Frankismoaren Autarkia (1939-1959): Politika Ekonomikoa eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Frankismoaren Autarkia (1939-1959)

5. Erregimenaren politika ekonomikoa

Gerra Zibila amaitu ondoren, Francok politika ekonomiko autarkikoa ezarri zuen. Gerra Zibilaren osteko urteetan, egoera ekonomikoa oso zaila zen. Autarkiaren helburua Espainia ekonomikoki buruaskia izatea zen: Espainiak behar zuen guztia ekoiztu behar zuen:

  • Elikagaien saila

    Elikagaien sailean, nekazaritzako ekoizpen guztia kontrolatzen saiatu ziren, eta horretarako Servicio Nacional del Trigo erakundea sortu zuten. Baserritarrek eta nekazariek ekoizten zuten gehiena entregatu behar zuten, hirietan elikagaiak biztanleen artean banatzeko. «Razionamendu kartilla» ezarri zuten, familia bakoitzak kontsumitu behar zuen minimoa zehazten zuena. Kasu askotan, jendeak gose handia pasatzen zuen. Ondorio gogorrak saihesteko, merkatu beltza (estraperloa) sortu zen, elikagaiak lortzeko.

  • Industria berrantolaketa

    Industrian ere berrantolaketa sakona izan zen: estatuak hartu zuen industrializazioa bultzatzeko ekimena. Lege bat atera zen gerrako industriak sustatzeko. Burdingintza, industria mekanikoa eta kimikoa bultzatu zituzten. Beste printzipio bat industrializazioa enpresa handien bitartez lortzea zen. Politika honen zuzendaria Suances izan zen, militarra eta Francoren laguna.

  • Ekimen pribatua oso kontrolatuta zegoen; industria berri bat sortzeko, enpresa zahar baten lizentzia behar zen. Kapital guztia estatuak babestutako enpresetara zuzendu nahi zuten.

  • Politika honen ondorioz, kanpotik ia ezin zen ezer inportatu.

  • Autarkian, estatuak baliabide asko gastatu zituen, eta inflazioa eta pezetaren balioaren jaitsiera etorri ziren.

Autarkiaren balorazioa

Politika ekonomiko hau baloratzerakoan, bi ikuspuntu daude:

  • Frakasotzat jotzen dutenak, baliabide gehiegi gastatu zirelako.
  • Etapa positibotzat jotzen dutenak, enpresa handiak sortu zirelako eta banka handitu zelako.

Autarkiaren etapak

  • 1939-1950: Autarkiaren urte gogorrenak izan ziren. 1945ean, Espainia Marshall Planetik kanpo geratu zen, eta energia eta lehengaiak falta ziren. Produktu gehienek kupo bat zuten, eta horrek sektore ekonomiko guztietan eragiten zuen. Egoera klimatikoak ere ez zuen lagundu, eta elikagaiak ere falta ziren.

  • 1951-1956: AEB Koreako Gerran sartu zen, eta laguntza ekonomiko eta teknikoa eman zion Francori. Akordio batzuk egin zituzten Espainian base militarrak ezartzeko, eta Francok diru gehiago lortu zuen.

  • 1957-1960: Politika autarkikoa ezinezkoa zen dagoeneko. Kontrol estuekin, inportazio debekuekin, gehiegizko babesarekin... bukatu beharra zegoen.

Entradas relacionadas: