Fisika

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,08 KB

ERREFERENTZIA SISTEMA: Gorputz bat higitzen ari den ala ez zehazteko erabiltzen dugun puntua edo punto multzoa da. MODULUA: Bektorearen tamaina da. NORABIDEA: Bektorea hartzen duen zuzenarena da. NORANZKOA: Geziak adierazten duena. IBILBIDEA: Higikariak egiten duen bidea da,hau da, higiduran zeharkatzen dituen puntuen multzoa. LEKUALDAKETA: Jatorria higiduraren hasierako puntuan eta muturra higiduraren bukaerako puntuan dituen bektorea da. ABIADURA: Denbora unitate bakoitzeko lekualdaketa da (m/s). ALDIUNEKO ABIADURA: Abiadura neurgailuak abiadurak une oro zer balio duen adierazten digu. BATAZ BESTEKO ABIADURA: Egindako espazioa zati hura egiteko behar izandako denbora egin behar dugu. HZU: Norabidea aldatu ez, zuzena izan ibilbidea eta higikaria abiadura eta noranzko bera.AZELERAZIOA: Higikari baten abiadura denbora-unitate bakoitzean zenbat aldatzen den neurtzen duen magnitudea da.HZUA: Ibilbidea zuzena eta azelerazio konstantea duten higidurak dira.ZURRUNAK: Ez dira deformatzen indar batek eragiten dienean. ELASTIKOAK:Indar batek eraginda, deformatu egiten dira, baina indarra desagertzean, jatorrizko forma berreskuratzen dute. PLASTIKOAK: Indar batek eraginda, deformatu egiten dira, baina ez dute jatorrizko forma berreskuratzen, indarraren eragina desagertzen denean.DINAMOMETROA: Indarra neurtzeko erabiltzen dugun tresna.LEHEN PRINTZIPIOA: Inertzia printzipioa da.Gorputz bati eragiten dion indar garbia 0 denean gorputzak bere higidura egoerari eusten dio. Geldirik badago horrela geldituko da. BIGARREN PRINTZIPIOA: Indar batek gorputz bati eragiten dionean,indarraren norabide eta noranzko bereko azelerazioa du gorputzak. HIRUGARREN PRINTZIPIOA: Gorputz batek beste bati indar bat eragiten dioenean, bigarren gorputzak indar bera eragiten dio lehengoari,aurkako noranzkokoa.

Entradas relacionadas: