Fisika Optika eta Mekanika: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB
Teleskopioa
Bi lente konbergentez osatua dago:
- Objektiboa: Distantzia fokal handia du. Objektua infinituan dago. Irudi erreala, txikiagoa eta ia irudi fokuan sortzen du.
- Okularra: Distantzia fokal txikia du. Lupa bezala erabiltzen da. Objektua aurreko objektuaren irudi erreala da. Irudi birtuala, hasierako objektua baino txikiagoa baina horren irudia baino handiagoa eta infinituan kokatuta badago (begiak ez du egokitzapenik behar).
Mikroskopioa
Bi lente konbergentez osatua dago:
- Objektiboa: Foku-distantzia txikia du. Objektua fokuaren hurbil eta ezkerraldera kokatzen da. Irudi erreala, handiagoa eta alderantzizkoa sortzen du.
- Okularra: Distantzia fokal handia du. Lupa bezala erabiltzen da. Objektua aurreko objektuaren irudi erreala da. Irudi birtuala, handiagoa eta infinituan kokatuta badago (begiak ez du egokitzapenik behar).
Indar Ez-Kontserbakorrak
Indar ez-kontserbakorren lana energia mekanikoa aldatzen duena da. Lanik egiten ez badute, edo lana zero bada, energia mekanikoa kontserbatzen da.
Satelitea Infinitora Eramateko Energia
Infinitora heltzeko energia minimoa 0 izango da. Hortaz, kasu honetan (+-(X) Joule) energia duenez, (+-(X) Joule) gehitu behar zaio gutxienekora iristeko eta infinitora joateko, lurraren grabitazio-indarretik irteteko.
Lupa
Lente konbergentea da. Objektua lentearen eta objektu-fokuaren artean kokatu behar da. Zenbat eta gertuago egon objektu-fokutik, hainbat eta hobeto. Objektuaren muturretik irteten diren infinitu izpietatik bi kontsideratuko ditugu:
- Ardatz optikoarekiko paralelo intziditzen dena F2 puntutik irteten da.
- Zentro optikotik doana ez da desbideratzen.
Izpiak dibergenteak dira, beraz, atzeranzko luzapenak ebakitzen dira. Irudia birtuala, handiagoa eta zuzena da. Begia lupatik hurbil jarri behar da eta begiak irudia infinituan ikusiko du, egokitzapenik gabe.
Errefrakzioa
Errefrakzioa uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean gertatzen da; bigarren gainazalera sartzen da uhin-higiduraren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da eta gerta dadin, bi inguruneek errefrakzio-indize desberdina izan behar dute. Hau dio Errefrakzioaren Legeak:
- Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
- Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n12) bigarren ingurunean lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.
Keplerren Legeak
- Planetak orbita eliptikoetan higitzen dira Eguzkiaren inguruan, Eguzkia foku batean egonik.
- Planetatik Eguzkira doan irudizko lerroak azalera bera estaltzen du denbora-tarte berean.
- Planetak orbita osatzeko behar duen periodoaren karratua, Eguzkirako batez besteko distantziaren kuboarekiko proportzionala da.
Uhin Propietateak
- Oinarrizko Fenomenoak: Uhinen izaerari zor zaizkienak dira. Propietate hauen guztien atzean fisikako printzipio garrantzitsu bat dago: Huygens-en Printzipioa, hain zuzen ere. Beharrezkoa izan dugu printzipio hau ondo ezagutzea uhinak nola hedatzen diren interpretatzeko.
- Uhinen Gainezarmen Fenomenoak: Kasu gehienetan foku bakar batetik igorritako uhinaren azterketa egin dugu. Baina, errealitatea oso desberdina izaten da. Gehienetan uhinak foku desberdinetatik sortu eta hedatzen dira eta ondorioz, espazioko puntuetan foku desberdinetatik datozen uhin hauen arteko interferentziak ematen dira. Hauexek dira aztertuko ditugunak. Eta horretarako ezinbestekoa izango da Uhinen Gainezarmen Printzipioa ondo ulertzea.
- Uhin-iturriaren eta Hartzailearen Higiduraren Ondoriozko Fenomenoak: Hauen artean nagusiena Doppler Efektua da. Halere, atal hau gure programatik kanpo geratuko da, zoritxarrez.