Frankismoa EHn: Erresistentzia, Ekonomia eta ETAren Sorrera
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,82 KB
Diktadura Frankista Euskal Herrian (1939-1975)
Erbesteko Antolakuntza eta Hasierako Erresistentzia
Diktadura frankista Euskal Herrian (1939-1975) hasi zenean, buruzagiek alderdien azpiegiturak berrantolatzen eta komunikazio zubiak ezartzen hasi ziren erbestearekin. Erresistentziarako Junta eta Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Delegatua sortu zituzten. Lan eta ekonomia baldintza gogorrak eta frankismoaren aurkako oposizioa zirela medio, greba orokor baterako deialdia egin zen. Grebalariek errepresio gogorra jasan zuten. 50eko hamarkadan, EKIN gazte erakundea sortu zen, hasieran EAJren barnean. Hauek buruzagi nazionalistak kritikatu zituzten. Garai hartan, gizarte aldaketa sakona eta industria prozesu bizkorra izan zen. Hazkunde ekonomiko handia zegoen.
Eusko Jaurlaritza Erbestean eta Nazioarteko Harremanak
Frankistek Bilbo konkistatzean, Eusko Jaurlaritzak Bartzelonan hartu zuen egoitza. Agirrek AEBetara ihes egitea lortu zuen. Alemanek Vichyko gobernua ezartzean, EAJren bulegoak itxi eta errefuxiatu asko Ameriketara joan ziren. Bertan, New Yorken Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak ireki zituen eta harreman onak egin zituen AEBekin nazioarteko borrokan. EAJren harremanak Errepublikaren erbesteko gobernuarekin tirabiratsuak ziren, baina Baionako Ituna sinatzean batasuna berreskuratu zen.
Euskal Ekonomiaren Hazkundea eta Gizarte Aldaketa
Gerraostean, euskal industriak loraldia izan zuen, etorkin asko etorri baitziren Gaztela, Extremadura, Andaluzia eta Galiziatik, eta horrek eragina izan zuen. Bigarren sektorea nagusi zen. 1973 arte langabezia ez zen hasi, eta Barne Produktu Gordina izugarri hazi zen.
Lan Gatazkak, ETAren Gorakada eta Trantsizioaren Ataria
Lan gatazka ugari izan ziren, soldaten igoera eskatzeko grebak tartean. Adibide nagusiak:
- Bilboko Labe Garaiak
- Beasain
- Asturiasekoak
Langileak enpresari eta erregimenaren aurka zeuden erabat. Apaiz batzuk eta intelektualak haien alde jarri ziren. Erregimenak atxiloketak eta torturak erabili zituen horren aurrean. Bitartean, ETA EAJtik urrundu zen. 1964an Aberri Egunerako lehen deialdia egin zuen. Herritarren artean gero eta nabariagoa zen erregimenaren deslegitimazioa. 1966an, V. Biltzarrean, ETAk nazio askapenerako mugimendu sozialistatzat hartu zuen bere burua. Borroka areagotu heinean, haien kontrako errepresioa gero eta gogorragoa zen. Burgosen 16 militanteren aurkako epaiketa izan zen. Penintsulako esparru guztietan protestak izan ziren.
Alderdi politikoek ez zituzten mugimendu haiek erabat kontrolatzen. Autodeterminazio, amnistia, euskara eta askatasunaren aldeko proposamenak erabaki gabe geratu ziren Franco hil zenean. ETAko bi militante eta FRAPeko hiru kondenatu zituzten. Beraz, Trantsizioaren hasiera gatazkatsua izan zen Euskal Herrian.