Filosofiaren Sorrera eta Presokratikoak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB

Filosofiaren Sorrera

K.a. VI. mendean, Grezian, Mileton sortu zen filosofia. Lehen filosofoa Tales izan zen. Mitoak alde batera utzi eta arrazoimena nagusitu zen.

Arrazoiak

  • Erlijio olinpikoa krisian: sinesgarritasuna galdu zuen, filosofiaren ideiak nagusitu ziren. Ez zuen liburu sakraturik eta hezkuntza ez zen zentralizatua.
  • Egoera soziopolitikoa: merkataritza-hiriak sortu ziren, ondorioz, gizarte klasista (esklaboak) eta demokratikoa.
  • Beste herriekiko harremanak.
  • Pentsamendu abstraktua: faktore hauen eragina: idazkera alfabetikoa, diruaren sorrera, egutegia, astronomia, matematika.
  • Herritar askok denbora librea.

Mitoa

Boterea dutenek (jainkoek) interpretatzen duten narrazioa da. Naturari eta gizakiari erantzuna ematen dio.

Ezaugarriak

  • Oinarririk gabeko pentsamendua: frogatu gabeko baieztapenak.
  • Pentsamendu akritikoa: ez da aztertzen, arrazoitzen, adierazteko metodologia zehatzik ez.
  • Arauemailea: komunitatearen arau multzoa.
  • Antropomorfikoa: jainkoak gizakiak bezalakoak.
  • Konprometitua: gizakia jainkoekin lotu, kultuak ondo bizi.
  • Anonimoa: oroimen kolektiboaren emaitza.

Mitotik Logosera

1. Munduko gertaera naturalak jainkoek eragiten dituzte, ez arauek.
2. Iraunkortasuna adieraztea, izaera gordetzea, nahiz eta aldaketan egon, esentzia (ura, lurruna...). Berezko izaera mantentzen da.

Bi alderdi daude: Iraunkortasuna (arrazoia) eta Aldakortasuna (zentzumena). Hau guztia K.a. VI. mendean gertatu zen, mitoak alde batera utzita.

Pentsamendu Logikoa

  • Induktiboa: partikularretik orokorrera.
  • Deduktiboa: orokorretik partikularrera.

Jakintza Eskema

  • Ezagutza iturriak: zentzumena, arrazoimena.
  • Gauzen alderdiak: itxura - esentzia.
  • Ezaugarriak: aldakortasuna, anitzak - iraunkorrak, bakarrak.

Filosofiaren Izaera

Filosofia egiaren bila dabil, jakintzarekiko maitasuna, beti gehiago jakin nahian. Jakintza filosofikoa gizakiak bi iturritatik lortzen du: Arrazoimena (esentzia) eta Zentzumena (itxura).

Zoriontasunaren bila: helburua gehiago ikastea, jakiteak jakin eta ondo bizitzen jakitea.

Presokratikoak

Tales

Arkea: Ura (dena ura da).
Eskola: monista/jonikoa.

Anaximandro

Oinarrizko elementua: ezezaguna, Apeiron (elementu indefinitu eta infinitua).
Eskola: Mileto, monista, jonikoa.

Anaximenes

Arkea: Airea (rarefrakzioak sua sortzen du, kondentsazioak beste elementuak).
Eskola: Mileto, monista, Tales eta Anaximandroren ikaslea.

Heraklito

Arkea: Sua (elementuen deskonposizioak sua sortzen du, dena etengabe aldatzen da).
Eskola: Efesokoa, monista, jonikoa.

Parmenides

Izana: dena hasieratik existitu da, izanak ezin du jatorririk izan, suntsiezina, iraunkorra.
Eskola: Eleakoa, monista, Epitaurikoa.

Zenon

Pentsatzea, izatea: zentzumenek ezin dute ikusi, arrazoimena behar da.
Eskola: Parmenidesen ikaslea.

Pitagorikoak

Arkea: Zenbakiak (esanahi mistiko eta metafisikoa).
Eskola: eskola pitagorikoa, monista, jonikoa.

Empedokles

Arkea: elementuen nahasketa (lurra, sua, airea, ura). Maitasuna eta gorrotoa indarrak.
Eskola: pluralista.

Anaxagoras

Arkea: Spermata partikulak (Aristotelesek homeomeria deitu zien).
Eskola: Pluralista, jonikoa.

Leuzipo eta Demokrito

Arkea: Atomoak (dena sortzen dute, errealitatea materiala da, ez espirituala). Atomoen talkek egiturak sortzen dituzte.
Eskola: pluralista, jonikoa, atomismoaren sortzaileak (Leuzipo sortzailea, Demokrito garatzailea).

Entradas relacionadas: