Fotosintesia: Argiaren Energia Bizitzaren Sustatzaile
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 43,32 KB
Argiaren intentsitatea: Zenbat eta intentsitate handiagoa izan, orduan eta azkarrago gertatzen da fotosintesia, baina behin argiz asetzean, abiadura konstante mantentzen da.
CO2 kontzentrazioa
Zenbat eta CO2 gehiago izan, orduan eta hobeto eta errazago gertatzen da fotosintesia, baina behin gehienezko asimilazio puntura iristean, abiadura konstante mantentzen da.
O2 kontzentrazioa
Errendimendua jaisten du erribulosan itsastean inhibitzaile gisa jokatzen duelako.
Tenperatura
Bakarrik ilunpeko fasean eragiten du, parte hartzen duten entzimen desnaturalizazioa eragiten baitu.
Hezetasuna
Lurrean zenbat eta hezetasun gehiago egon, orduan eta fotosintesi eraginkorragoa gertatzen da, landareek sustraietatik xurgatzen baitute ura. Atmosfera lehorra denean, landareek estomak ixten dituzte urik ez galtzeko, baina era berean, gasen trukea mozten da, fotosintesia barne.
Argiaren kolorea
Errendimendua argiaren kolorearen araberakoa da, baina beti dago kolore zehatz bat pigmentu bakoitzerako: klorofila (berdea), karotenoidea (hori-laranja)... Errendimendu handienak kolore gorri edo urdinarekin lotzen dira.
Beste bide anaboliko batzuk
Organismo heterotrofoek erreakzio anabolikoak egin ditzakete molekula organiko sinpleetatik, biomolekula konplexuak eratuz:
- Glukoneogenesia: Materia organiko ez gluzidikotik glukosa bat sortzeko ahalmena da, eta horretarako azido pirubikoa erabiltzen da.
- Glukogenogenesia: Gorputzeko glukosak bildu eta glukogenoa sortzeko ahalmena da. Bide anaboliko hau gibelean gertatzen da gorputzeko toxikotasun maila erregulatuz.
- Lipidoen anabolismoa: Gantz azidoak eta glizerolak batuz triazilglizeridoak sortzeko ahalmena da.
- Proteinen anabolismoa: Glukolisi eta Krebsen zikloaren metabolitoak batuz eta ostean amina talde batekin bat elkartuz, aminoazido ez-esentzialak sortzeko ahalmena da.
Erreakzio kimikoek askatzen duten energiaz baliatuz materia organikoaren sintesia. Erreakzio aerobikoa da (O2 behar da!)
- Soilik bakteriek egin dezakete.
- Ilunpeko fasea garatzen dute eta argitakoaren ordez, erreakzio exergonikoa: konposatu erreduzitua oxidatzen da eta askatutako energiaz baliatuta, Calvinen zikloa aktibatzen da.
- Energia oxidazio erreakzioetatik lortzen dute.
- Sustratua oxidatzean, ATP eta NADPHak eskuratzen dira eta CO2 Calvinen zikloan sartzen da finkapena gertatzeko.
Argitako fasea
H2O kontsumitzen da O2 askatuz, eta ATP eta NADPHak kargatzen dira.
Argiaren biltzea
Argia tilakoidearen mintzean dauden fotosistemetan biltzen da. Fotosistemaren erdian dagoen pigmentu fotosintetikoa (klorofila) garrantzitsua da. Fotosistema batek atal ezberdinak ditu:
- Erreakziogunea: Itu klorofila (e- emailea) eta hartzailea (itu klorofilatik salto egindako e- -aren hartzailea).
- Antena molekulak: Itu klorofila inguruan daude.
Fotosistema ezberdinak daude: I.PS eta II.PS
Elektroien garraio katea eta fotolisia
Mg e- galtzean, elektroien garraio katea gertatzen da.
- I.PS-ri argia heltzean e- bat kanporatzen du FNP entzimara heldu arte, honek NADP+ NADPH bihurtuz.
- II.PS-ri argia heltzean e- bat kanporatzen zaio plastokinonari emanez, kanpoko H+ -ak lumenera sartzen ditu. e- zitokromo eta plastozianinatik bidaiatzen du I.PSa berriro ere e- -az asetuz.
- II.PSa berriro ere e- kargatzeko, ur molekulen fotolisia gertatzen da: H2O → ½O2 + 2H+ + 2e-
Fotofosforilazioa (ATParen karga)
Lumenaren barruko presioa oso handia da. ATP-sintasa entzima erabiltzen da. Protoiak hau zeharkatu eta energia eman P bat juntatzeko. ZIKLIKOA: Horrenbesteko energiarik behar ez duenean, bakarrik I.PS parte hartzen du eta ez dira NADP+ erreduzitzen, baina ATPak bai.
Ilunpeko fasea
Fase honetan Calvinen zikloa gertatzen da, horretan erribulosa 1,5 difosfatoa garrantzitsua da.
CO2 + erribulosa 1,5 difosfatoa (6C) → 2 molekula azido fosfoglizeriko (APG) (3C) → (ATP eta NADPH kontsumituz) → glizeraldehido 3-fosfato (G3P) → 2 molekula (3C), bati 1C kendu glukosa egiteko eta besteak gehitu = 5C (erribulosa 5 fosfato) → Molekula hori ATPak kontsumituz P talde bat eransten zaio eta erribulosa 1,5 difosfato molekula berreskuratzea lortzen du. 6 aldiz glukosa bat.