Frankismoaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

Frankismoaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak desarrollismoaren garaian

1960an, AEBen aliantzari esker, nazioarteko harremanak asko hobetu ziren. Hala ere, 1962an Europako Ekonomia Erkidegora (EEE) sartzea galarazi zioten Espainiari. 1970ean, EEErekin Lehentasunezko Akordioa sinatu zuen Espainiak. Horrela, EEEren eta Espainiar estatuaren arteko trukeak handitu ziren.

Horiek guztiak, Espainiar Estatuko ekonomiaren hazkundea eta garapena ekarri zuten, eta erregimenak gizartean aldaketak izan zirela ikusita, erreforma txiki batzuk egin zituen. 1966an, Prentsa Lege berria argitaratu zen eta argitaletxeei askatasun gehiago eman zien. Erakunde politikoak indartu (1967ko Lege Organikoa) eta diktaduraren etorkizuna planifikatu zuen (1969an Juan Carlos Borboikoa Frankoren oinordeko izendatzea). Erreforma horiek, gizartean atxikimendu gehiago izateko egin ziren. Baina, garapen ekonomikoak eta erregimenaren aldaketarako nahi eskasak oposizioa indartzea eta diktaduraren aurkako borroka aktibatzea eragin zuten.

Oposizioaren (politikoa zein armatua) protestaldien eta atentatuen ondorioz, diktadura krisian sartu zen. Diktadurako indarren artean, bi talde sortu ziren: diktadurarekin jarraitu nahi zutenak (bunkerra) eta diktadura ireki eta demokratizatu nahi zutenak. Bitartean, diktaduraren aurka hainbat talde armatu sortu ziren: ETA, FRAP eta GRAPO. Elizaren barruan Frankoren aurkako iritziak agertzen hasi ziren, batez ere, Euskal Herrian.

1973ko mundu mailako krisialdi orokorrak diktaduraren egoera are gehiago okertu zuen. Izan ere, langileen eta ikasleen protestak ugaritu egin ziren. Horrez gain, ETAk Carrero Blanco gobernuburua hil zuen, eta Franco gaixotu zen. Orduan, Frankismoa gidaritza ziurrik gabe zegoen. Arias Navarrok hartu zuen agintea, baina bere gobernua geldirik geratu zen, iniziatiba politikorik gabe.

Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa arazoa gertatu zen. Marokok Martxa Berdea antolatu zuen, eta Sahara Maroko eta Mauritaniaren artean banatu zuen. Espainiako armadak ez zuen ezer egin, eta Fronte Polisariok bere askapen gerra hasi zuen. Franco gaixorik zegoen eta 1975eko azaroaren 20an hil zen. Horrela, Trantsizioari hasiera eman zitzaion.

Entradas relacionadas: