Finantza Funtzioaren Azterketa eta Egitura
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB
FINANTZA-FUNTZIOA
Finantzaketa-iturriak erabakitzeaz arduratzen da, bai eta funts horiek zertan inbertituko ditugun erabakitzeaz ere.
1. Egitura Ekonomikoak
Adierazten du zertan erabiltzen diren enpresaren fondoak (makinak, izakinak, altzariak, etab). Elementu guzti hauek osatzen dute enpresaren Aktiboa.
2. Finantza Egiturak
Enpresaren funtsen jatorria erakusten digu.
- Ondare Garbia eta Pasiboa bereizten ditugu.
- Pasiboa: Maileguan eskatzen diren besteren funtsak dira, eta itzuli behar dira.
Finantzazio Iturria
1. TITULARTASUNAREN ARABERA
- Baliabide propioak
- Besteren baliabideak
2. JATORRIAREN ARABERA
- Barne finantzaketa
- Kanpo finantzaketa
3. IRAUPENAREN ARABERA
- Epe luzeko iturriak
- Epe laburreko iturriak
Finantzaketa Iturri Propioak
Enpresaren jabetzakoak diren eta inoiz itzuli behar ez diren funtsek osatzen dute.
Autofinantzaketaren Abantailak
- Mailegua eskatu gabe eta interesak ordaindu gabe dirua lortzea ahalbidetzen du.
- Ezinbestekoak dira, funtsak lortzea zaila duten ETEentzat.
- Autonomia handiagoa ematen du, ez baita izapiderik behar, mailegu bat eskatzean bezala.
Kanpo Finantzaketa
- Epe luzeko maileguak
- Jesapenak
- Leasing: erosteko aukera dago kontratuaren mugaegunean; ez du barne hartzen ondasuna mantentzea.
- Renting: ez dago erosteko aukerarik kontratuaren mugaegunean; ondasunaren mantenua sartuta dago (aseguruak, konponketak, ...).
Epe Laburreko Kanpoko Finantzaketa Ituriak
- Epe laburreko mailegua
- Kreditu lerroa
- Merkataritza kreditua
- Merkataritza efektuen deskontua
Kapital Soziala
Bazkideen diru ekarpenak eta diruzkoak ez direnek osatzen dute. Akzioetan edo partaidetzetan banatuta egon daiteke, enpresa motaren arabera. Bi funtzio ditu: enpresak besteren finantzaketa ez erabiltzea eta hirugarrenen aurrean berme gisa jarduten du.
Erreserbak
Enpresak banatzen ez dituen mozkinak dira. Irabaziak lortzen dituenean, zati bat bazkideen artean banatzen da eta gainerakoa enpresan bertan geratzen da, inbertsio berriak egiteko.
Amortizazioa
Enpresaren ibilgetuak erabiltzeagatik edo berrikuntzak zaharkituta utzi duelako galtzen duen balioan oinarrituta, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren amaieran egiten da eta fondo bat sortzen da, amortizazio-funtsa.
Hornidurak
Hornidurak etorkizuneko gastu edo galerak estaltzeko gordetzen diren funtsak dira. Adibidez, pentsa dezagun enpresa batek badakiela konponketa handia egin beharko duela bere fabrikan itoginak dituelako, baina ez daki zehazki noiz egingo duen edo zenbat kostatuko den. Kasu horretan, enpresak konponketaren kostua kalkulatzen duen kopurua "baztertu" behar du, funts horiekin produkzio-ahalmenari eutsi ahal izateko.
Inbertsioa
Enpresak gaur egun garatzen duen jarduera da, etorkizunean irabaziak lortzeko.
- a) Erosten ditugun aktiboen arabera: Inbertsio errealak / Finantza inbertsioak
- b) Inbertsioak irauten duen denboraren arabera: Epe luzeko inbertsioak / Epe laburreko inbertsioak
- c) Inbertsioaren helburuaren arabera: Berritzeko inbertsioa / Inbertsio hedakorra / Inbertsio estrategikoa
- d) Beste inbertsio batzuekiko erlazioaren arabera: Ordezteko inbertsioa / Inbertsio osagarria / Inbertsio independentea