Fisikako Oinarrizko Kontzeptuak: Efektu Fotoelektrikoa eta Grabitazioa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB

Efektu Fotoelektrikoa

Efektu fotoelektrikoa 1887an Heinrich Hertz-ek aurkitu eta deskribatu zuen. Efektu hori honetan datza: gainazal metaliko batzuk argiaren eraginpean jartzean, elektroiak igortzen dituzte. Fenomeno hau fisika klasikoak azaldu ezin duena da.

Emisioa f > f0 denean gertatzen da soilik, non f0 atalase-maiztasuna den. Igorritako elektroien kopurua eta argiaren intentsitatea proportzionalak dira. Erradiazio erasotzailearen maiztasuna gero eta handiagoa denean, igorritako elektroien energia zinetikoa ere gero eta handiagoa izango da.

1905ean, Albert Einsteinek efektu fotoelektrikoaren azalpena eskaini zuen, Planck-en teoria kuantikoa erabiliz. Einsteinek argia fotoi izeneko energia-paketez osatuta dagoela proposatu zuen, bakoitzaren energia E = hf izanik, non h Planck-en konstantea den eta f argiaren maiztasuna.

Elektroi bat metal batetik askatzeko behar den energia minimoari erauzketa lana (WL) deritzo, eta WL = hf0 formularen bidez adierazten da. Efektu fotoelektrikoaren ekuazioa honako hau da:

  • E = WL + EZ

Non E fotoiaren energia, WL erauzketa lana eta EZ igorritako elektroiaren energia zinetikoa diren.

Eremu Grabitatorioa

Unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute, indar grabitatorioaren bidez.

Oinarrizko Kontzeptuak

  • Eremua: Espazioaren perturbazioa da.
  • Indar-eremuak: Urruneko indarrek eragiten duten espazioko eremua.
  • Eremu grabitatorioa: Gorputz batek bere inguruan sortzen duen perturbazioa da, masa izate hutsagatik.
  • Eremu grabitatorioaren intentsitatea (g): Puntu batean masa-unitate batek jasango lukeen indarra da.

Eremu Grabitatorioaren Propietateak

  • Eremu zentrala da.
  • Erradiala da.
  • Distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da.
  • Indar erakarlea da.

Lurraren Grabitate-eremua eta Pisua

Lurraren grabitate-eremua Lurrak bere inguruko espazioan eragiten duen perturbazioa da, masa izate hutsagatik sortzen duena.

Pisua grabitazioaren ondorioz gorputz bakoitzari bere zentrorantz erakartzean ezartzen dion indarra da. Lurraren gainazalean, grabitatearen azelerazioaren batez besteko balioa 9,8 m/s²-koa da.

Indar-lerroak eta Gainazal Ekipotentzialak

Indar-lerroak (Eremu-lerroak)

Indar-lerroak eremu puntu bakoitzean noranzkoa duten lerroak dira. Noranzko bera dute eta intentsitate-bektorearekiko ukitzaileak dira. Garrantzitsua da jakitea ezin direla gurutzatu.

Gainazal Ekipotentzialak

Gainazal ekipotentzialak potentzial grabitatorioa berdina duten puntuek osatzen dituzten gainazalak dira. Eremu grabitatorio batean, gainazal ekipotentzialak esfera zentrokideak izan ohi dira, eta eremu grabitatorioaren lerroekiko (EL) perpendikularrak dira beti.

Indar Kontserbakorrak eta Ez-Kontserbakorrak

Indar Kontserbakorrak

Indar-eremu kontserbakorra da partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremuaren indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen mende baino ez dagoenean, hau da, egindako bidearen mende ez dagoenean.

Indar Ez-Kontserbakorrak

Indar ez-kontserbakorra da, bi puntuen artean higitzean indarrak egindako lana ibilbidearen araberakoa denean. Kasu honetan, ez dago indar horrekin lotutako energia potentzialaz hitz egiterik. Adibidez, marruskadura indarra indar ez-kontserbakorra da.

Energia Potentzial Grabitatorioa (Ep)

Eremu grabitatorio kontserbakorrean, lanak ez du masaren egindako bidearen mendekotasunik, eta lanaren balioa hasierako eta amaierako puntuen artean energia potentzial grabitatorioak izandako aldakuntzaren bidez adierazi daiteke.

Potentzial Grabitatorioa (V)

Potentzial grabitatorioa (V) eremu grabitatorio batean kokaturiko masa-unitatearen energia potentziala adierazten du.

Energia Mekanikoaren Kontserbazioa

Gorputz batean eragiten ari diren indar guztiak kontserbakorrak badira, gorputzaren energia mekanikoak konstante irauten du.

Entradas relacionadas: