Foruak eta Karlistaldiak: XIX. Mendeko Gatazka eta Ondorioak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB
XIX. Mendeko Gertaera Nagusien Lexikoa
Testuinguru historiko honetan aipatzekoak diren termino eta pertsonaia garrantzitsuenak:
- Isabel II.a: Fernando VII.aren alaba, adingabekoa zen.
- Maria Kristina: Isabel II.a adingabea zenez, erreginordea izan zen.
- Gorteak: Herritarren ordezkariek osatzen duten botere legegilea duen erakundea.
- Foruak: Lurralde baten bizitza antolatzen zuten ohiturak lege bihurtuta.
Foruen Aldaketak eta Lege-Testuen Gakoak
Bigarren mailako ideia gisa, foruen inguruko lege-testu garrantzitsuak ditugu:
- 1. artikulua: Foruak berrestea, baina 1837ko Konstituzioak ezarritako batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.
- 2. artikulua: Gobernuak, euskal lurraldeei eta Nafarroari entzun ondoren, aldaketa proposatuko die Gorteei, eta hauek foruak konstituziora moldatuko dituzte.
- Azken paragrafoan, agintari eta erakunde guztiek lege hau errespetatu behar dutela esaten da.
Testuinguru Historikoa: Lehen Karlistaldia eta Foruak
Fernando VII.a hil zenean, Isabel II.a adingabe zenez, Maria Kristina erreginaordearen eta Baldomero Espartero erregeordearen esku geratu zen erregetza. Bitarte horretan finkatu zituzten Espainian estatu liberalaren oinarriak, eta abian jarri zituzten zentralizazio politikoa eta administratiboa, eta batasun juridikoa.
Aldi berean, gatazka zibila, Lehen Karlistaldia, sortu zen euskal eta nafar lurraldeetan, liberalen eta absolutisten artean. Liberalak Isabel II.aren jarraitzaileak ziren, eta absolutistak (karlistak) Karlos Maria Isidroren (Fernando VII.aren anaia) jarraitzaileak ziren. Karlistek absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalen alde zeuden, eta liberalak, aldiz, liberalismoa ezartzearen, legeak bateratzearen eta zentralizazioaren alde zeuden.
Gatazka Bergarako Ituna (1839) sinatzean bukatu zen. Karlistek Isabel II.a onartu zuten, eta horren truke, liberalek foruak onartzeko, aldatzeko edo berrikusteko konpromisoa hartuko zuten. Testu honetan ikusten dugu nola hitza betetzen duten eta foruak onartzen dituzten.
Dokumentu honen bigarren artikuluan Gobernuaren nahia azaltzen da euskal nahiz nafar ordezkariekin biltzeko, foruak konstituziora moldatzeko. Ezin izan zuten elkarrekin jardun, eta foruek bilakaera desberdina izan zuten.
Ondorioak Euskal eta Nafar Lurraldeetan
Ondorioei erreparatuz, Nafarroaren negoziazioei esker Lege Hitzarmena (1841ko abuztuan) sortu zen. Lege horren arabera, Nafarroa erresuma izateari utzi zion, baina autonomia administratibo handia zuen oraindik.
Euskal lurraldeetan Foru Pasea deuseztatu zuten, eta matxinada armatua sortu zen 1841ko urrian. Honen erantzuna 1841ko urriko dekretua izan zen. Dekretu honek deuseztatzen zituen Foru Paseak, Foru Aldundiak eta Batzar Orokorra, eta muga-zergak kostaldera eraman zituen. Hala ere, honekin ez da foruen gaia ixten.