Finantza Sistema: Dirua, Bitartekariak eta Burtsa
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB
Diruaren Funtzioak
- Truke-bitartekoa: Ordainketa eta kobrantza bitartekorik gabe, trukea erabili beharko genuke, hau da, ondasunak ondasunekin trukatu.
- Balio-gordailua: Dirua ondasun iraunkorra da, eta edukitzaileak aukera du egoki iruditu bitartean gordetzeko, aurrerago erabiltzeko.
- Kontu-unitate komuna: Fisikak denbora segundotan neurtzen duen bezala, ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa; beraz, gauzen balioa neurtzeko haga da.
Finantza Bitartekariak
Lurralde batean ari diren finantza-bitartekari guztiek lurraldeko finantza-sistema osatzen dute.
Bankuzko Finantza Bitartekariak
- Banku zentrala
- Bankuzko finantza-bitartekariak:
- Banku pribatuak
- Kreditu-kooperatibak
Bankuz Kanpoko Finantza Bitartekariak
- Kreditu-erakunde ofiziala
- Aseguru-etxeak
- Pentsio-funts pribatuak
- Inbertsio-sozietateak eta -funtsak
- Leasing enpresak
- Kapital Arriskuko Sozietateak
- Crowdlending
- Crowdfunding
Burtsa
Finantza-produktuen salerosketan espezializatutako merkatuak dira, bonuen eta akzioen salerosketan espezializatuak. Bitartekaritza-sozietateak (balore-agentziak eta balore-sozietateak, brokerrak eta dealerrak, hurrenez hurren) finantza-produktuen merkatuetan jarduteko eskumena duten bakarrak dira.
Merkatu Jarraitua
Espainiako lau burtsak (Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentzia) elkarrekin konektatzeko informatika-sistema da, aukera ematen duena zenbait balore denbora errealean negoziatzeko, ordenagailu-terminalen bidez.
Burtsa Indizea
Merkatu jakin baten bilakaeraren adierazlea da, titulu adierazgarrienen kotizazioen jokabidea aintzat hartzen duena. Titulu horiek likidezia-mailaren arabera aukeratzen dira. Espainian, burtsa-indize orokorra IBEX-35 da. Espainiako burtsako 35 enpresa garrantzitsuenek osatzen dute, egunez egun izaten duten kontratazio-bolumenari eta, beraz, likidezia-mailari erreparatuta garrantzitsuenak diren enpresek. Adibideak: DOW JONES, EURO STOXX 50.
Akzioen Errentagarritasunaren Kalkulua
- Erosketa: Kopurua * Prezioa
- Erosketa-gastuak: Erosketaren % * Erosketaren emaitza
- Dibidenduak: Dibidendua * Kopurua
- Salmentak: Kopurua * Akzioen salmenta
- Salmenta-gastuak: Salmentaren % * Salmentaren emaitza
- Diru-sarrerak: 3 + 4
- Gastuak: 1 + 2 + 5
- Emaitzak: 6 - 7
- Errentagarritasuna: (Emaitzak * 100) / Gastuak = %
Finantza-Merkatua
- Eskaria:Enpresak, estatua, pertsonak
- Eskaintza:Pertsonak, Enpresak, Estatua
- Ondasuna:Diruaren erabilera
- Prezioa:Diruaren interesa