Frankismoa: Kanpo Harremanak, Ekonomia eta Oposizioa
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB
Kanpo Harremanak
Nazioarteko isolamendua
II. Mundu Gerra amaitutakoan, Espainia baztertuta geratu zen; ez zuten sortu berria zen Nazio Batuetan onartu, Hitler eta Mussolinirekin izandako harremanagatik.
Espainia Marshall Planetik baztertuta geratu zen.
1950 inguruan, nazioarteko giro berria Espainiarentzat egokiagoa izan zen, Gerra Hotza hasi baitzen. EEBBak Espainiako erregimenaren antikomunismoa baloratzen hasi ziren.
Estatu Batuekin hitzarmena
Azkenean, EEBBek eta Espainiak hitzarmen ekonomikoa izenpetu zuten. EEBBek Espainian lau base militar paratzeko eskubidea lortu zuten; horren truke, Espainiari laguntza ekonomikoa eta material militar kaxkarra eskaini zioten.
Beranduxeago, Espainiak Nazio Batuetan sartzea lortu zuen.
Gaiaz aldatuz, Espainiak Afrikako koloniak galdu zituen. 1956an, Francok Marokoren independentzia onartu zuen, protektoratuko hiri nagusietan greba eta manifestazio bortitzak gertatu ostean.
Batikanoarekin konkordatua
Erregimenak katolizismoaren ofizialtasuna berretsi eta Elizaren Forua eman zuen (lege bereziak).
Horren truke, Gobernuak gotzainak izendatzeko eskubidea gorde zuen.
Frankismoaren Politika Ekonomikoa
Autarkia
Gerraren ondorio latzen eta Espainiako gobernuaren politika ekonomikoaren erruz, 40ko hamarkadan Espainiako ekonomiak hondoa jo zuen. Autarkiaren bidez autohorniketa lortu nahi zuten, Espainian ekoitzi zitezkeen atzerriko produktuen inportazioa eragotziz.
Lege eta dekretuen bidez, gobernuak kontsumoa, prezioak, merkataritza edo inbertsioei buruzko erabaki garrantzitsuenak hartu zituen:
Inportazioak mugatu zituen.
Zereal ekoizpena eta merkataritza arautu zituen.
Kontsumoa murrizteko arrazionamendu kartilen sistema ezarri zuen.
1941ean, INI (Instituto Nacional de Industria) sortu zuen, Espainiako industrializazioa bultzatzeko. INIk enpresa publiko sorta bat eraiki zuen.
Autarkiaren ondorioak
Industriaren ekoizpen osoa jaitsi zen, lehengai, kapital eta teknologia faltagatik.
Inflazio handia sortu zen; Gobernuak zor publikoa finantzatzeko txanpona igorri zuen.
Ordainketa-balantzaren desoreka: Espainiak saldutakoa baino gehiago erosi zuen.
Bizi maila jaitsi zen eta 'merkatu beltza' sortu zen.
Oreka Plana
50etik aurrera, errekuperazio aldia hasi zen, EEBBen laguntza eta politika ekonomiko berriagatik. Gobernuak ekonomia nazioarteko merkatura irekitzea erabaki zuen. Ondorioz, Espainiako ekonomia hazi zen, baina ordainketa-balantzaren desorekagatik estatua bankarrotaren atarian zegoen. Horregatik, Francok Opuseko teknokratak gobernura ekarri zituen. Orduan, Opuseko ministroek 'Oreka Plana' aurkeztu zuten:
Peseta debaluatu zuten, esportazioak bultzatu eta defizita gutxitzeko.
Gastu publikoa murriztu zuten eta langileen soldatak izoztu zituzten.
Atzerriko enpresei Espainian inbertitzeko erraztasunak eman zizkien.
Plan horrek inflazioa gutxitu eta ordainketa-balantzaren desoreka konpondu zuen.
Ondorio kaltegarriak ere izan zituen: langabezia hazi zen (babestutako enpresa askok itxi behar izan zuelako) eta langileen kontsumitzeko ahalmena jaitsi zen.
Francoaren Aurkako Oposizioa
Oposizioa 40ko hamarkadan
Mendietan sakabanatutako 10.000 gudari armatuek (makiak) faxisten egoitza eta udaletxeen aurkako erasoak egin zituzten; gehienak komunistak ziren.
40ko hamarkadan, industria-guneetan lehen grebak hasi ziren.
Zapalkuntza oso handia izan zen, eta gobernuak sindikatu edo alderdien ekintzak atxiloketen eta heriotza-zigorren bidez nahikoa erraztasunez erreprimitu zituen.
Atzerriko gobernu errepublikanoaren ekintzak sinbolikoak izan ziren.
Monarkikoen oposizioa ere ahula izan zen. Lausanako Manifestuan Don Juan de Borbonek monarkiaren berrezarkuntza eskatu zuen, baina Juan Carlos bere semea Espainiara bidali zuen, ikasketak irakasle frankistekin egin zitzan.
Oposizioa 50eko hamarkadan
50eko hamarkadan, erregimenak barruko egonkortasun handia lortu zuen.
Berrogeita hamarreko urteen amaieran, oposizioa indartu zen. Erregimenak errepresio-legeekin eta poliziaren zapalkuntzaren bitartez erantzun zion...