Filosofiaren sorrera: Mitotik Logoserako bidea

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Zer da filosofia?

Filosofia muturreko galderak egitea da, hau da, gauzen zergatia bilatzea. Filosofia hitzak bi jatorri ditu grezieraz: filo (maitasuna) eta sofia (jakinduria). Aztertu ezin diren sorburuak aztertzen ditu, adibidez, existentziaren zentzua.

Zeintzuk dira mitoen ezaugarriak?

Gizakiak bere ingurunea ulertzeko egindako lehen ahaleginak dira. Mitoen bidez, natura azaldu nahi da eta Grezian sortu ziren. Ezaugarriak:

  1. Kondairazko pertsonaiak: Naturako indarrak pertsonifikatuta agertzen dira.
  2. Kontakizun fantastikoak: Ematen dituzten azalpenak ez dira ez justifikatzen ez frogatzen.
  3. Sortzailea ezezaguna: Egilea beti da anonimoa.
  4. Tradizionala: Idatzita ez daudenez, gurasoek seme-alabei transmititzen dizkiete.

Mitotik logoserako sorburua

Logosa Miletoko pentsalariekin sortu zen, K.a. VI. mendearen inguruan. Hori dela eta, filosofiaren jatorrian mitotik logoserako igarotzea gertatu zen. Baina zergatik sortu zen filosofia eta pentsamendu arrazionala Grezian? Hauek dira teoria ezagunenak:

  • Greziako mirariaren teoria: John Burnet-ek defendatzen duen teoria honen arabera, pentsamendu arrazionalak ez du aurretiko jatorririk; Greziaren jenialtasunari esker sortu zen.
  • Pentsamendu mitikoaren eboluzioaren teoria: Francis Macdonald Cornford-ek dioenez, mitoak ez dira arbitrarioak, errealitatera hurbiltzeko eta zentzua emateko ahalegin intelektualak baizik. Horregatik, ez dago muga zorrotzik mitoaren eta filosofiaren artean; jakintzaren ondoz ondoko bi forma dira.
  • Baldintza kulturalen eta ekonomikoen teoria: Greziako polisak estatu txiki eta independenteen antolakuntza politikoak izan ziren, eta horrek aldaketa sakonak ekarri zituen.

Pentsamendu mitikoa eta arrazionalaren arteko desberdintasunak

Pentsamendu mitikoa

  1. Naturako fenomenoak ezin dira aurreikusi. Mundua kaotikoa eta arbitrarioa da, arau finkorik gabea.
  2. Mundua kontakizun fantastikoen bidez azaltzen da.
  3. Azalpen mitikoak ez dira berrikusten.
  4. Tradiziozko azalpena da.

Pentsamendu arrazionala

Fenomeno guztiek kausak dituzte:

  1. Mundua leku ordenatua da, arau finkoekin.
  2. Arrazoimena erabiltzen du mundua gobernatzen duten arauak ezagutzeko.
  3. Ezagutza arrazionala etengabe berrikusten da.
  4. Azalpen kritikoa da.

Entradas relacionadas: