa

Onaren eremukoak dira bai errealizazio pertsonala, bai norberaren zoriontasun edo bizitza ona, ez dute zertan pertsona guztientzat gauza bera izan. Arauak zuhurtasun aholkuak dira. Arau horiek norberarentzat baliagarritasun morala dute. Beharrezkoa da zoriontasunerako egitasmo bat edukitzea. Zuhurra erdigunea topatzen dakiena da, bai eta laguntasuna estimatzen badakiena ere. Zoriontasunak hiru arazo ditu: ez dugu zertan denok zoriontasunaren ideia bera izan. Norbaitek pentsa dezake bere zoriontasunak beste batzuen sufrimendua justifikatzen duela. Zoriontsu izatea ez dago norbere esku bakarrik.

Ekonomia Etikorantz

Zer da ekonomia? Gizabanakoen beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa. Ekonomiak eta enpresek badute erantzukizuna eginkizun demokratikoan. Aristotelesentzat, etxea zuzen administratzean datza ekonomia. Ekonomia bera eta krematistika bereizten zituen. Adam Smithek ekonomiaren eta etikaren arteko lotura azpimarratu zuen. Interes hori justizia sozialaren esparruan sartu behar da. Amartya Sen pertsonen zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna. Pobrezia maila eta desparekotasun maila handiak direnean, ekonomia hazkundeak ez du zerikusirik aurrerapen moralarekin. Ekonomia etikoa oso bestelakoa da: ekitatiboagoa eta ekologikoagoa. Ekonomia egiten duten bakarrak ez dira merkatuak eta enpresak.

Entradas relacionadas: