Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura eta Erresistentzia (1939-1975)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Frankismoa Euskal Herrian (1939-1975)

Sarrera: Diktadura frankista

Gerra Zibila irabazi zuenetik, Francok 1975ean hil zen arte gobernatu zuen Espainia modu diktatorialean, baina denboran zehar bere erregimenak aldaketak jasan zituen. Francok ezarritako diktadura pertsonala izan zen, eta hurrengo printzipioetan oinarritzen zen: nazionalismoa, katolizismoa, tradizionalismoa eta autoritarismoa. Esan beharra dago Frankismoak hasieran faxismoaren itxura, sinboloak eta erakundeak erabili zituela, baina laster erregimena ezaugarri propioekin finkatu zen. Francoren izaerari dagokionez, militarra zen; ondorioz, autoritatean eta diziplinan oinarritzen zen, eta oso zuhurra eta hotza zenez, ondo moldatzen zen jendea kontrolatzeko orduan. Ez zuen izaera politiko propiorik, eta alderdi politiko guztiak gorrotatzen zituen; horregatik, alderdi bakarreko erregimena ezarri zuen: Mugimendua. Frankismoan bi fase orokor bereizten dira: 1939tik 1959ra arte. Fase honetan, errepresioa, isolamendua eta autarkia ziren ezaugarri garrantzitsuenak. Bigarren fasean, 1959tik 1975era arte, kanpo harremanak normalizatu ziren, errepresioa leundu zen eta ekonomia ireki zen, desarrollismoa ahalbidetuz.

Oposizioa eta errepresioa Euskal Herrian

Euskal Herrian ere, frankismoaren lehen urteak gogorrenak izan ziren; errepresio oso gogorra egon zen 40ko hamarkadan. Hala ere, frankismoak oinarri soziala lortu zuen Euskal Herrian, izan ere, armadan, elizan, enpresaburuen artean eta abarretan. Horregatik, frankismoan euskal abizenak ere ikus ditzakegu, besteak beste: Areitza, Careaga, Lekerika. 60ko hamarkadan, desarrollismoa zela eta, erdiko mailak eta burgesia txikiak frankismo soziologikoa eratu zuten.

Beraz, 40ko hamarkadan erregimenak eragindako errepresioagatik, eta Euskal Herrian zegoen erregimenarekiko beldur, axolagabetasun eta pasibotasunagatik, oso zaila izan zen oposizioaren eta sindikalismoaren eredu bat sortzea. Buruzagi gehienak erbestean zeuden, eta hemen geratu zirenak espetxeraturik; beraz, oposizioa sortzeko ahaleginak porrot egin zuen. Dena den, oposizioa bideratzeko, laster Euskal Herrian geratu ziren buruzagi politikoek komunikazio zubiak ezarri zituzten Frantzian zeuden buruzagiekin. Horrela, Erresistentziarako Junta eta Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Delegatu bat sortu zuten.

Zentzu honetan, azpimarratu behar dugu 1945ean alderdi politiko eta sindikatu gehienek (EAJ, UGT, PCE, ANV, ELA...) Baionako Hitzarmena sinatu zutela. Oso garrantzitsua izan zen, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren legitimotasuna aitortzen zuen eta demokrazia eta askatasuna helburu gisa finkatzen zituen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, oposizio armatua egitea pentsatu zuen Eusko Jaurlaritzak frankismoaren aurka; proiektuak Euzko-Naia zuen izena. Baina 1946an ideia hori baztertu zuten, eta momentu horretatik aurrera, oposizio politikoa bideratu zuten sindikalismoaren eta langile mugimenduen bidez. 1947. urtean greba orokor baterako deialdia egon zen, eta 1951n beste bat; baina errepresioa oso gogorra izan zen, eta izandako oihartzuna ez zen oso handia.

Aldaketak egon ziren 50eko hamarkadan EAJren inguruan. EKIN (belaunaldi berri batek sortutako joera progresista eta akonfesionala) sortu zen, eta buruzagi nazionalisten pasibotasuna kritikatzen zuten. Hasieran, EGI-n (Euzko Gaztedi) integratu ziren, baina haien arteko tentsioak gero eta handiagoak ziren, eta 1959. urtean banandu ziren. Geroxeago, urte horretan bertan, EKINetik ETA (Euskadi Ta Askatasuna) sortu zen. Euren abertzaletasuna Hirugarren Munduko erakunde iraultzaileen mezuarekin nahasten zuten. Txabi Etxebarrieta izan zen teorikoa eta maoismoa sartu zuena. Haien helburuak autodeterminazioa eta Euskal Herriko lurralde guztiak batzea ziren. 1964an, tentsioak handiagotu zirenean, EKINen eta ETAren harremanak apurtu ziren.

Entradas relacionadas: