Frankismoaren Bilakaera: Erregimenaren Etapak eta Ezaugarriak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,29 KB

Frankismoaren Bilakaera

Gerra zibilaren ondoren, ia 40 urteko diktadura militarra ezarri zen Espainian.

Erregimen Frankistaren Hasierako Urteak

Nazioarteko Politika: Bakantzea

1939ko irailean hasi zen II. Mundu Gerra, eta Espainiak erakutsitako jarrerak argi utzi zuen erregimenaren ahultasuna. Espainiak neutral azaldu zuen bere burua, beti alde batera eta bestera. Gerra ardatzaren aldeko ateratzean, 1940. urtearen erdialdean, Francok elkarrizketak izan zituen alemaniarrekin eta italiarrekin, baina ez ziren adostasunera iritsi.

1941ean, tropa alemaniarrek Sobiet Batasuna inbaditu ondoren, Espainiak parte hartzea erabaki zuen, eta tropak (Dibisio Urdina) bidali zituen Leningradeko frontera: komunismoaren kontra eta alemaniarren alde borrokatzera.

1943. urtean, Mussolinik behea jotzean, eta Estatu Batuek blokeo ekonomikoaren mehatxua egitean, Espainiak neutraltasun hitzarmena sinatu zuen, eta aliatuen alde agertu zen. Nazioarteko erkidegoak zalantza egin zuen Espainiaren jarrera gorabeheratsuaz, eta nazioarteko bakantzea agindu zuen.

Barne Politika: Autarkia Urteak

Hasierako urteetan, frankismoak estatu politika diktatoriala eta autarkia izaerako ekonomia politika ezarri zituen, autohornikuntza ekonomian oinarrituz.

  • Erregimen frankistak urte horietan praktikatu zuen estatu politika antidemokratikoa izan zen; adierazpen askatasun oro ukatu zuen, ez zuen ezta konstituziorik ere. Falangisten eragina nabarmena izan zen politikaren arloan. Eragin eta egoera hori aldatuz joan ziren pixkanaka. Francok hainbat lege xedatu zituen: Gorteen legea (garaipen militarraren ondoren diktadura ezarri; errepresio gogorraren ondoren ezarri, ere. 1939ko otsailaren 9an, gerra amaitu baino lehen, Erantzukizun Politikoen Legea onartu zen, eta hori izan zen garaituak epaitzeko oinarrizko legea) eta Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea (1947). Itxuraz, irekitasunaren aldeko legeak ziruditen, baina, praktikan jartzean, argi geratu zen erregimenaren irudia hobetzea eta kanpo bakantzea arintzea besterik ez zutela bilatzen.
  • Ekonomia politikak bi ezaugarri zituen:
  1. Estatuak sektore eta prozesu ekonomiko guztietan hartzen zuen esku.
  2. Autarkia izan zen nagusi. Ekoizpen guztia kontrolatzen zuten, produktu guztien banaketa, prezio eta salmenta.

1941ean INI (Industria Institutu Nazionala) sortu zen, hainbat helbururekin: enpresa espainiarrak indartzea eta sustatzea, buruaskitasun ekonomikoa lortzea eta kanpo harremanak eta trukeak ahalik eta gehien saihestea. Baina lehengai gabezia zegoenez, ekoizpenak ez zuen laguntza handirik jaso. Era berean, prezioen kontrolak eta errazionamenduen liburuxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten, estraperlo izenez ezaguna. Kanpoko produktuei muga zergak jarri zizkietenez, ekonomiaren garapena ez aurrera eta ez atzera geratu zen.

Erregimena Sendotzea eta Bakantzearen Amaiera (50eko Hamarkada)

Nazioarteko Testuingurua

Bigarren aldi horretan egonkortu egin zen erregimena. Nazioarteko gerra hotzak ez zuen Espainian eraginik izan. Espainiak Marokon agintzeari uko egin zion 1956. urtean. Hala ere, beste bi izan ziren erregimena nazioartean egonkortu eta onartzeko gertakariak: Vatikanoarekin konkordatua sinatzea, Francori behar zuen zilegitasun morala eta Vatikanoaren eta nazioartearen onarpena ekarriz. Trukean, Eliza Katolikoak aginte handiagoa lortu zuen. Bestea, militarrei begira, AEBek beren base militarrak lurralde espainiarrean ezartzeko baimena negoziatu zuten, Rotan, Torrejon de Ardozen, Zaragozan eta Moronen. Horregatik, Francok Estatu Batuen onarpena lortu zuen erregimenarentzat. Hala, Espainiak erraztasunak izan zituen NBE eta UNESCOn sartzeko.

Barne Politika

Aldi honetan, Francoren gobernuak oreka mantendu zuen babesten zuten lau taldeen artean: falangistak, militarrak, katolikoak eta monarkikoak. Hamarkada horretako lehen urteetan, erregimenaren ildoa jarraituz, hezkuntza alorrean irekitze eta liberalizazio zantzu batzuk jarri zituzten praktikan.

Ekonomia

50eko hamarkadako lehen urteetan, liberalizazio baterako prozesua eman zen:

  • Atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak egin ziren.
  • Produktuen prezioetan eta merkataritzan, askatasuna ezarri zuten. Neurri hori abian jartzean, prezioek gorantz egin zuten, eta erregimenaren aurkako lehen greba orokorra egin zen.
  • Liberalizazioak ekonomia berritzea eta hedatzea ekarri zuen.

Neurri horiekin, ekonomiak alde batera utzi zuen ez aurrera eta ez atzera egoera, eta pixka bat garatzen hasi zen. Industria sektoreak atera zituen etekin handienak.

Ekonomiaren Garapen Aldia

Aldi horretako ezaugarririk bereziena ekonomiaren garapena eta hazkundea izan zen.

Egonkortze eta Garapen Planak

1956an hainbat arazo zeuden, besteak beste, zor publiko handia. Horrek agerian utzi zituen sistema autarkikoaren eraginkortasunik eza eta liberalizazio handiagoaren beharra. Neurri berrien sortzaileak teknokraten gobernu sektorekoak ziren, eta Opus Deiri lotutakoak. 1959an, Egonkortze Plana jarri zuten abian (1957. eta 1959. urteen artean sustatutako lege sorta). Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen helburua. Neurri hauek hartu zituzten:

  • Pezetaren balioa gutxitu zuten.
  • Soldatak izoztu zituzten eta gastu publikoa gutxitu.
  • Trabak murriztu zituzten eta kanpoko inbertsioetara ireki.
  • Zerga-berriak sortu zituzten.

Egonkortze Planaren helburuak hein batean baino ez ziren bete: ekonomiaren gutxi gorabeherako garapen orekatua lortu zen, baina kontsumoak behera egin zuen. Hasitako egonkortze eta hazkunde prozesuak Garapen Planak izenekoekin egin zuen aurrera. Teknokraten sektore berak osatu zituen plan horiek 1964 eta 1973 artean. Garapen Planek arreta berezia jarri zuten gehien industrializaturiko tokietan, Madrilen, Katalunian eta Euskal Herrian.

Garapen Ekonomikoa

Hainbat faktorek eragin zuten:

  • Atzerritarren inbertsioak, batez ere estatubatuarrenak: teknologia berriak ekarri zituzten eta industriaren garapena bultzatu zuten.
  • Ekonomia nazioarte osoan garatu zen.
  • Atzerriko turista kopuruaren gorakada, batez ere Europakoa. Espainian zeuden prezio merkeek erakarrita etorri ziren.
  • Emigrazioa. Langabezia arazoa arindu zuen, eta eragina izan zuen atzerritik iristen ziren dibisetan.

Politika: Ez Aurrera eta Ez Atzera

Garai horretan, ekonomiak hazkundea izan bazuen ere, politikoki askatasun gabezia zen nagusi.

  • Barne politikan, babesle zituen lau taldeen artean, boterea modu orekatuan banatzen jarraitu zuen Francok. Teknokraten gobernu sektorea egonkortu egin zen, ekonomia zein politikan. Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea onartu zuten (1958), baita Estatuaren Lege Organikoa ere (1967). Lehenengo legeari esker erregimenaren oinarrizko balioak sendotu zituzten, bigarren legearekin instituzionalizatzeko saioa egin zuten, izan ere, konstituzio moduko bat osatu nahi izan zuten. Bi gertakari izan ziren garrantzi handikoak: Joan Karlos Borboikoa izendatu zuten Francoren ondorengo eta Carrero Blanco, berriz, erregimeneko lehendakariorde.
  • Garaiko kanpo politikari dagokionean, Ekuatore Ginea deskolonizatu zuten, Gibraltarren inguruan etengabeko aldarrikapenak egin zituzten.
Frankismoaren Amaiera

Entradas relacionadas: