Frankismoa: Diktaduraren Gakoak, Eboluzioa eta Oinarriak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB

Frankismoa

1. Hasiera eta sendotzea (1936-1959)

  • 1936-1949: Isolamendua eta autarkia

  • 1949-1959: Nazioartean onartuago eta irekitasunaren bidean

2. Egonkortasuna eta krisia (1959-1975)

  • Garapen planak, teknokratak
  • Kontinuismoa: Demokrazia Organikoa
  • Inmobilismoa

Frankismoa indartu zuten faktoreak

  • 1. Militarrak: Europako jeneralik gazteena (44 urte)

    • Militar eta estratega onaren fama
    • Gerran garaipen asko
  • 2. Nazioarteko faktoreak: Hitler eta Mussolinirekin harreman ona

    • Kanpoko laguntzak lortu zituen
    • Errepublikarrek ez zuten laguntzarik lortu
  • 3. Barne faktoreak

    • Beste militarrek ez zioten aurre egin
    • Militar garrantzitsuak hil ziren: Mola, Sanjurjo. La Baraka (testu batek Franco zorteduna zela dio).
  • 4. Erlijiosoak

    • Elizak babesa
    • Eliza-estatua elkartuta
    • Jainkoak aukeratu zuen Espainia gidatzeko

Frankismoaren lehen erabakiak

Ez Errepublika, ez Erregetza

  • 1. Errepublikako legeak desegin

    • Autonomiak abolitu ziren
    • Greba eskubidea kendu zen
    • Adierazpen askatasunik ez
    • Desjabetutako lurrak itzuli ziren
    • Konstituzioa kendu zen
    • Eta abar...
  • 2. Estatu totalitarioa

    • Parlamentarismoa deuseztatu zen
    • Alderdi eta sindikatuak debekatu ziren
    • Alderdi politiko bakarra: Falange Española Tradicionalista y de las JONS
    • Buruzagitza osoa berak zuen

Frankismoaren oinarriak

Ez zuen ideologia propiorik:

  • 1. Faxismoa

    • Errepublika ez, Erregetza ez
    • Italia eta Alemaniari kopiatu zitzaion
    • Bere izena: Caudillo
    • Inperioa osatzeko nahia (Errege-Erregina Katolikoen eredua)
    • Alderdi bakarra: Falange Española Tradicionalista y de las JONS (1939-1975)
  • 2. Antikomunismoa

    • Errepublikarren aurka altxatzeko erabilitako aitzakia
    • Italia eta Alemaniak komunismoaren aurkako ituna sinatu zuten
    • 1939an Espainia ere itunean sartu eta Nazioen Elkartea utzi zuen (beste batzuek ere bai)
  • 3. Katolizismoa

    • Batzuek "nazionalkatolizismoa" deitu zioten
    • Hasieratik elkarri lotuta
    • Gerra Zibila = Gurutzada Santua

Oinarri soziala (Francoren defendatzaileak)

  • Armada
  • Eliza
  • Lurjabe handiak
  • Erdi mailako nekazariak

Francoren neurriak oinarri soziala indartzeko:

  • Elizako goi karguak izendatu zituen
  • Palio azpian ibili zen
  • Elizak hezkuntza kontrolatu zuen
  • Apaizek soldatak berreskuratu zituzten
  • Apaizaren oniritzia behar zen: maisu, alkate, etab. izateko
  • Moral katoliko gogorra

Oinarri politikoa

  • Diktadura ezarri zuen eta gobernu frankista osatu zuten: falangistek, militarrek, monarkikoek eta katolikoek.
  • Hainbat lege egin zituen, konstituzio antzeko zerbait izateko (7 Oinarrizko Legeak):
    • 1938ko Lanaren Forua, helburu ekonomiko eta sozialekin.
      • Sindikaturik ez, bakarrik ofiziala.
    • 1942ko Gorteetako Legea, legegintzarako legea, funtzio mugatuekin.
      • Kide guztiak izendatuak ziren, prokuradoreak.
      • 1968tik aurrera, 1/3 familiak aukeratzen zituen.
    • 1945eko Espainiarren Forua. Eskubide eta betebeharrak.
    • 1945eko Erreferendumaren Legea. Espainiarrak kontsultatuak izan zitezkeen.
    • 1947ko Estatuburutzaren Ondorengotzaren Legea.
      • Erresuma izendatu zen, baina erregerik ez.
      • Biziarteko boterea.
      • Ondorengoa berak erabaki zuen (erreferendumean: %93k bai, putxerazoa).
    • 1958ko Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Legea.
      • Falangea alderdi bakarra zen.
      • Kargu publiko guztiek Mugimenduaren oinarriak onartu behar zituzten.
    • 1967ko Estatuko Lege Organikoa, konstituzio antzekoa.
      • Estatu burua eta gobernuko presidentea bereizi ziren, 1973ra arte ez zen gauzatu.
  • Ez zegoen alderdi politikorik... Demokrazia Organikoa zegoela defendatu zuen: familia, udalerria eta lanean oinarrituta.

Entradas relacionadas: