Frankismoa: Testuinguru Historikoa eta Ekonomia Autarkikoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

TESTUINGURU HISTORIKOA

Nazionalek gerra irabazi zutenetik (1939-04-01) Francok bere heriotzara arte (1975-11-20) erregimen diktatoriala ezarri zuen Espainian, aginte guztiak bere esku izan zituela. II. Mundu Gerra hasi zenean, Franco neutral agertu zen Ardatzarekiko hurbiltasuna agerikoa izan arren. Espainiaren kokapen estrategikoa zela-eta, presio handiak izan ziren gerran parte hartzeko. Serrano Suñer Kanpo Arazoetako ministroak hainbat itun izan zituen Alemaniarekin, eta ez-borrokaidetasun statusarekin espainiar lurraldetik pasatzea utzi zion alemaniar hegazkineriari. Bestetik, Dibisio Urdinak, komunismoari kontra egiteko boluntario espainiarrez osatutako ejertzitoaren partaidetzak, II. Mundu Gerran parte hartu zuen. Francok bi elkarrizketa izan zituen atzerrian Ardatzakoekin, Hitlerrekin Hendaian (1940) eta Mussolinirekin Bordigeheran (1941) baina ez zuen parte hartzea erabaki. Gerra bitartean zalantzazko jarrera izan zuen eta Espainiaren estatusa aldatu zen horren arabera (neutrala-ez beligerantea-neutrala).

Espainiaren Isolamendua Gerra Ostean

II. Mundu Gerra amaitutakoan Espainia baztertuta geratu zen, irabazi zuten estatuek frankismoa faxismoaren hondarra zela uste zutelako. EEBB-ek, SESB-ak eta Britainia Handiak ez zuten Espainia sortu berria zen Nazio Batuetan onartu, Hitler eta Mussolinirekin izandako harremanagatik. 1946an, Nazio Batuen lehenengo batzar orokorrak Francoren gobernua gaitzesteko hainbat xedapen onartu zituen eta bere kide guztiei Espainiarekin zituzten harreman diplomatikoak haustea eskatu zien. 1948 arte, Frantziak muga itxi zuen, Espainia Marshall planetik baztertuta geratu zen. Neurri hauekin Franco-k agintea uztea lortu nahi zuten.

Ekonomia Autarkikoa eta Ondorioak

Gerraren ondorio latzen eta Espainiako gobernuaren politika ekonomikoaren erruz, 40ko hamarkadan Espainiako ekonomiak hondoa jo zuen. Espainiako politika ekonomiko eskasaren helburua autarkia lortzea zen. Autarkiaren bidez, Francok auto horniketa lortu nahi zuten, Espainian ekoiztu zitezkeen atzerriko produktuen inportazioa eragotziz. Hori lortzeko, (Primo de Riveraren diktaduraren garaian lez) Estatuak ekonomiako arlo guztietan parte hartu behar zuen. Lege eta dekretuen bidez, "Nazio-intereseko industriak babesteko legea"-ren bitartez besteak beste, gobernuak kontsumoa, prezioak, merkataritza edo inbertsioen inguruko erabaki garrantzitsuenak hartu zituen. Estatuak, eskumena zuen lan eta soldatei buruzko arauak ezartzeko eta ekonomiaren sustapena bideratzeko. Derrigorrezko sindikatuen sorrera (sindikatu bertikala) eman zen eta aurreko indar sindikalen desagerpena.

Entradas relacionadas: