Fisika Oinarrizko Kontzeptuak: Uhinak eta Elektromagnetismoa
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,49 KB
eremu elektrikoa: puntu bakoitzean adierazten du zer nolako indarra jasango lukeen coulomb bateko karga positibo batek puntu horrentan kokatuko bagenu. Beraz, bektoriala da. diafrakzioa: gerta dandin, uhinaren bidean uhin-luzeraren antzeko tamainako oztopo bat jarri behar da, edo tamaina horretako zirrikitu batetik pasatu behar da. polarizazioa: uhina linealki polarizatuta dago baldin bibrazioa beti hedapen-norabidearekiko perpendikularra den lerro zuzenaren norabide berean gertatzen bada. polarizazioa soilik da zeharkako uhinen propietate bereizgarria. interferntzia: bi uhin higiduraren interferentzia inguruneko puntu batean gertatzen den uhin horien gainezartzea da. gainezartze printzipioa: honen arabera bi uhin ingurune batean hedatzean, biak batera iristen diren puntu bateko uhin funtzioa bi uhin funtzioen batura da. interferentzia eraikitzailea: uhinak fasean dauden bi uhin iturri koherentetik badatoz, interferentzia eraikitzailea era dadin uhinek egin duten bideen arteko diferentzia uhin luzera erdiaren anizkoitz bikoitia izan behar da (0...2nλ/2). interferentzia suntzitzailea: goiko berdina baina bakoiti((2n+1)λ/2). uhin geldikorrak: norabide berean baina aurkako norazkoan hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinei deritze. uhin elektromagnetikoa: zeharkakoak dira eta elkarren artean eta hedapen norebidearekiko perpendikularrak diren eremu elektriko baten eta eremu magnetiko baten hedapena dira, izateaz, inolako euskarri edo ingurune materialaren premiarik gabe. Espektro elektrikoa: ezagun ditugun uhin elektromagnetiko guztien multzoa da, beren uhin luzera edo maiztasunaren arabera ordenaturik(y izpiak, x izpiak, izpi ultramoreak, izpi ikusgarriak, izpi infragorriak, mikrouhinak, irrati luzera laburrako uhinak, tb eta fm uhinak, am uhinak eta irrati luzera luzeko uhinak). coulomb-en legea: bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen edo aldarapen indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala.