Frankismoaren Bilakaera eta Oposizioa 1960ko Hamarkadan
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB
1960ko hamarkadan, frankismoa guztiz finkatuta zegoen, eta bere gainbehera 1970eko hamarkadan gertatu zen. Espainiak garapen handia izan zuen ekonomian, baina ez politikan, eta frankismoa Francoren heriotza arte mantendu zen.
Egonkortze Plana eta Garapen Planak
Interbentzionismoarekin jarraitu zen. Egonkortze Plana osatzeko, 4 urteko 3 garapen plan diseinatu zituzten teknokratek. Hauek izan ziren helburuak:
- Erreformak egitea ekonomia modernizatzeko eta garatzeko.
- Espainia potentzia ekonomikoa bihurtzea.
- Defizita gainditzea.
Hauek izan ziren hartutako neurriak:
- Lehentasunezko sektoreak zehaztu eta sektore horietara bideratu ziren inbertsioak.
- Ekimen pribatua sustatu zuten.
- Garapen poloak sustatu zituzten.
Horrekin batera, desarrollismoaren hasiera gertatu zen.
Aldaketa Sozialak, Politikoak eta Kulturalak
- Emigrazioa: Industriaren garapena gertatu zen; horregatik, batzuk landa-eremuetatik industria-eremuetara emigratu zuten, eta beste batzuk atzerrira, soldatak hobeak zirelako. Horren ondorioz, hirien hazkundea gertatu zen.
- Itsasertzen hondamendia: Ez zegoen kostak, urak eta abar babesten zituen legerik.
- Lurraldeen arteko aldeak areagotu ziren. 1970eko hamarkadan, Euskadi, Madril eta Katalunia oso garatuak zeuden; Andaluzia, Gaztela, Aragoi eta Extremadura, berriz, ez.
- Gizarte Segurantzako Oinarrien Legeak eman zituzten: Jubilazioa, opor ordainduak eta abar.
- Zentsura egon arren, irekitze intelektuala eman zen.
- Estatuaren Lege Organikoa eman zen: Estatuburutza eta Gobernuburutza banatzen zituen.
Nazioarteko Harremanak
- Gerra ondorengo isolamendua eta blokeoa gainditu zituzten 1950eko hamarkadan.
- 1960ko hamarkadan, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu zen. Frankismoak merkatu batuan sartzeko eskatu zion EEEri, baina ez zioten inoiz sartzeko baimenik eman. 1970ean, lehentasunezko akordioa sinatu zen. Horren ondorioz, Espainiaren eta EEEren arteko trukeak erraztu ziren, muga-zergak murriztuz.
Erregimenaren Aurkako Oposizioa
1960tik aurrera, politika aldatzeko nahia gero eta handiagoa zen, eta ekintza hauek nabarmendu ziren sektoreetan:
- Oposizio moderatua: 1962an, Europako Mugimenduaren IV. Biltzarra egin zen Munichen. Europako Mugimenduaren helburu orokorra Europar Batasunari buruzko hausnarketak egitea zen, eta urte horretako helburua Espainiaren etorkizunari buruzko hausnarketak egitea. 118 politikari espainiar joan ziren biltzarrera.
- Komunismoaren gorakada: Dolores Ibarruri eta Santiago Carrillok zuzendutako alderdia estalinismotik aldentzen hasi zen, eta eurokomunismora orientatu zen.
- Lan munduko gatazkak: Gero eta ugariagoak ziren. Greba-askatasuna eta sindikatuak legeztatzea nahi zuten.
- Unibertsitateak: Ikasle eta irakasle gehienek ez zuten SEU onartzen, eta bilerak egitea eskatzen zuten. Francoren erantzuna errepresioa izan zen.
- Periferiako nazionalismoen gorakada: Francoren kontra zeuden, eta arazorik handiena ETA zen.
- Klero berriaren urruntzea: Apaiz gazteak eta katolikoak hierarkiaren aurka jarri ziren. Aita Santuak Tarancón apezpikuen batzarreko nagusi izendatu zuen. Geroago, Espainiako Elizak barkamena eskatu zion Espainiako gizarteari. Eliza berri honen aurkako erasoak burutu zituzten ultra-katolikoek.
Francoren erantzuna, beti bezala, errepresioa izan zen, eta Erantzukizun Politikoen Legea indargabetu zuen, Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortuz.