Francoren Diktadura: Erregimenaren Zutabe, Bilakaera eta Oposizioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,78 KB

Gaia. Franco Jeneralaren Diktadura

Erregimenaren Zutabeak

Erregimenaren Osagai Ideologikoak

  1. Nazionalkatolizismoa. Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren garapenean. Nazionalkatolizismoak Francoren legitimazioa egin zuen.
  2. Militarismoa. Diktadura frankistarentzat garaipen militarraren erabilera funtsezkoa izan zen. Francoren ustez, Armada nazio oinarria zen eta edonon egon zitezkeen. Kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen.
  3. Ultranazionalismo zentralista. Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten. Frankismoak, batasun historikoaren kontzeptu falangista sartu zuen: “unidad de destino en lo universal”.
  4. Korporatibismo faxista. Praktikan, diktadura frankista kapitalista izan zen, jabetzaren printzipio liberala onartuz. Liberalismoaren aurkako ideologiari jarraituz, alderdi bakarra ezarri zuen, Falange Española Tradicionalista y de las JONS.

Erregimenaren Gizarte Osagaiak

  1. Falangea. Francok Falangeko sortzailea izandako Primo de Riveraren irudia erabili zuen gizarte-erreformako programaren erretorika jartzeko.
  2. Eliza. Francoren arabera, Estatua eta Eliza ezin ziren banandu. Eliza ongizate ekonomikoa, benetako gizarte agintea, balizko aurkarien kontrol zorrotza, eta erlijio praktikarako eta doktrina hedatzeko erraztasun itzela eduki zuen. Horrela, diktadurak Eliza babestu zuen eta Elizak Francoren ideal patriotikoak legitimatu zituen.
  3. Armada. Armadak beti izan zuen eragina diktadorearengan: Francoren ondoan beti egon ziren berarekin ibilitako militarrak eta aholkuak ere ematen zizkioten ministroak izendatzeko orduan. Francok Armadaren leialtasuna izan zuen beti.
  4. Oligarkia, nekazariak eta burgesia txikia. Estatu frankistak altxamendu militarraren aldeko gizarte taldeen laguntza izan zuen: lur jabe handiak, industria enpresaburuak, finantzariak eta probintzietako burgesia txikia. Erdiko klasea garatu eta askatasun politikorik ez egotea onartu zuen. Aldi berean, langile askok erregimenarekin identifikatu zuen bere aurrerakuntza, hau da, apolitikoak ziren.

Estatuko Lege Nagusiak

  1. Lanaren Forua. Estatu berria antolatzeko lan munduko harremanak egituratu ziren eta horretarako derrigorrezko sindikatu bakarra eta bertikalak jarri zuen martxan.
  2. Gorteak Eratzeko Legea. Lege horren bidez, erregimenak herriak Estatuaren lanetan parte hartzeko deia egin zuen; horretarako, ordezkaritza ganbera sortu eta Gorteetako bostehun prokuradore baino gehiagok osatzen zuten; gehienak ofiziozkoak ziren eta hainbat Francok zuzen izendatuak.
  3. "Itxura" liberaleko legeak. Bigarren Mundu Gerra amaituta, gerrako garaileen aurrean zilegitasuna lortzeko helburuarekin, Francok Espainolen Forua argitaratu zuen, erregimena zuritzeko. Lege honek sistema politiko autoritarioa eta konfesionala proposatzen zuen.
    • 1945ean, Erreferendumaren helburua Espainian sufragio unibertsala zegoela erakustea zen.
    • 1947ko legearen arabera, Espainia "erresuma" zen tradizioz, baina Franco biziarteko buruzagia zen, eta berak zuen ondorengo estatu burua izendatzeko eskubidea.
  4. Diktadura finkatzeko legeak. Francok Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea aldarrikatu zuen. Lege hau doktrina falangista erakundeetan sartu eta Falange Espainol Tradizionalista alderdi bakarra zela adierazi zuen.

Zazpi lege nagusiek ez zituzten pertsonen defentsa eta segurtasun juridikoa bermatzen. Gainera, Estatu demokratikoaren printzipioak baztertuak ziren: aginte betearazleak mendean zeukan legegilea eta egitura judiziala ministerioen mende zegoen. Bestalde, salbuespenezko auzitegiak eta jurisdikzio bereziak zeuden. Auzitegi militarrek adierazpen askatasuna ukatzen zuten. Azkenik, Ordena Publikoaren Auzitegia jazarri zen.

Erregimenaren Bilakaera (1). Gerraostea: 40ko Hamarkada

Zapalkuntza Politiko eta Soziala

Milioika pertsonek ideiak aldatu beharra izan zuten, Estatu berri horrek behartuta, exekutatuak izateko arriskupean. Erbesteratuak harrerako herrialdeetara egokitu behar izan ziren.

Kontrol soziala eta ideologikoa: zentsura, hezkuntza eta propaganda. Erregimen berriaren propaganda kontsigna batek Francok agindu eta Espainiak men egin zion. Unibertsitateak, institutuak, eta arazketa prozesuen biktimak izan ziren. Hezkuntza sistema osoa jarri zen erregimenaren menpe. Bestalde, intelektual asko joan ziren Espainiatik. Horrela, Espainiak betiko galdu zituen zientzialariak, historialariak, margolariak... Amerika Latinara joanda. Gainera, giza kapital handia galdu zuen (27ko belaunaldia).

Kanpoko Harremanak

  1. Ardatz faxistarekiko lotura. Gerra Zibiletik irten zenean, Espainiak konpromisoa zuen potentzia faxistekin. Nazioen Elkartea utzi zuen eta Alemaniaren eta Espainiaren arteko Adiskidetasun Ituna sinatu zuen Hitlerrekin. Lankidetza horren ondorioz, Dibisio Urdina Errusiako frontera joan zen, eta gainera, lehengaiak eta laguntza logistikoa eman zizkion Alemaniaren armadari. Espainia Bigarren Mundu Gerran sartu ez arren, laguntza eskaini zien Alemaniari eta Italiari. Edozelan ere, Hendaiako mugan, Francok eta Hitlerrek bilera izan zuten, baina bi diktadoreek ez zuten akordiorik lortu.
  2. Neutraltasuna. Francok, aliatuekiko harremanak hobetzeko, Gómez Jordanari eman zion Atzerri Arazoetarako kargua eta neutrala zela aldarrikatu zuen.
  3. Nazioarteko isolamendua. Gerra amaitu baino lehen, hurbiltze argia egon zen AEBtako erakunde militarren eta Francoren erregimenaren artean. Francok eta Amerikako Estatu Batuek sinaturiko akordioetan, herri horri merkataritzako eta aire-nabigazioko eskubideak eman zizkieten Espainian, Marokon eta Ifnin. Geroago, Francok gobernu berria eratu zuen, Atzerri Arazoetarako ministroa Martín Artajo izendatuz; horren helburua nazioarteko iritzia bere alde jartzea zen, erregimenaren izaera katolikoa izanik. NBEren akordioak blokeo diplomatiko eta ekonomiko arindua ezarri zion Espainiari; gainera, Perónen Argentinak janariak bidali zituen. Beraz, NBEtik kanpo gelditu zen eta Marshall Planeko fondoak ezin eskuratu. Bestalde, AEB, Frantziako edo Ingalaterrako enpresek interesak zituzten Espainian.

Politika Ekonomikoa: Autarkia

  1. Gerraren ondorioak. Gerra bat izanik, eta ez edozelangoa, 500.000 pertsona hil ziren, eta 300.000 erbesteratu behar izan ziren, zapalkuntzatik ihes egiteko. Suntsipenak handiak izan ziren bonbardaturiko hirietan. Errepideek, trenbide lineak eta trenbide parkeak kalte larriak izan zituzten. Abeltzaintza eta nekazaritzak murriztu egin ziren. Industriak ez zuen aurrerapenik izan. Nazio Produktuaren kalkulu baikorrek aditzera ematen dute gerrako hirurtekoan % 25eko murriztapena egon zela.
  2. Gosearen urteak eta errazionamendua. Gerra finantzatzeak hondamena ekarri zion herri ogasunari, Espainiako Banku errepublikanoko erreserbak hornidura sobietarrak ordaintzeko erabili baitziren. Gastu publikoaren hazkundea eta produkzioaren hondamenaren eraginez, pezetaren kotizazioa % 50ean urritu zen. Inflazioa handia izan zen, eta bizitza kostua garestitu zen. Gerra amaituta, demografia suspertzen hasi zen. Gainera, gose handia egon zen, eta horrek biztanleak landa ingurura joatea eragin zuen. Bestalde, tuberkulosia, tifus edo disenteria epidemiak gertatu ziren. Ustelkeriaren eraginez, Falangeren menpe, merkataritza sare paraleloa hedatu zen: merkatu beltza. Ustelkeriaren onuradun nagusiak erregimenari atxikitako taldeak izan ziren, fondo publikoak erabiltzen zituzten bakarrak zirelako eta merkataritzaren eta industriaren arloko eskumenak zituztelako.
  3. Autarkia eta ekonomiako sektore publikoa. Espainian industrializazioa sustatzeko, Gobernuak sektore publikoa sortu zuen, Industriako Nazio Erakundea deitua; horrek zenbait lantegi martxan jarri zituen. Bestetik, telefono komunikazioak eta aireko garraioa nazionalizatu zituen. Gero ere, energia elektrikoaren ekoizpena nabarmen hazi zen, baina eskaria betetzeko erregimenak herrilanak sustatu behar izan zituen. Autarkiaren ondorioz, berrogeiko hamarkada osoan Espainian ia ez zen hazkunderik izan. Aldi berean, politika horrek kostu altuak, espekulazio handia eta lehiakortasun urria ekarri zuen. Bestalde, etxebizitzaren arazoari dagokionez, industriako hiri paisaian txabolismoak presentzia handia izan zuen.

Frankismoaren Aurkako Oposizio Politikoa

Falangista gogorrak eta monarkikoak baztertuak gelditu ziren. Alfontso XIII.aren semeak Lausanako Manifestua egin zuen eta "justizian eta tolerantzian" oinarrituriko berrezarkuntza monarkikoa eskaini zien herritarrei. Bestalde, Erbesteko Gobernu Errepublikanoak nolabaiteko eragina zuen Mendebaldeko kantzelaritzetan. Baina Francok nahiko erraz kontrolatu zituen oposizioaren erasoak, bai erbesteko errepublikanoen erasoaldi diplomatikoa, bai gerrillako armadaren ekintzak.

Erregimenaren Bilakaera (2). Irekitzea eta Kanpoko Onarpena: 50ko Hamarkada

Kanpo Harremanak

Trumanen doktrinatik hasita eta Koreako gerra hasi arte, nazioarteko gertaera garrantzitsuak baliozkoak izan ziren AEBek Francoren laguntza onartzeko eta mendebaldea defendatzeko estrategian parte hartzeko. Gainera, Frantziako muga berriro ireki eta Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin merkataritza hitzarmenak sinatu zituen. Bestalde, Frantziak Marokori independentzia emateak subiranotasuna eman zion Maroko espainiarrari. Gero, Espainiak gerra txiki bat izan zuen Ifnin.

Akordioak Amerikako Estatu Batuekin. AEBekin sinaturiko akordioarekin, Francok ezohiko politika inauguratu zuen Espainian, Falangeren ideia nazionalistak eta antikapitalistak ukatuz. Baina Marshall Planeko hondakin batzuk baino ez ziren eskuratu. Akordioaren bitartez, biek defentsarako eta diru laguntzarako politika ezarri zuten. Diru laguntza garrantzi handikoa izan zen, Espainiako ekonomia egoera ikusita. Hainbat elikagai iritsi ziren, eta hori baliozkoa izan zen prezioak egonkortzeko. Hala ere, errentagarria izan zen Francorentzat, politika moduari uko egin gabe.

Elizarekin konkordatua. Espainiak eta Vatikanoak konkordatua sinatu zuten. Konkordatuaren bidez, Estatuak laguntza eman zion Elizari; eliza forua ziurtatu zuen eta Elizari irakaskuntzan eskubide zabalak onartu zizkion. Elizak neurriz kanpoko laudorioak ematen zizkion Francori, haren irudia indartuz. Irakaskuntzan, Elizak gizarte eragin nabarmena izan zuen ideologia itxia garatuz: pentsamendu askatasuna baztertu zuen; sexualitatearekiko obsesioa zabaldu zuen; emakumea gizonaren mende egotea aldarrikatu zuten.

Entradas relacionadas: