Fonetika eta Fonologia: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB
Biriketatik kanporantz doan aire-etorriaz ekoizten dira hotsak. Ahoskordek dardara egiten badute, sudurrerako bidea irekita edo itxita (sudurkari edo ahokari), glotis gaineko ahosbidean traba gertatzen bada edo ez (trabariak edo ozenak).
Fonemak
Fonemak hiztunak ahoskatu nahi dituen hotsak dira, hautematen dituenak. Hots horiek burmuinean daude.
Ahoskodak
Laringean dauden triangelu itxurako tolesdurak dira. Ahostasunarekin lotuta daude, izan ere, ahots-kordek dardara egiten badute, hotsa ahostuna izango da; bestela, ahoskabea.
Alofonoak
Fonema baten gauzatze guztiak dira, testuinguruaren arabera identifika daitezkeenak. Hiztun arrunt batek ez ditu hautematen hots-aldaera hauek. Adibidez, euskaraz desberdin ahoskatzen dira baloia eta laban hitzen b-ak.
Herzketa
Itxiunea gertatzen da. Artikulatzaileek elkarren ukipen irmoa egiten dutenean, aireari erabateko traba jartzen zaio.
Ahoskunea
Hizketa-hotsen ekoizpenean, biriketatik kanporantz datorren aireari bidea gehien estutzen zaion gunea da.
Ahosmoldea
Artikulatzaileek airea nola moldatzen duten aztertzen duen parametroa da.
Afrikatuak
Hots trabariak dira. tz, ts eta tx-etan igurtzia dago.
Txistukariak
(Definizioa falta da)
Ozenak
Ondo entzuten direnak dira. Traba dago, baina airea pasatzea ahalbidetzen du. Gehienbat bokalak dira. Sudurkari, albokari eta dardarkariak ere bai.
Dardarkari bakunak (Ttak)
Mihiaren aurrealdeak oso labur jotzen ditu hortz-hobiak, eta berehala urruntzen da. Ukipen azkar bat gertatzen da.
Sudurkariak
Ahosabai bigunak eta aho-gingilak sudurrerako bidea irekita uzten dutenean, hots sudurkariak ekoitziko dira. Kontsonante sudurkarietan, eten bat gertatzen da ahots-bidean, espainetako (m), ezpain-hortzetako (anfibio), hortz-hobietako (n), sabaiko (ñ) edo sabai biguneko (hanka) hersketan irauten duen bitartean. Aldi berean, airea sudurretik etengabe ateratzen da.
Sabaikariak
Mihiaren enborra ahosabaira hurbiltzean sortzen dira.
Apikariak
Mihiaren puntaz ahoskatzen dira.
Lepokariak
Mihi-lepoaz ahoskatzen diren hotsak dira. (Adibidez, s normala).
Irristariak
Bokalerdi eta kontsonanterdiak elkartzen dituen ahots-mota da.
Hobikariak
Mihiaren aurrealdea hortz-hobietara hurbiltzen denean sortzen dira.
Horzkariak
Mihiaren aurrealdearen eta goiko hortzen arteko hotsen ezaugarria da.
Hurbilkariak
Organo artikulatzaileen arteko tartea handiegia da igurtzia sortzeko, baina nahikoa ahoskunea hautemateko. Artikulatzaileak elkarrengana hurbiltzen dira, baina ez nahikoa herzketa gertatzeko.
Herskariak
Biriketatik datorren aire-etorriari erabateko oztopoa jartzen zaio une batez. Aire-etorria gelditzen da, eta organo artikulatzaileen arteko bidea itxi egiten da. Hots hauek trabarienak dira, erabateko herzketa baitago.
Ezpainkariak
Ezpainen arteko herzketa da nagusi.
Ezpain-horzkariak
Beheko ezpaina eta goiko hortzen artean gertatzen da ahoskunea.
Belarrak
Ahosabai bigunaren eta mihiaren arteko hersketaz ahoskatzen diren hotsak dira.
Albokariak
Kontsonante bat ahoskatzean, airea ahoaren alde batetik edo bietatik irteten da. Mihia hobietan dago. Traba dago, baina airea pasatzen da.