Francoren Diktadura eta Gerra Zibila: Espainiako Ekonomiaren Aldaketak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,96 KB

Iruzkinduko dugu testu hau, testua identifikatzen, ideia printzipalak adierazten, testuinguruan kokatzen, eta ondorioak ateratzen. Testu honetan lege bateko artikulu batzuk agertzen direlako, juridikoa da, lehen mailako iturrikoa, garaikoa delako eta eduki ekonomiko dituena, testu publiko batean BOE-n argitaratuta dagoelako ete legea delako, herriarentzat zuzenduta, eta egilea Franco da, garai horretan hura agintzen zuelako. Testu hau argitaratu zen Gerra Zibila amaitu eta gero, ekonomia atzerapen bat izan zuen zen eta autarkia jarri zen. Ekonomia hori aurrera ateratzeko plana bat ezarriko da, hori da testuaren helburua, plana hori ezartzea. Gerra Zibilaren ondoren, ekonomia atzerapen bat izan zuen, Francok onartzen duena testu honetan. Lege honek, gerrak eragindako atzerapenari aurre egoteko egin behar diren nazio-interesak aipatzen ditu. Nazio-intereseko industriak, ekonomia edo defentsarako beharrezkoak direnak dira gobernuaren arabera, hainbat sektoreetan. Baita ere abantaila batzuk adierazten ditu, behar diren lurrak desjabetzeko ahalmena, zergak jaistea eta estatuaren bermea. Francok ekonomiaren atzerapera konpondu nahi du, eta horretarako plana hau ezarri nahi du. Espainiak ekoiztu dituen produktuen kanpoko inportazioetatik aske izateko, zeozer egin behar delaren beharra dagoela adierazten da, hau da, sistema autarkikoa ezartzea. Gerra Zibila hasi zen errepublikaren kontrako estatu kolpeak hasi zirenean. Gerra Zibila amaitzean krisialdi bat ekarri zuen non ekonomia atzerapena jasan zuen. Hori aurre egiteko, autarkia ezarri zen, kanpoarekiko inolako mendetasunik izateko, Espainian ekoiztutako produktuen inportazioetatik aske izateko. Espainia autosufizientea izatea adierazten du autarkia. Industriaren Institutu Nazionala sortu zen 1941ean, industria egituratzeko, sustatzeko eta nazionalizatzeko eta zenbat enpresak sortuko dira. Estatuak ekonomia arautu zuen, batez ere kanpo merkataritza baina inportazioak garestitu egin ziren eta adiskideri, erregimen-trafikoa, ustelkeria eta proiektu pribatu askoren porrota ekarri zuen. Azkenean, autarkia sistemarekin bizi maila txarragoa egon zen, aurreratu nahi ziren egoerak, gehiago atzeratu zuten, eta pobrezia eta gosea nabarmendu zen, non errazionamendu liburu batzuk egin ziren baina ez zen funtzionatu eta jendeak ez legalki lortzen zuten elikagaiak, hau da, estraperloa egiten hasi zen. 1952an amaitu zen errazionamendu sistema eta 1957tik autarkiarekin amaitu zen ondorio negatiboak izan zituelako, are gehiago okertu zuelako berreskuratu nahi zituzten egoerak. Testuaren garrantzia ekonomia berreraikitzea da autarkia ezartzen. Hala ere, autarkia ezartzeak ez zuen ezer lagundu egoerari aurre egiteko, horrekin konpondu nahi ziren egoerak, gehiago ahuldu zirelako. Baina Gerra Hotzan, ekonomia kapitalista ezarriko da eta egonkortasun maila bat ekarri zuen, garapen ekonomiko bat iritsi arte 1960 hamarkadan. 1957an sortutako gobernu politikak (ekonomia liberalizatzea batez ere) herrialdearen garapenerako aproposak izan ziren pobrezia murriztuz eta bizimodua hobetuz eta, gobernuaren ustearen kontra, aldi berean askatasunaren aldeko borroka areagotu zen. Diplomaziak sortutako arazoak konpontzearren eta Europako demokrazien antza hartzearren lege berriak atera zituen: 1957an Administrazio Zibilaren Araubide Juridikoa administrazioa deszentralizatzeko eta modernizatzeko baita gobernua eta estatuaren jarduerak bereizteko (Francok bien arduraduna izanda); 1966an Manuel Fragak Prentsa Legea aurkeztu zuen aurretiko zentsura kenduz; Erlijio askatasunari buruzko legea Elizari monopolio kenduz baina pribilegioak mantenduz; Hezkuntza Lege Orokorra derrigorrezko hezkuntza 14 urtera arte arautuz; eta amaitzeko, Lege Organikoa konstituzio antzekoa izateko herri ordezkaritza udalerria, familia eta sindikatuan uzten zituen eta subiranotasuna Francok zuela adierazten zen. Horrekin batera 1969an bere ondorengotzat Juan Karlos Borboikoa jo zuen. Bestalde ekonomian izandako arazoak konpontzearren autarkia ekonomia eredu desegokia zela onartu eta Carrer Blancoren aholkuei jarraituz 1957an gobernu berria osotu zen Opus Deiko teknokratekin (ideia ekonomiko liberal, baina politiko kontserbadore), desarrollismoa deitzen den garapen ekonomiaren aldia hasiz. Merkatua ireki zuten eta estatuaren esku hartzea murriztu zuten (1952an prezio-askatasuna ezarriz adb.). Horrekin batera ekonomia antolamendu berrirako egonkortze plan bat prestatu zuten lege dekretuen bidez Espainiako ekonomia Europako ekonomian integratzeko kapitalismoaren hedapenaz baliatuz. Horretarako ordainketa balantza orekatu behar uzten pezeta debaluatuz. Hasiera batean txarra izan zen soldatak izoztu zirelako, zergak igo eta langabezia igo zuelako. Baina, dolarrekiko esportazioak sustatu zituzten, gastu publikoa kontrolatu zuten eta amnistia zabala eman zioten Espainiari itzulitako kapitalari adibidez eta holan, inflazioari eutsi zioten, esportazioak igo eta ordainketa balantza orekatu zuten. Egonkortze plana eta gero garapen plana eraman zen aurrera sektore publikoa planifikatzeko eta pribatua bideratzeko, Laureano Lopez Frantziako Gobernuaren eredua hartuz. 3 plan argitaratu ziren 1964 eta 1975 artean eta azkena petrolioaren krisiagatik eten egin zen, langabezia areagotuz. Helburu nagusienak, industrializazio maila baxuko eremuak industrializatzea eta garraiobidea garatzea ziren. Dena den, plana ez zen oso arrakastatsua izan, izan ere, azken batean leku errentagarrienetan inbertitu zen eta garraiobideetan egin zen aurrerapena ez zen nahikoa izan. Hala ere, 1960-70 artean zegoen ekonomiaren ziklo onuragarriak, merkatua liberalizatzeak, atzerriarekiko ateak irekitzeak eta 1970ean EEErekin egindako lehentasunezko hitzarmenak langileen emigrazioa handitu zituzten eta haiek bidalitako dibisaren hazkuntza, kanpo inbertsioak eta turismoa ekarri zuten. Horiek bai Espainaren garapen ekonomikorako aproposak izan zirenak. Ekonomiaren garapenarekin batera Espainiak gizarte aldaketak pairatzen hasi zen. Jaiotze-tasa igo egin zen eta heriotza-tasa jeitzi egin zen, aldi berean migrazioak handitu egin ziren erregimenarentzat aproposa izan zena ezin zielako hainbeste pertsonei lana eman. Europan (Suitzara edo Alemaniara) eta Espainian barrena (Euskadi, Katalunia edo Madrilera) izan ziren nabarmenenak. Emigranteak laguntzeko Emigrazio Instituto Nazionala eta emigranteentzako legedi bereziak sortu ziren, gainera hirigintza berriak sortu ziren eraikuntza sektorea dinamizatuz eta landa eremua gehiago despoblatu egin zen. Horrekin batera nekazaritza gizartetik gizarte industrializatura pasatzeak gizarte egitura erabat aldatu zuen. Ondorioz, nekezaritza jornalarien kantitatea murriztu egin zen; erdiko klasea handitu (1975an langile klasea baino gehiago ziren); hiritarrak libreagoak izatera pasatu ziren; emakumeen rola aldatu egin zen; etxetresnak eta kotxeak izateko aukera zabaldu egin zen.

Iruzkinduko dugu testu hau, testu identifikatzen, ideia nagusiak ateratzen, historikoki finkatzen, eta ondorioak ateratzen. Testu honek, lehen mailako iturrikoa da, garai horretan idatzita dagoelako. Testu mota juridikoa da, legen baten artikulu batzuk daudelako, eduki juridiko, politiko eta sozialekin. Testu honek gobernua idazten du, orduan, esan genezake Francok idatz zezakeela. Testua, legeak direlako eta BOE-n argitaratuta dagoelako, publikoa da, herriari zuzenduta. Nahiz eta oraindik bigarren mundu gerra ez hasi, egitura politikoa eta administratiboa jartzeko hainbat pausu egiten hasi ziren, horrela Francoren diktadura ezartzen hasten da. Testuak adierazten du, frankismoarekin bat ez datorrena edo haren kontra joaten denarekin amaituko dutela. Testu honek erantzuna bat da, Frankismoaren kontra dauden alderdi politikoentzat, eta horiek desagerrarazteko lege honek ezarriko dira, eta azkenean alderdi guztiak hautsiz, Francoren diktadura iritsiko da. Ondo adierazten du, nortzuek diren erantzuna emateko arduradunak, adierazten duelako Armada, Magistraturako eta Falange Tradizionalista y de las J.O.N-S izango direla. Lehen artikuluan, arduradun politikoa esleitzen zaie 1934tik 1936ra bitartean Espainiari jasanarazi duten edozein eragina sortu zuten pertsonei adierazten du. Bigarren artikuluan, Frente Popularra osatzen duten alderdi politiko guztiak legez kanpo geratzen direla adierazten du. Eta azkenik, hirugarren artikuluan, adierazten du, legez kanpo dauden alderdiak, ondasunak eta eskubideak galdu dituztela.

1939ko apirilaren 1ean Gerra Zibila bukatutzat ematen da. Ondorio demografikoak oso negatiboak izan ziren zenbait arrazoiengatik: borroka-frontean izandako giza-heriotzengatik 600.000 biztanle hil ziren, tropa frankistak hurbiltzen ari zirelako eta atzerritaratuak mugak gainditzen ari zirelako eta azkenik miloika lagunek guztiz aldatu behar izan ztelako beraien jokabideak eta ideiak. Atzerriratuek hartu zituzten herrietara moldatu behar izan ziren. Espainian alderdi politiko galtzaileek, kartzela-zigor gogorrak jasan zituzten eta gizartean baztertuta egon ziren. Elizako hierarkiak, batzuen garaileek zerabiltzaten errepresioaren berri. Gizartearen eta ideologiaren kontrola ezarri zen; zentsura. Francok agindu eta Espainiak bete egiten zuen, hori zen erregimen berriaren propagandarako kontsigna bat.. Gerra ostearen lehenengo osagaiak gosea eta errepresio politiko soziala izan ziren. Erdiko klase eta langileetako zati handia galdu zen erregimenak baztertuta. Errepresioaren beldurrak eta lan egiteko beharrak jende asko jarri zuen erregimenaren aldean interesagatik. Gerra zibila bukatzean, estatu berriaren lehenengo ekintza ofizialetako bat, Erantzukizun Politikoen Legea (1939) izango da. Errepublikaren konstituzio ala legalitate osoa defendatzen zutenei auziperatzeko bidea irekitzen zitzaien.

Testuaren garrantzia dago nola Francok, nahiz eta oraindik gerra ez amaitzea, nola pausuz pausu bere diktadura ezartzen hasten dela, horrela gutxinaka gutxinaka sendotu dezan. Erregimen horren oinarria da alderdi guztiak legez kanpo geratzea eta desagertzea. Honekin hasiko da Francoren diktadura, 1939tik hasita, 1975ean Francok hil egingo da eta 1978 arte iraungo du erregimena, non demokrazia berreskuratuko da gaur egungo daukagun konstituzioarekin.

Entradas relacionadas: