Fisio Nuklearra, Fusioa eta Indukzio Elektromagnetikoa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Fisio Nuklearra: Oinarriak eta Kate Erreakzioa

Nukleo atomiko batzuk zatitzean energia handia askatzen da. Prozesua pizteko aktibazio energia behar da. Hori lortzeko, nukleo ezegonkorra neutroi geldo batez bonbardatzen da.

Hemen neutroiak askatzen dira, eta hauek beste atomo batzuk desintegrarazten dituzte, kate erreakzioa sortuz. Kate erreakzioa kontrolatzen ez bada, leherketa gertatzen da.

Indar nuklear bortitzak aldarapen elektrostatikoa gainditzen du, protoiak eta neutroiak loturik mantenduz. Nukleo atomiko bat apurtzeko, lotura energia gainditu behar da. Lotura energia (E=mc2).

Fusio Nuklearra: Eguzkiaren Energia

Fusioa Eguzkian gertatzen da. Bi nukleo txiki elkartzean (masaren zati bat energia bihurtzen da).

Aktibazio energia behar da, aldarapen elektrostatikoa gainditzeko behar den energia, energia termiko moduan eman litekeena.

Energia lortzeko egokia da: infinitua eta hondakinik gabe (gaur egun ez da errentagarria).

Fusio Ez Kontrolatua

Bonba termonuklearretan lortu izan da, modu ez kontrolatuan, aktibazio energia lortzeko fisiozko bonba atomiko bat erabiliz.

Erreakzio horietan masa zati bat galtzen da; lortzen den nukleoaren masa, horretarako erabili diren bi nukleoena baino txikiagoa da. Masa galera energiari lotuta dago: E=m·c2.

Biot-Savart Legea

Korronte elektrikoak bere inguruan eremu magnetikoa sortzen du.

Korronte Zuzen eta Infinitua

Eremu magnetikoaren balioa: B = u / (2π · i / r).

Eremuan indar-lerroak haria inguratzen duten zirkunferentziak dira. u iragazkortasun magnetikoaren konstantea da, materialekin zerikusia duena (hutsean: u = 4π · 10-7 T·m/A).

Korronte Zirkularra (Espira)

Korronte zirkular baten erdian korronte elektrikoak sortzen duen eremu magnetikoaren balioa:

B = u / 2 · i / r.

Indukzio Elektromagnetikoa

Faradayren Saiakuntzak

Iturririk gabeko zirkuitu batean iman bat gerturatzen edo urruntzen bada, zirkuituan korronte bat agertzen da. Efektu bera lortzen da imana beharrean zirkuitua mugituta.

  • Korronte horri korronte induzitu deritzo.
  • Mugimenduaren noranzkoa aldatzen bada, korrontearen noranzkoa ere aldatzen da.
  • Mugimendu azkarragoak korronte handiagoa sortzen du.

Fluxu edo Jario Magnetikoa

Gainazal batean zeharreko fluxu magnetikoa (Φ), gainazal hori zeharkatzen duten eremu magnetiko lerro kopuruaren neurri bat da:

Φ = B · S · cos(α)

Faraday-Lenz Legea

Zirkuitu batean indar elektroeragile induzitua (ε) sortzen da, bera zeharkatzen duen fluxu magnetikoa aldatzen denean:

ε = -dΦ/dt

Beraz, korronte induzitua sortzeko hiru modu daude:

  1. Eremua aldatu.
  2. Eremuaren eta azaleraren arteko angelua aldatu.
  3. Azalera aldatu.

Lenz Legea

Induzitutako korrontearekin lotutako eremu magnetikoak sortzen duen fluxua, hura sortu duen fluxu-aldaketari kontrajartzen zaio.

Entradas relacionadas: