Frankismoaren azken urteak: 1950-1975
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB
Frankismoaren azken urteak
Teknokraten etorrera eta Egonkortze Plana (1950-1969)
1950eko hamarkadan, Frankok ministro teknokratak izendatu zituen. 1958an, Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea onartu zen, erregimenaren baloreak finkatzeko. 1966an, Prentsaren Legea iritsi zen, Manuel Fragak bultzatuta, adierazpen askatasuna zabaltzeko asmoz. 1967an, Estatuaren Lege Organikoa onartu zen, erregimenaren konstituzio moduko bat, aurreko sei lege funtsezkoak (1938, 1942, 1945, 1947, 1958 eta 1966) batzen zituena, erregimena instituzionalizatzeko helburuarekin.
1959an, Egonkortze Plana jarri zen martxan, peseta egonkortzeko eta ordainketa-balantza orekatzeko. Planak, ordea, ondorio negatiboak ekarri zituen: pesetaren debaluazioa, funtzionarioen soldaten izoztea, gastu publikoaren murrizketa eta zergak igotzea. Kontsumoa eta produkzioa jaitsi egin ziren, soldatak ere bai, eta langabezia handitu. Hala ere, espainiar emigrazioak eta turismoak egoera orekatzen lagundu zuten.
1969an, aldaketa garrantzitsuak izan ziren: Francoren osasun egoera okertzea, Juan Carlos Borboikoa ondorengo izendatzea, Carrero Blanco presidenteorde izendatzea eta Ondorengotza Legea onartzea, diktaduraren jarraipena bermatzeko.
Hazkunde ekonomikoa eta gizarte aldaketak (1960-1973)
1960ko hamarkadan, garapen planek ekonomia suspertu zuten. Nazioarteko egoera ekonomiko ona, atzerriko inbertsioak, turismoa, emigranteen diru-sarrerak, lan-kostu txikiak, herri-lanak, industriaren hazkundea eta nekazaritzako esportazioen hazkundea izan ziren faktore nagusiak. Hazkunde ekonomikoak gizarte-aldaketa sakonak ekarri zituen: gizarte tradizionala, gizarte industrial, hiritar eta modernoago bihurtu zen, kontsumoan murgilduz. Landa-exodoa, bizi-mailaren igoera, kontsumo-gizartearen sorrera, zerbitzu publikoen agerpena eta pentsamolde berriak izan ziren aldaketa nabarmenenak. Oro har, gizarte laikoagoa, zabalagoa eta dinamikoagoa sortu zen. Emakumeek ere beren funtzioa aldatu zuten, bizitza publikoan zein lanean.
Krisia eta oposizioaren indartzea (1970-1975)
1970eko hamarkadan, zailtasunak sortu ziren eta hazkundea gelditu egin zen. 1973ko petrolioaren krisiak egoera okerrera eraman zuen. Hazkundea amaituta, oposizioa indartu zen. Langile mugimendua nagusitu zen, protestak eta manifestazioak hasi ziren. Unibertsitateak (1965eko mobilizazioak) eta Eliza ere erregimenaren aurka agertu ziren.
Katalunian eta Euskal Herrian, erreibindikazio kultural eta politikoak indartu ziren. Katalunian, Diada ospatzen zen, eta Euskal Herrian, ETA sortu zen, diktadura frankistaren aurka borroka armatuarekin egiteko. PSOE, UGT eta CNT bezalako erakundeak berrantolatu ziren Espainian, eta errepublikazaleak kanpoan zeuden.
1962an, Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera egin zuen, baina ezezkoa jaso zuen, demokrazia ez zelako. Múnichen, oposizioko kideak bildu ziren, benetako ordezkaritza sistema eta gobernu demokratikoa adosteko. Diktadurak, ordea, ez zuen onartu eta atxiloketak eta errepresioa etorri ziren. Prentsak ere Francoren aurkako jarrera hartu zuen.
1969an, diktaduraren krisia areagotu zen. Carrero Blancok gobernua eratu zuen eta langileen eta ikasleen aurka gogor jo zuen. Egoera ikusita, oposizioak barne-antolaketa indartzea eta demokraziaren aldeko jarduerarekin jarraitzea erabaki zuen. PCEk, Santiago Carrillo buru zuela, Junta Democrática sortu zuen, eta PSOE, Felipe González buru zuela, Plataforma de Convergencia Democrática. Bi plataforma hauen helburua diktadura kentzea eta behin-behineko gobernua eratzea zen. 1973an, Carrero Blanco hil zuten, eta 1975ean, Franco hil zen, diktaduraren amaiera ekarriz.
1975ean, Lege Antiterrorista onartu zen, erakunde armatuen aurka egiteko. Azaroaren 20an, Franco hil zen, eta Juan Carlos Borboikoa errege bihurtu zen.