Finantza eta Kontabilitate Kontzeptuak: Gida Laburra

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Pasiboko hornidurak baloratzeko modua

Pasiboko hornidurak balio eguneratuan baloratzen dira.

Zenbateko estimatua eta finantzaketa

Estimatutako zenbatekoa/(1+i) formula erabiltzen da.

Enpresak behar duen dirua zenbateko "arrunta" denean, mailegu bat eskatu ohi da; zenbateko "itzela" denean, berriz, tituluak jaulki.

Interes efektiboa

Gaur egungo liburu balioa eta bizitzan zehar espero diren diru-fluxu estimatuen gaurko balioa berdintzen dituen eguneratze tasa da.

Kapitala zabaltzeko moduak

Kapital Soziala (KS) zabaltzeko moduak:

  • Akzio kopurua igo.
  • Balio Nominala (BN) handitu.

Formula: KS = Akzio kopurua X BN

Akzio propioak erosteko baldintzak

Akzio propioak erosteko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Akziodunen batzar orokorraren baimena (baimenak < 5).
  • Auto-zorroan dituen akzioen nominala Kapital Sozialaren (KS) %20 baino txikiagoa izatea.
  • Akzio propioen erosketak ez eragitea: OG + (103) + (104) < KS + LE + estatutu-erreserbak.

Eskuratzen diren akzio propioak despoltsaturik egon behar dira.

Fondo propioak ez diren baliabideak Ondare Garbian (OG)

Enpresak hirugarren pertsonengandik jaso eta itzuli behar ez dituen baliabideak dira.

Itzuli beharrik gabeko baliabide hauek, oraindik ondare garbiari egotzi gabe daudenean, enpresaren Ondare Garbian (OG) sartuko dira, kapitaleko diru-laguntza ofizialak eta kapital-dohaintzak eta legatuak izenpean.

Urteko Kontuak (UK) lantzeko epea

Enpresaburuak edota kudeatzaileek ekitaldia itxi eta gehienez hiru hilabeteko epean honako agiri hauek osatu eta sinatu behar dituzte:

  • Urteko Kontuak
  • Kudeaketa txostena
  • Emaitzen aplikazio proposamena
  • Kontu bateratuak

Urteko Kontuak (UK) aurkezteko baldintzak

Bi ekitaldiz jarraian hurrengo 3 baldintzetatik gutxienez 2 betetzekotan:

ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak)

  • Aktibo Guztira (AK) < 4.000.000 €
  • Negozio-zifra < 8.000.000 €
  • Langile kopurua < 50

Baldintza hauek betetzen dituzten enpresek ez dituzte diru-fluxuen egoera-orria eta kudeaketa txostena derrigorrez izan behar.

Mikroenpresak

  • Aktibo Guztira (AK) < 1.000.000 €
  • Negozio-zifra < 2.000.000 €
  • Langile kopurua < 10

Kudeaketa txostena

Derrigorrezkoa da, enpresan balantzea eredu laburtuan aurkeztu dezaketen enpresentzat izan ezik.

Txostenak honako informazioa jaso behar du:

  • Negozioen bilakaera eta enpresaren egoera.
  • Enpresaren etorkizuneko bilakaeraren aurreikuspena.
  • I+G (Ikerketa eta Garapena) arloetan buruturiko ekintzak.
  • Akzio propioen eskuraketa.
  • Ekitaldi-itxiera ondoko gertaera garrantzitsuak.

Burtsan kotizatzen badu, informazio gehigarria ere sartu beharko da.

Entradas relacionadas: