Fisika Kuantikoa eta Elektromagnetismoaren Oinarriak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB
Faradayren Legea
Eremu magnetiko aldakorrek korronte elektrikoa induzitzen dute zirkuitu batean. Horretarako, korronte induzitua magnitude fisiko baten bidez kuantifikatu behar da. Magnitude hori korronte-intentsitatea izan zitekeen, baina korrontea zirkuitua egiteko erabiltzen den materialaren erresistentziaren araberakoa da. Hori dela eta, hobe da indar elektroeragile (IEE induzitua) deritzon magnitudea erabiltzea. [Formula]
Aplikazio Praktikoak
Faradayren legeak aplikazio praktikoak ditu sorgailu elektrikoetan:
- Alternadorea: Korronte alternoa sortzen du.
- Dinamoa: Korronte jarraia sortzen du.
Lenzen Legea
Faradayren saiakuntzatik abiatuta, zirkuitu batean induzitutako korronte elektrikoa zirkuituko fluxu magnetikoaren aldaketaren ondorioz sortzen da. Φ = BScos α.
Noranzkoaren Araua
Lege honen arabera, induzitutako korrontearen noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren kontrakoa da. Adibidez, ipar polo bat espira baterantz hurbiltzean, espirako fluxu magnetikoa handitu egiten da. Legearen arabera, korronte induzituaren noranzkoa fluxu magnetiko horri kontra egiteko sortzen da. Beraz, korronte induzituak sortzen duen eremu magnetikoak fluxu magnetikoa gutxiagotzeko joera du.
Planck-en Teoria
Planckek gorputz beltzaren erradiazioa ulertzeko hipotesi hauek formulatu zituen:
Planck-en Hipotesiak
- Erradiazioa igortzen duten atomoek osziladore harmonikoen portaera dute.
- Osziladore bakoitzak xurgatzen edo igortzen duen erradiazioaren energia bere oszilazio-maiztasunaren (f) proportzionala da (E0 = hf).
Efektu Fotoelektrikoa (Einstein)
Geroago, Einsteinek, teoria honetan oinarrituta, azalpena eman zion efektu fotoelektrikoari:
- Argiaren energia ere kuantizatuta dago.
- Argia uhinez edo fotoiez osatuta dago (Ez = hf - W0).
Fisika Kuantikoa
Fisika Kuantikoa hiru zutabe nagusitan banatzen da:
Oinarrizko Zutabeak
- Uhin-partikula dualtasuna
- Ziurgabetasun printzipioa
- Schrödingerren ekuazioa
Kontzeptu Nagusiak
De Broglieren Hipotesia
Einsteinen ideia hartu eta garatu zuen, kontzeptu hori partikula guztietara zabalduz.
Heisenbergen Ziurgabetasun Printzipioa
Ezin da aldi berean partikula baten posizioa eta abiadura neurtu, eta errorea beti da h/4π baino handiagoa.
Schrödingerren Ekuazioa
Edozein sistemaren egoera uhin-funtzioaren bidez deskribatzen da.