Formak Herrian: Marrazketa, Pintura eta Modelatzea

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Formak Herrian: Marrazketa, Pintura eta Modelatzea

Teknikak: Marrazketa, pintura eta modelatzea

Ikasmaila / Zikloa: [Datuak falta dira]

1. Gaitasunak

  1. Oinarrizko forma geometriko eta organikoak identifikatzea, inguruneko eraikinei behatuta, inguruko eraikuntzak egoki irudikatzeko.
  2. Modulu, egitura eta proportzio kontzeptuak egoki erabiliz, inguruneko formak irudikatzea, espazioaren antolaketarako duten garrantziaz jabetzeko.
  3. Irudien deskribapena, marrazketa, argazkigintza eta eraikuntza teknikak zuzen erabiltzea, beharrezko material eta tresnak egoki hautatuz, inguruneko formak zehaztasunez irudikatzeko.

2. Edukiak

Kontzeptuak

  • Oinarrizko formak: geometrikoak eta organikoak.
  • Modulua, egitura eta proportzioa.
  • Irudien deskribapena, marrazketa, argazkigintza eta eraikuntza teknikak.

Prozedurak

  • Forma geometriko eta organikoen irudikapen eta erabilera zehatza.
  • Modulu eta egituren sorrera eta proportzioaren erabilera espazioaren antolaketan.
  • Irudien deskribapena, marrazketa, argazkigintza eta eraikuntza tekniken erabilera egoki eta zuzena.

Jarrerak

  • Inguruneko formekiko interesa eta jakin-mina.
  • Taldeko lanaren garrantzia.
  • Material, tresna eta ikasgelarekiko ardura.

3. Ebaluazioa

Gaitasun zk.Ebaluazio TresnakEbaluazio Irizpideak
1
  • Bildutako material laguntzailea: argazkiak, artikuluak, mapak, liburuak.
  • Ikaslearen jendaurreko azalpenak.
Oinarrizko forma geometrikoak (karratua, triangelua, zirkunferentzia, hexaedroa, tetraedroa eta esfera) eta organikoak herriko eraikinetan zehaztasunez identifikatzen ditu.
2
  • Maketaren eraikitze prozesuaren behaketa.
  • Egindako zirriborroak.
  • Egindako maketa.
  • Inguruneko formak bi eta hiru dimentsiotan zehaztasunez irudikatzen ditu.
  • Marrazkietan eta hiru dimentsioko eraikuntzan modulu eta proportzio kontzeptuak egoki erabiltzen ditu eta hiru dimentsioetara zuzen eramaten ditu.
3
  • Maketaren eraikitze prozesuaren behaketa.
  • Egindako zirriborroak.
  • Egindako maketa.
Irudien deskribapena, marrazketa, argazkigintza eta eraikuntza teknikak zuzen eta egoki erabiltzen ditu, eta haiekin lotutako materialak eta tresnak era sekuentziatu eta koherentean hautatzen ditu.

Entradas relacionadas: