Frankismoaren aurkako oposizioa eta Euskal Herria

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Langileen Gatazkak

Eusko Jaurlaritza erbesteratuak, frankisten oposizioa zuzentzen zuenak, 1947an deitutako grebek milaka atxilotu eragin zituzten. 50eko hamarkadan, grebak ugarituz joan ziren.

Oposizioa

Euskal nazionalismoa diktadorearen oposizio nagusi bilakatu zen. EAJk oposizioaren lidergoa hartu nahi ez izateak ETA bezalako beste erakunde batzuen sorrera eragin zuen. Comisiones Obreras (CCOO) lan handia egin zuen bai frankismoaren aurka, bai langileen alde. Gainera, Vatikano II. Kontziliotik, zenbait talde katoliko Frankoren aurkako jarrerak erakusten hasi ziren. Hala, langileen aldeko lana egin zuten apaiz talde batzuk ere sortu ziren.

Erregimenaren aurkako borrokaren hasiera

Langileen baldintza kaxkarrak hobetzea xede zuten langile mugimenduaren indarra handitzen joan zen apurka. Hala, 50eko hamarkadaren erditik aurrera, grebak gehitzen zihoazen. Sistemaren aurkako giroa, aldekoak gehitzen ari zena, indartzen ari zen:

  • Ikasleak
  • Intelektualak
  • Katolikoak

Frankok errepresio gogorraz zapaltzen zituen mugimenduak. Arriskurik ikusiz gero, herritarrak inolako eskubiderik gabe geratzen ziren Salbuespen Egoera ezartzen zuten, zeinetan, dena ilegala zenez, ia aitzakiarik gabe atxilotzen zuten jendea. Gainera, ETAren indarra eta abertzaletasuna gora ari ziren egiten. Horrek guztiak erakusten zuen errepresioa ez zela tresna nahikoa gizarteko talde sozial ia guztien oposizioa eragozteko.

Diktaduraren Dekadentzia

Frankismoa beherakadan zihoan; armada eta falangistak salbu, gizarteko talde eta erakunde orok sistemaren aurkako jarrera zuen. Espainiarrek eredu politiko-sozial berri bat nahi zuten; euskaldunek, horrez gain, autodeterminaziorako eta euskararen biziberritzerako eskari eta aldarrikapenak zituzten.

Erregimenaren azken urteetan, gatazka giro bortitza nabaritu zen gizartean:

  • Añoverosen hitzaldia
  • Salbuespen egoerak
  • ETAren jarduera militarra areagotzea

Harik eta 1975eko azaroan Franco diktadorea gaixotasunak jota hil zen arte.

Euskal Kultura Frankismoan

Euskal kulturak frankismoaren garaian izan zuen egoera beltzari dagokionez, Euskal Herria menpe egoteak urritasun kulturala eragin zuen, nahiz eta intelektual eta artista askoren garaia izan zen (horietako asko erbesteratu egin ziren) arlo guztietan:

  • Literaturan: Blas de Otero, Gabriel Celaya
  • Artean eta musikan: Txillida, Basterretxea eta Oteiza eskultore famatuak nabarmendu ziren.
  • Arkitekturan: Hazkunde demografikoak arkitekturaren garapena ekarri zuen (etxebizitza asko eraikitzea).

Hala, pixkana izan bazen ere, euskal kulturaren biziberritze lana hasi zen.

Entradas relacionadas: