Finantza-Kontzeptuak eta Altxortegiaren Kudeaketa
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB
Banku Diruaren Sorkuntza
Banketxe pribatuen negozioa dirua jaso eta mailegatzea da, jarduera horretan ahalik eta errentagarritasun handiena lorturik. Negozio horren bidez sortzen da banku dirua, diruaren biderkatze-prozesuarekin.
Diruaren Funtzioak
- Truke-bidea: Dirua salgaiak eta zerbitzuak salerosteko truke-bidea da.
- Neurri-gisa: Ondasun eta zerbitzuen balioa dirutan adierazteko balio du.
- Balio-gordailua: Dirua aberastasun ekonomikoa mantentzeko balio du.
Sarrera, Kobrantza, Gastua eta Ordainketa
- Sarrera:
- Salmenta bat egiterakoan (salgaiak bidaltzean).
- Kobrantza:
- Salmenten dirua jasotzen denean (bezeroak ordaintzean).
- Gastua:
- Zerbait erosten denean (erosketa iristen zaigunean).
- Ordainketa:
- Erosketen dirua ematen denean (hornitzaileari ordaintzean).
Altxortegiaren Erregistro Liburuak
Kutxako eta bankuko erregistro liburua enpresak daukan dirua kontrolatzeko erabiltzen da.
Kutxako kontaketa
Kutxan dagoen dirua eta kontabilitatearen araberako saldoa berdinak diren ala ez egiaztatzeko. Kutxako eta bankuko erregistro liburuan oharrak egiten dira, ordainketak egin behar diren unerako dirua prest edukitzeko.
Zergatik da baliagarria altxortegiaren aurrekontua?
Enpresak altxortegiaren aurreikuspenak egiteko erabiltzen da, epe laburrera edukiko dituen kobrantzen eta ordainketen aurreikuspenak egiteko.
- Defizita: Finantza-iturriak bilatu.
- Superabita: Errentagarri egiteko aukera onena aztertu.
Likidezia Kudeaketa: Neurriak
Likidezia falta badago, zer neurri hartu daitezke?
- Merkataritza kreditua erabiltzea
- Kreditura sarriago erosi.
- Hornitzaileei ordaintzeko dagoena atzeratu.
- Kobrantzak aurreratu
- Merkataritza-efektuen bidez.
- Fakturak lehenago kobratzeko, bezeroekin eta zordunekin negoziatu.
- Bezeroen aurrerakinak negoziatu.
- Kobrantza gehitu
- Beharrezkoak ez diren ibilgetuak saldu.
- Soberan dauden produktuak likidatu.
- Ordainketak murriztu
- Beharrezkoak ez diren gastuak ezabatu.
- Inbertsioa murriztu.
- Epe laburreko mailegua edo banku kreditua eskatu.
Gehiegizko likidezia badago, zer neurri hartu daitezke?
- Hornitzaileei lehenago ordaindu.
- Maileguen amortizazioa aurreratu.
- Bezeroen ordainketa-epeak luzatu, salmentak gehitzea lortuz.