Fonetika eta Fonologia: Hotsen Azterketa
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB
Historian zehar iritzi desberdinak egon dira: Eskola estrukturalistan (edo Pragako zirkulua) ez zuten ezer jakin nahi fonetikarekin. Horregatik, fonología sortu zen ikertzeko eremu giza. Hauentzat batak bestarekin ez du batere serikusirik, izan ere, fonetika alderdi fisikoarekin lotzen dute, natur zientziaren metodologían oinarrituta eta fonología giza zientziatan bezala landu behar da. Eskola honen ostean, eskola sortzailea sortu zen eta honetan Chomsky azpimarratuko genuke. Bestetik, teoría sortzailetik kanpo beste korroonte batzuk sortu ziren (kezka fonetikoengatik): fonología naturala, artikulatorioa eta esperimentubidezkoa. Hauek F eta Fren muga lausotzat hartzen dute.
Fonetika eta fonologíak orokorrean gizakiok hotsak ekoiztu eta entzutean gertatzen dena ikertzen dute. Horren ildotik, hizketa oharkabean egiten dugun ekintza da eta bi eremu hauek oharkabean egiten dugun azterketak lirateke.
Hizkuntza ahoan edo belarrietan gertatzeaz gain, burmuinean ere gertatzen da. Funtsean hotsen alderdi fisikoak fonetikak aztertzen ditu eta fonologiak berriz haien antolamendu kognitiboa, hots, hizkuntzak buruan daukan antolamendua aztertzen du. Hala ere, ezin da fonetika fonologiatik aldendu eta alderantziz. Izan ere, hotsak ekoizterakoan eta entzuterakoan norabide beretik landu behar dira. Hau da, oharmenak zein ekoizpenak beti edukiko dute hizkuntza antolamenduaren eragina. Fonetikan zein fonologian ekoizpena eta oharmena lotzen dira.
Beraz bien arteko muga ezin da zehatz mehatz marratu baina garrantzitsua da jakitea batak bestearen beharra duela.
Laburbilduz, gizakiok fonologikoki funtzionatzen dugula esan genezake eta ekoizten duguna alderdi fonetikoari dagokiola eta ekoizten dugun hori (fonetika), gure oharmenean fonologiak landuko lukeela. Hizkuntzaren alderdi fonetikoa kanpoaldearekin du serikusia, gauzatze fisikoa nolakoa den aztertzen duelako baina hori barreneko antolamenduaz hautematen dugu.
Orduan, fonetikari eta fonologialariek bere alorrean helburu desberdinak eduki arren eta erabateko zientziak ez izan arren, ez du esan nahi bestearen alorra kontuan hartu behar ez dutenik.
AIRE ETORRI MEKANISMOAK:
Oro har, biriketatik datorren airea darabilgu hotsak ekoizterakoan. Airea biriketatik dator, glotisetik igarotzen da eta dardara egin dezake edo ez (BIRIKA MEKANISMOA).
GLOTIS MEKANISMOAN hersketa bat gertatzen da glotisean, ahoskordek bidea ixten dute, eta horrez gain ahotsbidean beste hersketa bat gertatzen da. 2 hersketa momentu berean eta bien artean aire poltsa bat sortzen da. Egoera honetan, glotisa igotzekotan tartea txikitu egiten da eta presio igoera ekarriko du, eta ezpainetatik gertu dagoen hersketa irekiko da aireak bultzatuta. Horrela sortzen dira KoNTSONANTE ELEKTIBOAK. Glotisak beherantz egitekotan, tartea handitu egingo da eta presioak behera egingo du, glotis gaineko hersketa irekiz. Knapoaldeko hersketa ere ireki egingo da eta une batean kanpoko aireaa barrura sartzen da, glotiseko hersketa irekiz. Horrela sortzen dira HOTS INPLOSIBOAK.
MEKANISMO BELARRA: klikak egiteko bi hersketa eggiten dira, mihiaren bidez, hain zuzen ere. Adb, mihi puntak hersketa egiten badu goiko hortz hobietan eta era berean mihi atzeak ahosabai bigunean contra beste hersketa egingo balu, bien artean aire poltsa bat legoke. Orduan, mihiak goiko aldea jaisten du, tartea handituz eta presioa jaitsiz. Funtsean, hobietako hersketa irekitzen da, gero airea sartu eta beluko hersketa irekitzen da