Francoren Erregimenaren Krisia (1969-1975)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB

ERREGIMENAREN KRISIA (1969-1975)

Egoera: Krisi Orokorra

Ekonomia eta politikan, Franco gero eta ahulago zegoen. Gobernuan, inmobilistak eta liberalagoak tirabiran aritzen ziren.

Luis Carrero Blanco (1973)

Gobernu buru izendatu zuten. Asmoa: Franco hil ostean berak gobernuan jarraitzea. Abenduan: ETAko komando batek hil zuen.

Carlos Arias Navarro (1974)

Carrero Blanco hil zenean, Carlos Arias Navarro jarri zuten gobernu buru. Lehenengo aldiz, gobernuan militar baino zibil gehiago zeuden. Hasieran ukitu liberala izan zuen, baina hainbat gertakarirengatik jarrera immobilista hartu zuen.

Jarrera immobilistaren adibidea: Polizia bat hiltzeagatik anarkista bat hil zuten.

Jarrera immobilistaren ondorioz:

  • Ministro aurrerakoienek gobernua utzi zuten.
  • Nazioartean erregimen frankistaren kontrako jarrera areagotu zen.

Gertakari Garrantzitsuak

  • 1973: Petrolioaren krisia, Politikaren irekitzea, Saharako gaia konpondu beharra.
  • 1975eko irailaren 27a: 2 ETAko eta 3 FRAPeko kide hil zituzten.

OPOSIZIOA (1959tik Aurrera)

Egoera

AEBrekin harreman onak zituen erregimenak, baina EEEan ez zuten onartu. Oposizioa pozik zegoen egoera honekin, eta oposizio berria sortu zen.

1962: Municheko Bilkura

Kideak: 118. Kanpoan zegoen oposizioa: komunistak ez zituzten onartu. SEU erakundetik kanporatu zituzten desobedientziagatik. Kanpo geratu zirenak: Eliza Katolikoak ez zuen ezer esan, zati bat irekitasunaren alde egon arren, eta Don Joan Borboikoak jarrera anbiguoa izan zuen.

Sinatzaileak: Salvador de Madariaga erbesteratuen izenean eta José María Gil Robles Espainiakoen izenean.

Helburua: Espainiako egoera antidemokratikoa salatzea.

Eskaerak:

  • Autonomia
  • Giza eskubideak
  • Askatasun sindikalak
  • Alderdi politikoak legeztatzea
  • ...

Ondorioa: Errepresioa. Kartzelaratzeak, lanpostuen galerak... Kanpoan gertatu zenez, ezin izan zuten ezkutatu. Konpentsatzeko: Francoren aldeko manifestazioak prestatu zituzten, gehiengoa bere alde zegoela erakusteko.

Oposizio Taldeak

Unibertsitatean: Sistemaren Aurka

1963tik aurrera, ikasleek mobilizazio ugari egin zituzten. Kontrolatzeko, errepresioa erabili zuten: unibertsitateak itxi, ikasleak kanporatu...

Langileak

CCOO sindikatu ofizialean sartu ziren. Batez ere komunistak aritu ziren honetan.

Eliza: Askatasuna Eskatu

Vatikanoko II. Kontzilioan oinarriturik, Elizaren sektore batzuk diktadurari aurre egin zioten.

Montserrateko Abadeak: diktadurari aurre egin zion.

Añoveros: Espainiatik kanporatu nahi izan zuten euskara eta euskal kultura defendatzeagatik.

Komunistak

Erregimenak gogor egin zuen hauen aurka. Salbuespen egoera asko ezarri zituen.

Oposizioa Antolatu

Espainian jarduteko eta zatiketa gainditzeko ahaleginak egin ziren.

1974: Batzar Demokratikoa sortu zen (Komunistak eta erregimenaren aurkako beste talde batzuk).

PSOEn bi korronte zeuden:

  • Erregezaleak
  • Errepublikarrak

Erregezaleek irabazi zuten: Felipe González idazkari nagusi izendatu zuten.

1975ean: Konbergentzia Demokratikorako Plataforma sortu zen.

Geroago: Koordinazio Demokratikoa osatu zen.

FRANCOREN HERIOTZA

1975eko azaroaren 20an.

Entradas relacionadas: