Frankismoaren Diktadura: Krisia, Oposizioa eta Bilakaera (1939-1975)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Frankismoaren Diktadura (1939-1975)

1. Diktaduraren Ezartzea (1939-1940)

1939an, altxatuek Gerra Zibila irabazi zuten, eta ondorioz, 36 urteko diktadura ezarri zen Franco jeneralaren agindupean (1939-1975). Garai honetan, gobernu autoritarioa eta errepresioa nagusitu ziren.

Gerra Ondoko Krisi Ekonomikoa

Espainiako nazioarteko isolamenduak sortutako politika autarkikoaren eta Gerra Zibilaren ondorioz, herrialdearen egoera ekonomikoa oso txarra zen. Esate baterako, izugarrizko gosetea pairatu zen.

Gerra Ondoko Krisi Politikoa

Erregimenak estatu zentralizatua ezarri zuenez, euskal autonomia, beste autonomien antzera, bertan behera geratu zen. Oposizio guztiarentzat (nazionalista eta ezkertiarrak) errepresio latza egon zen. Nazionalismoaren aurkako errepresioa oso gogorra izan arren, EAJren izaera katoliko-tradizionalistak asko lagundu zien.

Gerra Ondoko Krisi Kulturala

Erregimenak kultura homogeneotasuna ezarri zuen. Komunikabideak erregimenaren menpe zeuden; beraz, erregimenaren aurkako irrati, telebista eta egunkari guztiak itxi zituzten. Euskara eta euskal kulturarekin erlazionatutako guztia gogor zapaldua, zigortua eta jazarria izan zen.

Frankismoaren Barne Arazoak

Frankismoa osatzen zuten lau sektoreen artean (falangistak, monarkikoak, katolikoak eta militarrak) hainbat arazo eta iskanbila egon ziren. Hasieratik, jeneralak lau sektoreen arteko oreka eta bakea mantentzen saiatu zen.

2. Frankismoaren Aurkako Oposizioa

Frankismoaren aurkako oposizioa areagotu egin zen:

  • Espainian: alderdi ezkertiarrak, errepublikarrak eta nazionalistak.
  • Erbestean: Aliatuak (herrialde demokratikoak) (Ingalaterra, Frantzia, AEB...).

Eusko Jaurlaritza Erbestean

Katalunian ez bezala, erbestean mantendu zen Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzak gerra osteko erbesteratuak asko lagundu zituen, eta horietako asko aberriratu zituzten.

Baionako Ituna

1945ean, Bigarren Mundu Gerra bukatzear zela, Euskal Herriko ia alderdi eta sindikatu guztiek Baionako Ituna sinatu zuten. Itun horretan, Errepublikaren, Estatutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde agertzen ziren.

Oposizioaren Krisialdia: 1950eko Hamarkada

Francok Bigarren Mundu Gerran eta Gerra Hotza hasieran azaldutako neutraltasunak eta antikomunismoak izugarri lagundu zioten nazio aliatuengatik onartua izateko. Gainera, ikuspuntu militarrari begira, Espainia kokapen estrategikoa zen komunismoaren aurka borrokatzeko. Beraz, AEBek base militarrak lurralde espainiarrean kokatzeko negoziazioa hasi zuten. AEBek lortu zuten beren helburua, eta Francok, ordainean, AEBen onarpena eta merkataritza harremanak lortu zituen. Hitzarmen horri esker, Espainiak NBE eta UNESCOren onarpena lortu zuen. Honek gobernuari indar handia eman zion eta, bestalde, oposizioaren krisialdia ekarri zuen, batez ere ezkerreko alderdiena (sozialistak eta komunistak). Beraz, oposizioko alderdi eta sindikatuak berregituratzen hasi ziren. Autarkia eta nazioarteko bakartzea murrizten hasi zen.

Entradas relacionadas: