Finantza Pertsonalak Hobetzeko Gida: Aurreztea, Zorrak eta Aurrekontuak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Finantza Pertsonalak Hobetzeko Gida

Aurreztea daukagun diruaren zati bat erreserbatzea da. Horrek aukera emango dit proiektuak eta etorkizuneko helburuak lortzeko.

Zergatik Aurreztu?

  • Larrialdiak edo ezustekoak
  • Diru-sarreren galera
  • Gastu handiak etorkizunean
  • Dirua inbertitzeko

Aurreztearen Onurak

  • Diru-sarreren egonkortasuna
  • Ondasunen jabetza
  • Osasuna

Aurrekontua

Aurrekontua gure diru-sarreren eta gastuen plangintza da, eta horien jarraipena egitea ahalbidetuko digu.

Aurrekontuaren Helburuak

  • Dirua zertan gastatzen dugun jakitea
  • Gastuak lehenestea
  • Aurreztea, helburu batzuk lortzeko
  • Gure ahalmenen barruan bizitzea
  • Kontrol bat eramatea eta ez desbideratzea

Aurrekontua Sortzeko Pausoak

  1. Gastuak eta sarrerak identifikatzea
  2. Gastuak lehenestea
  3. Aurrezkia nahitaezko gastu finko gisa finkatzea
  4. Aurrekontuaren jarraipena
  5. Berrikusi eta doikuntzak egin

Gastu Motak

Nahitaezko Gastu Finkoak

  • Etxebizitza
  • Beste zor eta gastu batzuk bankuarekin
  • Beste aseguru batzuk
  • Zergak ordaintzea

Beharrezko Gastu Aldakorrak

  • Erosketa-saskiaren gastua
  • Zaintza pertsonala
  • Garraioa
  • Hezkuntza

Baztertzeko Gastuak

  • Zaintza pertsonala (gehiegizkoak)
  • Aisia

Zorra

Zorra maileguan eskatzen dugun dirua da, eta interes batzuekin batera itzuli beharko dugu etorkizunean.

Zorraren Kostuak

Interes Nominala

  • Interes nominal finkoa: maileguaren denbora guztian berdin mantentzen dena
  • Interes nominal aldakorra: maileguan zehar igotzen edo jaisten da, hainbat inguruabarren mende baitaude

Komisioak

Banku askok hainbat komisio mota kobratzen dituzte, mailegu bat irekitzeagatik adibidez.

Bestelako Gastuak

UTB (Urteko Tasa Baliokidea)

UTBak mailegatutako kopuruaren gainean itzuli beharko dugun guztizko ehunekoa neurtzen digu, gastu guztiak barne.

Zorra Motak

  • Hipoteka-mailegua
  • Mailegu pertsonalak eta kontsumoa
  • Kreditu-txartelak
  • Beste establezimendu batzuetako txartelak
  • Banku-Kontuko zorpekoak, "Zenbaki gorriak"
  • Kreditu azkarrak

Zorra Bateratzea

Zorra bateratzea zorrak (hipoteka, autoaren mailegua, kreditu-txartelak) interes txikiagoko mailegu bakar batean biltzea da, baina zenbat eta epe luzeagoan. Beraz, ordaindu dezakezun hileko kuota baxuagoa da.

Entradas relacionadas: